{"id":29790,"date":"2024-11-18T12:52:24","date_gmt":"2024-11-18T11:52:24","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29790"},"modified":"2024-11-18T14:18:39","modified_gmt":"2024-11-18T13:18:39","slug":"irunera-joaten-bazara-billabesaz-galdetu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/irunera-joaten-bazara-billabesaz-galdetu\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1era joaten bazara, billabesaz galdetu"},"content":{"rendered":"<p>*Argazkiak: Nafarroako artxikokoak<\/p>\n<p>Iru\u00f1era etortzen zarenean, ez galdetu inoiz non hartu behar den etxera itzultzeko autobusa, litekeena baita bertakoek autobus-geltokira bidaltzea.<\/p>\n<p>Hemen, hiri-autobusari billabesa esaten zaio. Zergatik?<\/p>\n<p>Hirira autobusak iritsi aurretik, iruindarrek, beste hiri batzuetan gertatzen zen moduan, mandoek eramandako gurdietan edo zaldiek eramandako zalgurdietan bidaiatzen zuten.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29791 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/carreta-burro-1.jpg\" alt=\"\" width=\"640\" height=\"405\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/carreta-burro-1.jpg 640w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/carreta-burro-1-300x190.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/>\n<p>1899an, azkenean, lehen hiru autobusak iritsi ziren. Jendetza elkartu zen San Nikolasko portalean, orduko 25 kilometroko abiadura lor zezaketen ibilgailu haiek, erosotasunari eta azkartasunari zegokionez, herritarren mugikortasunerako ekar zezaketen aurrerapena aurrez aurre ikusteko.<\/p>\n<p>Juan Echenique kazetariak artikulu batean honela azaldu zuen: \u201cAurreneko autobus haiek oso ibilgailu garatu gabeak ziren, kamioneta baten txasisaren gainean muntatuak. Biradera bati eraginda jartzen ziren martxan, 12 eta 17 zaldi arteko potentzia zuten, eta bertako denden publizitatea eramaten zuten, adibidez, Casa Unzu, Calzados Errea eta Almacenes Azc\u00e1rate etxeena\u201d.<\/p>\n<p>1920an, Zabalgune Berria edo Bigarren Zabalgunea eraikitzeko eta hiria handitzeko obrei ekin zien Iru\u00f1eak. Urte horretan bertan, telefonoa heldu zen hirira, oso auto gutxi ibiltzen zen hirian eta zenbait asmakizunek, esate baterako, irratiak, oraindik denbora gehiago behar izan zuten heltzeko.<\/p>\n<p>Iru\u00f1ea modernizatzen eta hazten zihoan, biztanle-kopurua eta biztanle horien mugikortasun-premiak bezala.<\/p>\n<p>1927an, Atarrabian, La Villavesa S.A. enpresa sortu zuten. Urte bat geroago, enpresak aurreneko autobusa erosi zuen; 1930ean, bigarrena; eta 1932an, hurrengo hirurak. 1934an, zazpi ibilgailuko flota zeukan.<\/p>\n<p>Hasieran tren geltokitik Iru\u00f1eko erdiguneraino eta buelta besterik ez zuten egiten autobusek. Baina, gero, Burlata, Atarrabi eta Uharteraino luzatu zen ibilbidea, garai hartan herri hauek industria eremu garrantzitsu bat osatzen baitzuten hiri hauek.<\/p>\n<p>40en hamarkadan, Gerra Zibila bukatu ondoren, eta horrek ekonomia geldialdia eragin zuen gainditzeko bidea zabaltzen ari zenean, Iru\u00f1ea hiriak pentsatu behar izan zuen zer nolako mugikortasuna nahi zuen handitzen ari zen populazioaren beharrak betetzeko.<\/p>\n<p>Hori dela eta, 1953an, La Villavesa enpresa horrek hiri-garraioaren zerbitzuaren esleipena lortu zuen, Autobuses Pamplona bere eskumendeko enpresaren bitartez.<\/p>\n<p>Autobus haiek lehian ibili behar izan zuten hirian tokia lortzeko, gero eta handiagoa zen eta hirian mugitzea zailtzen zuen auto pribatuen zirkulazio batekin. Hiriak egoera berri honetara moldatu behar izan zuen, eta 1956an aurreneko semaforoak kokatu zituen. 1965ean, gainera, ezarri zuen V\u00ednculo plaza izatea zerbitzu horretako bederatzi lineen hasiera eta amaiera.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29792 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/distintos-vehiculos-movilidad-1963-avda-gipuzkoa-1.jpg\" alt=\"\" width=\"640\" height=\"406\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/distintos-vehiculos-movilidad-1963-avda-gipuzkoa-1.jpg 640w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/distintos-vehiculos-movilidad-1963-avda-gipuzkoa-1-300x190.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 640px) 100vw, 640px\" \/>\n<p>Hamasei urte geroago, ordea, Autobuses Pamplona enpresak porrot egin zuen eta hartako langileek kooperatiba bat sortu zuten. COTUP izena jarri zioten, Cooperativa de Transporte Urbano de Pamplona, eta enpresaren ardura beren gain hartu zuten.<\/p>\n<p>Hartara,\u00a0COTUP enpresa hiri-garraioaz arduratu zen, Iru\u00f1eko Udalaren gainbegiradapean, eta beste enpresa bat, La Monta\u00f1esa izenekoa, Iru\u00f1erriko hiriarteko garraioaz.<\/p>\n<p>1984an, beste berrikuntza bat iritsi zen: autobus-bonua. Kartulina bat zen, eta, aurretik \u201ctikea\u201d eginda, hamar bidaia askoz ere merkeago egiteko aukera ematen zuen.<\/p>\n<p>Eta 1999ko ekainean, duela 25 urte, Iru\u00f1erriko Mankomunitateak hiri-garraioaren kudeaketa bere gain hartu zuen, mugikortasun-arazoei irtenbidea emateko, bai hiriburuan eta bai Iru\u00f1erriko 17 udalerrien artean ere.<\/p>\n<p>Horrek berekin ekarri zuen lineak emendatzea, flota handitzea, langile gehiago behar izatea\u2026<\/p>\n<p>La Monta\u00f1esa enpresak COTUP xurgatu zuen orduan. Enpresa bakar bat sortu zen, lehiaketa publikoaren lizitazioa irabazi zuen eta garraio-zerbitzua eman zuen 2002tik 2009ra. Azken urte horretan, Veolia talde publikoak xurgatu zuen.<\/p>\n<p>Absortzio, elkartze edo desagertze horietako bakar batek ere ez zuen ezabatu, ordea, Iru\u00f1erriko herritarren oroitzapenetik ez zerbitzuaren jatorria ez eta hasierako enpresaren izena, eta, hala, hirian ibiltzen jarraitu zuten autobusek ez zuten aldatu herri-izendapena: billabesa.<\/p>\n<p>2009an, Kataluniako\u00a0Transports Ciutat Comtal (TCC) taldeak Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzua kudeatzeko kontratua eskuratu zuen, eta duela gutxi kontratu hori berritu da, lehiaketa publiko bidez.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29793 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/nexo_villavesas3-1.jpg\" alt=\"\" width=\"599\" height=\"398\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/nexo_villavesas3-1.jpg 599w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/nexo_villavesas3-1-300x199.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 599px) 100vw, 599px\" \/>\n<p>Lehenbiziko urte haietako 7 billabesak 160 dira egun; 9 lineak, eguneko 24 linea eta gaueko 10 linea; eta hamar bidaia egiteko kartulinazko autobus-bonu hura, garraio-txartel desberdinak, irizpideen arabera, mugikorreko aplikazio baten bidez kargatu ahal direnak. Ibilgailuak abiarazteko ez dira biraderak erabiltzen, eta egun autobus gehienak elektrikoak dira. Eta 2023an, Eskualdeko Hiri Garraioak 42.594.429 bidaia erregistratu zituen, bere historiako bidaiari-kopuru handiena.<\/p>\n<p>Tarifa garbien bidezko diru-bilketan (BEZik gabe), ordea, 2023an aurreko urtean baino % 26,25 gutxiago lortu zen, duela hogeita bost urteko oso maila antzekoetan. Izan ere, txanpon-txartel orokorrarekin 2023an ordaintzen zen prezioa, 0,36 euro (hori da zerbitzuko tarifa ohikoena), tarifa horretan 2000. urtean kobratzen zen prezioaren baliokidea zen, 61 pezeta.<\/p>\n<p>Herritarrek autobusak izendatzeko erabiltzen duten izena ere ez da aldatu. Billabesa hiriaren identitatearen zati da, eta kaleko solasaldietatik kanpoko beste esparru batzuetara ere hedatu da. Izan ere, ez da harritzekoa izendapen hori prentsako artikuluetan aurkitzea, profesionalen arteko topaketetan edo, areago, abestien hitzetan.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=zgEvjORpy8I\">https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=zgEvjORpy8I<\/a><\/p>\n<p>Bitxikeria gehiago ezagutu nahi badituzu, ikusi <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=pqBYfLgbVg0&amp;t=9s\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>bideo hau<\/strong><\/a>.<\/p>\n<p>Eta Iru\u00f1erriko Garraio Publikoaren zerbitzuari buruzko post gehiago irakurri nahi badituzu, horra hor horietako batzuk:<\/p>\n<p><a title=\"Iru\u00f1erriko Mankomunitatearen eta TCC Pamplonaren autobus bat Cabo Verdera\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/irunerriko-mankomunitatearen-eta-tcc-pamplonaren-autobus-bat-cabo-verdera\/\" rel=\"bookmark\">Iru\u00f1erriko Mankomunitatearen eta TCC Pamplonaren autobus bat Cabo Verdera<\/a><\/p>\n<p><a title=\"Eskolako autobusak kontatutako billabesen istorioak\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/eskolako-jolastokiko-autobus-batek-kontatutako-billabesen-istorioak\/\" rel=\"bookmark\">Eskolako autobusak kontatutako billabesen istorioak<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iru\u00f1ean hiri-autobusei Billabesa esaten zaie. Duela100 urte La Villavesa S.A. Iru\u00f1eko garraio kolektiboa kudeatu zuen aurreneko enpresa izan zen eta hortik dator gaur egungo autobusen izengoitia.<br \/>\nIka-mika askoren ondoren, 1999an, orain dela 25 urte, Iru\u00f1erriko Mankomunitateak Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren ardura hartu zuen bere gain.<br \/>\nDenbora horretan asko aldatu bada ere, gauza bat mantendu da aldagaitz: Iru\u00f1eko eta Iru\u00f1erriko herritarrek hiri-autobusari deitzeko erabiltzen duten izena, billabesa.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29788,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2901],"tags":[9284,9286,4226,3102,2947,9114,3645,8229,8231,2859,9288,9290],"class_list":["post-29790","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mugikortasuna","tag-atarrabia-2-eu","tag-burlata-eu","tag-garraio-publikoa-eu","tag-im","tag-iraunkortasuna-eu","tag-irunea-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-nafarroa","tag-uharte-eu","tag-villavesa-eu"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29790","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29790"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29790\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29800,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29790\/revisions\/29800"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29788"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29790"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29790"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29790"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}