{"id":29558,"date":"2023-11-20T08:00:11","date_gmt":"2023-11-20T07:00:11","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29558"},"modified":"2023-10-30T12:36:44","modified_gmt":"2023-10-30T11:36:44","slug":"pitiusetako-sugandilaren-podarcis-pityusensis-kalteberatasuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/pitiusetako-sugandilaren-podarcis-pityusensis-kalteberatasuna\/","title":{"rendered":"Pitiusetako sugandilaren (Podarcis pityusensis) kalteberatasuna"},"content":{"rendered":"<p>*Argazkia: Baravi Thaman.<\/p>\n<p>Uneren batean Ibizan izan denak ikusiko zuen badela narrasti txiki bat, sugandila bat, endemikoa uharte horretan eta Formenteran, bertako identitate-sinbolo bihurtu dena. Izan ere, bitxiak, oroigarriak, margolanak eta abar apaintzeko motiboa ere bada. Ez dago pauso bat ematerik askotariko euskarrietan animalia horren irudikapen bat aurkitu gabe.<\/p>\n<p>Sugandila horren presentzia natura-ingurunean, ordea, ez da hain osasuntsua. Uhartean ferra-sugearen espeziea (<em>Hemorrhois hippocrepis<\/em>) ustekabeko moduan sartu izanak ekarri du sugandilaren populazioa murriztea<em>.<\/em><\/p>\n<p>Hori duela hogei bat urte gertatu zen. Antza denez, 2000ko hamarkadaren hasieran, oso modan jarri ziren uhartean lorategi mediterranearrak, eta hori dela-eta, penintsulatik olibondo kopuru-handia eraman zuten bertara. Ikusten denez, olibondoen enborren hutsuneetan ferra-sugeak bidaiatu zuen.<\/p>\n<p>Geroztik, sugeen populazioa ugaldu egin da eta Pitiusetako sugandilaren espezie harrapakari nagusia bihurtu da. Izan ere, 2017an egin zuten azterlan batean* (behealdean dago erreferentzia), egiaztatu zuten sugeen elikaduraren % 56 zela sugandila.<\/p>\n<p>Edonola ere, egia da suge hori ez dela narrasti txiki horren harrapakari bakarra. Historikoki, basakatuak, antxetak, belatzak, hontzak eta katajinetak ere izan dira harrapakariak. Baina, era berean, egia da beti eutsi izan zaiola orekari animalia horiekin eta ez dutela eraman sugandila hori desagertzeko arriskuan egoteko zorira.<\/p>\n<p>Egoera larria da. Adituek adierazten dutenez, ez bada neurririk hartzen, baliteke 2030erako desagertuta egotea Pitiusetako sugandila. \u201cEta horrek galera handia ekarriko luke\u201d, adierazi du Elba Montesek, Espainiako Herpetologia Elkarteko ikertzaileak. \u201cPitiusetako ornodun lurtar endemiko bakarra da, eta oso kaltebera da. Uharteetan bizi zen azpiespezieetako bat desagertu da jada betiko\u201d, zehaztu du.<\/p>\n<p>Montesen \u201cHistoria natural e impactos de una serpiente invasora: la culebra l\u00e1tigo de herradura, Hemorrhois hippocrepis (Linnaeus, 1758), en Ibiza\u201d tesian, hain zuzen, arazoari aurre egiteko neurri eta irtenbide batzuk proposatu zituen:<\/p>\n<p>1.- <em>P. pityusensis<\/em> itxian hazteko koloniak ezartzea, espeziearen iraunkortasuna ziurtatzeko.<\/p>\n<p>2.- <em>H. hippocrepis<\/em> sugea sartzeko bidea kontrolatzea, murrizketa eginda olibondoak garraiatzean udaberriko hilabeteetan eta berrogeialdia eginez gune itxi batean, lakioekin.<\/p>\n<p>3.- Desagerrarazteko egiten diren kanpainak indartzea, lakio gehiago jarriz.<\/p>\n<p>4.- Sugeek oraindik hartu ez dituzten guneetan sugeen begiztatze berrietarako erantzun azkarreko protokolo bat garatzea.<\/p>\n<p>5.- Zientzia-ikerketa sustatzea, kudeaketa-ekintzak ahalik eta eraginkorrenak izatea lortze aldera.<\/p>\n<p>6.- Ingurumen-heziketako programak garatzea.<\/p>\n<p>Horrez gain, artxipelagoan zuhaitz apaingarriak sugeen hibernazio eta errunaldi garaian sartzea debekatzeko proposamena bultzatu zuen.<\/p>\n<p>Eta azkenik, Pitiusetako sugandila Espezie Mehatxatuen Balearretako Katalogoan sartu zuen, espezie kalteberaren sailkapenean.<\/p>\n<p>Horrenbestez, badirudi arazoa konpontzeko borondate politikoa badagoela. \u201cEgia da; izan ere, neurrien dekretu bat onartu da \u2013azaldu du Elbak\u2013. Baina oraindik asko dago egiteko. Adibidez, oraindik ez dago berrogeialdia egiteko gunerik ezarrita portuan, eta hori oinarrizkoa da\u201d, kexatu da.<\/p>\n<p>Desagertzeko zorian dagoen narrasti txiki honentzat gutxi izango dira neurri guztiak. Jabetza pribatuaren zatiketak eta lurraldeko toki desberdinetarako sarbide korapilatsuak zaildu egiten du, gainera, kontserbatzea.<\/p>\n<p>Edonola ere, arazoa detektatu da eta irtenbidea ematen saiatuko da.<\/p>\n<p>Oxala ez izatea Pitiusetako sugandila errealitatea bakarrik oroigarrietako motiboetan.<\/p>\n<p>Jakin nahi baduzu zer gertatu zen beste leku batean bertako ez zen beste espezie batekin, irakurri honako posta:<\/p>\n<p><strong><a title=\"Guam zuhaitzik gabe gelditzen ari da, sugearen erruz\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/guam-zuhaitzik-gabe-gelditzen-ari-da-sugearen-erruz\/\" rel=\"bookmark\">Guam zuhaitzik gabe gelditzen ari da, sugearen erruz<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong>*Iturriak<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.nationalgeographic.com.es\/edicion-impresa\/articulos\/mil-sendas-color_20474\">https:\/\/www.nationalgeographic.com.es\/edicion-impresa\/articulos\/mil-sendas-color_20474<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.periodicodeibiza.es\/pitiusas\/ibiza\/2021\/04\/05\/1252405\/estudio-asegura-lagartija-pitiusa-esta-peligro-extincion.html\">https:\/\/www.periodicodeibiza.es\/pitiusas\/ibiza\/2021\/04\/05\/1252405\/estudio-asegura-lagartija-pitiusa-esta-peligro-extincion.html<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.diariodeibiza.es\/ibiza\/2022\/03\/17\/ibiza-crea-reserva-lagartija-pitiusa-63950398.html\">https:\/\/www.diariodeibiza.es\/ibiza\/2022\/03\/17\/ibiza-crea-reserva-lagartija-pitiusa-63950398.html<\/a><\/p>\n<p>Elkarrizketa Elba Montesekin<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pitiusetako sugandila, endemikoa Ibiza eta Formentera uharteetan, identitate-sinboloa eta bitxiak, oroigarriak, margolanak eta abar apaintzeko motibo bihurtu da. Hala ere, ferra-sugea (Hemorrhois hippocrepis) ustekabeko moduan toki horietan sartu zenetik, sugandila hori desagertzeko arriskuan dago.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29559,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[8858,3102,3645,8862,8229,8231,8860,8856],"class_list":["post-29558","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-ferra-sugea","tag-im","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-kanaria-uharteak","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-pitiusak-irlak","tag-pitiusetako-sugandila"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29558","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29558"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29558\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29560,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29558\/revisions\/29560"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29559"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29558"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29558"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29558"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}