{"id":29553,"date":"2023-10-30T08:00:48","date_gmt":"2023-10-30T07:00:48","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29553"},"modified":"2023-10-09T09:33:58","modified_gmt":"2023-10-09T07:33:58","slug":"txalaparta-otzandua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/txalaparta-otzandua\/","title":{"rendered":"Txalaparta otzandua"},"content":{"rendered":"<p>Badirudi txalapartaren jatorria sagardoa egiteko sagarrak txikitzean dagoela.<\/p>\n<p>Nahiz eta zabalduen dagoen erantzuna eta teoria den, eta txalapartarien komunitatearen barnean, oro har, adostasun handiena lortzen duena, <strong><a href=\"http:\/\/hutsuntxalaparta-eu.blogspot.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Hutsun <\/a><\/strong>taldearentzat hori garrantzirik gabeko xehetasuna da, izan ere, \u201cmusikariak izanda, eta ez historialariak, musika-tresnaren gaurkotasunean iraganean baino interes handiagoa\u201d dute.<\/p>\n<p>Horixe aitortzen du Anai Gambra Urizek, Mikel Urrutia bikotekide duen bikotearen erdiak. \u201cGaldera horri zehazki erantzuteko, erreferentzia egungoena eta kontrastatuena Argibel Eubaren \u201cTxalaparta. Sentido e Historia\u201d liburua da\u201d, gehitu du.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29550 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/txalapartaris.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"768\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/txalapartaris.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/txalapartaris-300x225.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/txalapartaris-768x576.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\n<p>Modu soil horretan informazio baliotsua ematen digu: instrumentua ezagutzen du, haren historia eta erreferenteak ezagutzen ditu, eta, batez ere, musikari sentitzen da.<\/p>\n<p>Bikoteka jotzen den perkusio-instrumentu baten musikaria eta, jeneralean, bizpahiru ohol dituena \u2013haltzaren, gaztainondoaren edo lizarraren zurarekin egindakoak\u2013, saskietan edo astoetan bermatuta, altuera emateko, eta haietatik lastoarekin, hostoekin eta abarrekin isolatuta. Naturarekin eta ingurumenarekin elkartzea erabatekoa zen iragan baten eraginak dira horiek guztiak.<\/p>\n<p>Baina orain, denborarekin, gauzak aldatzen doaz. \u201cBueno, izan ere, zurezko txalapartak egiteko edozein espezie erabil daiteke. Zur-mota bakoitzak ezaugarri desberdin batzuk ditu, eta, horrenbestez, gure beharren arabera, espezie batzuk edo beste batzuk erabiliko ditugu. Hala, zura aukeratzeko, guk kontuan hartzen ditugun irizpideak prezioa, pisua, eskuragarri egotea, soinua, gogortasuna edo zaharkitzea dira. Haltza, gazta eta lizarra dira gehien erabiltzen ditugun zurak, baina, haiez gain, haritza, niangona, irokoa, akazia eta pinua ere erabiltzen ditugu\u201d, argitu du.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29548 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/txalaparta-vertical.jpg\" alt=\"\" width=\"768\" height=\"1024\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/txalaparta-vertical.jpg 768w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/txalaparta-vertical-225x300.jpg 225w\" sizes=\"auto, (max-width: 768px) 100vw, 768px\" \/>\n<p>Izan ere, hori txalapartaren ezaugarrietako beste bat da, txalapartari bikote bakoitzak bere musika-tresna egitea, nahi duen soinua lortzeko. Eta berriro ere, beren nahia lortzeko, ingurunearen eta naturaren gaineko ezagutza zehatz eta sakona gelditzen da agerian.<\/p>\n<p>\u201cEta utz iezadazu zehaztapen bat egiten zure adierazpenetako baten gainean. 1960ko hamarkadan *Goikoetxea eta Zuaznabar anaiek beren baserrietan jotzen zuten txalapartan, ohol bakarra erabiltzen zuten, ez lehenago aipatu dituzun biak edo hirurak. Hau da, txalapartak egitean ez daude aldaezinak diren arauak. Ez dago instrumentu estandarrik. Txalaparta bakoitza desberdina zen.<\/p>\n<p>Goikoetxea eta Zuaznabar anaietatik aurrera, txalaparta garatzen joan zen eta ohol gehiago erabiltzen hasi ziren, bi, hiru, lau. Geroago, gozatu egin ziren eta material desberdinak gehitu zitzaizkien\u201d.<\/p>\n<p>Harria, esate baterako. Hutsunek Frantziako Erdialdeko Mendiguneko arbela erabiltzen du. Ostren eta muskuiluen hazkuntzan substratu moduan erabiltzeko, Frantziako kostaldera eraman zen arbela. Handik hartu zuten Anaik eta Mikelek.<\/p>\n<p>Eta gero gozatu egin zuten, fisikako oinarrizko printzipio batzuei jarraituta. \u201cBadakigu harri bat zenbat eta laburragoa izan orduan eta altuagoa dela soinua; eta zenbat eta finagoa izan, orduan eta baxuagoa. Hartara, erradialarekin materiala kenduz, piezetako bakoitzerako gozatze jakin bat bilatzen dugu\u201d, argitu du.<\/p>\n<p>Modu autodidaktan, eta senak eta berritzeko indarrak gidatuta. Izan ere, txalaparta egitean ez dago eskulibururik, ez libururik, ez eta luthierrik ere.<\/p>\n<p>Eta horren emaitza txalaparta \u201cotzandu edo hezia\u201d da, doinu bat musika-nota zehatzekin interpretatzeko gai dena; soil-soilik nota baxuak eta altuak zituen zurezko instrumentu jatorrizko hartatik oso aldendua den soinu bat.<\/p>\n<p>\u201cTxalaparta instrumentu funtzionalagoa, dibertigarria eta egungo musikara egokituta dagoena izatea lortu nahi genuen. Kontuan izan ezazu musika-tresnaren bilakaeraren arrazoietako bat izan dela \u2013baserrietan erabiltzen zenetik txalaparta elektronikoraino\u2013 jotzen duten txalapartarien dibertsio-behar eta -nahia beti\u201d.<\/p>\n<p>Beraz, literalki hitz eginez, esan liteke Hutsunek benetan jotzen duena litofonoa dela, edo harrizko xilofono bat. Soinua egiten duen harri bat. Dena den, taldekideak ez daude ados adiera horrekin.<\/p>\n<p><strong>\u201c<\/strong>Gure ustez, txalaparta ez da zehatz-mehatz musika-tresna bat, baizik eta interdependente edo elkarren mendeko diren eta elkarren txandan jotzen duten bi pertsonaren artean musika egiteko modu bat. Hala, nahiz eta definizioari kasu eginda litofono bat den, gure ustez, bi txalapartarik jotzean, harrizko txalaparta bihurtzen da. Instrumentu hori xilofono-jotzaile bakar batek joko balu, gure iritziz, eta, uste dugunaren arabera, txalapartari gehienen iritziz, txalaparta izateari utziko lioke\u201d.<\/p>\n<p>Hori baita txalapartaren filosofia, zuraren, harriaren edo metalaren soinua erreproduzitzea beste norbaitekin batera. <em>Ttakunak<\/em> erritmoa markatzen du, eta <em>herrenak<\/em>, berriz, kontrapuntua egiten du, harmonia perfektua sortuz, naturan bertan gertatzen denaren isla zehatz moduan.<\/p>\n<p><em>*Ohitura hau ezagutu zenean txalaparta modu naturalean jotzen zuten azken bi txalapartari-bikoteak izan ziren Goikoetxea eta Zuaznabar anaiak. <\/em><\/p>\n<p>Interestzat hartu baduzu post hau, agian interesgarriak izango dira zuretzat honako hauek:<\/p>\n<p><strong><a title=\"Naturatik artera\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/naturatik-artera\/\" rel=\"bookmark\">Naturatik artera<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"\u201cEscombrarte\u201d, obra-hondakina arte bihurturik\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/escombrarte-obra-hondakina-arte-bihurturik\/\" rel=\"bookmark\">\u201cEscombrarte\u201d, obra-hondakina arte bihurturik<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Bibliobusa, mugikortasun iraunkorra irakurketaren zerbitzura\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/bibliobusa-mugikortasun-iraunkorra-irakurketaren-zerbitzura\/\" rel=\"bookmark\">Bibliobusa, mugikortasun iraunkorra irakurketaren zerbitzura<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Oinez ibiltzea inspiraziotzat hartua\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/oinez-ibiltzea-inspiraziotzat-hartua\/\" rel=\"bookmark\">Oinez ibiltzea inspiraziotzat hartua<\/a><\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Txalaparta zurezko perkusio-instrumentu moduan jaio zen. Baina bilakaera izan du. Egun, bere oholak metalezkoak eta harrizkoak ere izaten dira, eta bere soinuak musika-notak erreproduzitzen ditu. Edonola ere, bere filosofiak bere horretan jarraitzen du. Kolpe lehor batzuen erritmoan, naturarekin elkartzen diren bi pertsona, Ama Lurraren taupaden antzekoak diren kolpeen erritmoan. <\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29549,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[8278,8828,3102,8264,3645,8229,8231,3223,8830,2859,8832,8834],"class_list":["post-29553","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-egurra","tag-harria","tag-im","tag-irunerria-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-musika","tag-musika-instrumentuak","tag-nafarroa","tag-oerkusioa","tag-txalapartariak"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29553","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29553"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29553\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29554,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29553\/revisions\/29554"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29549"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29553"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29553"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29553"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}