{"id":29797,"date":"2024-11-25T13:50:33","date_gmt":"2024-11-25T12:50:33","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29797"},"modified":"2024-11-18T14:17:30","modified_gmt":"2024-11-18T13:17:30","slug":"isurpen-gutxiko-autobusak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/isurpen-gutxiko-autobusak\/","title":{"rendered":"Isurpen gutxiko autobusak"},"content":{"rendered":"<p>2021ean, Iru\u00f1erriko Mankomunitateak EHGan gutxiago kutsatzeko energien II. plana onartu zuen, kutsatzen duten autobusak progresiboki ordezten joateko. Ondorioz, IMk ez du erosten gasolioa erabiltzen duen autobusik eta Hiri Garraioaren flotan erregai hori progresiboki alde batera uzten jarraitzen du.<\/p>\n<p>Hala, 2022 eta 2023 artean, gas natural konprimatuak propultsatutako 13 autobus eta 6 autobus hibrido, gas natural konprimatua eta elektrizitatea baliatzen dutenak, eskuratu zituen, kasu guztietan jatorri berriztagarriaren bermea duen gasa erabiltzen dutenak.<\/p>\n<p>Bestalde, 2024an beste 10 ibilgailu gehiago erosi ditu, % 100 elektrikoak.<\/p>\n<p>Hartara, ibilgailu berri horiek flotan sartuta, egun, Eskualdeko Hiri Garraioak 66 ibilgailu hibrido ditu, gasolioa eta elektrizitatea erabiltzen dutenak, 26 ibilgailu elektriko eta 19 jatorri berriztagarriko gasak higiaraziak. Horrenbestez, flotaren % 64 ingurumenari dagokionez eraginkorrak diren ibilgailuek eratzen dute.<\/p>\n<p>Gainera, hemendik gutxira, jatorri berriztagarriaren bermea duen gas natural konprimatuak propultsatutako sei ibilgailu berri erosiko ditu erakundeak, diesel teknologiako sei autobus ordezteko, eta, beraz, ingurumenari dagokionez flota eraginkorra izateko bidean beste pauso bat emango du.<\/p>\n<p>Autobus elektriko horiek kargatzeko, joan den urtean Mankomunitateak kargarako hamar ekipo artezle kokatu zituen garajeetan. 180 kW-ekok dira, irteera bikoitza duten 10 banagailu elikatzen dituztenak eta bi autobus aldi berean kargatzeko bidea ematen dutenak.<\/p>\n<p>Horrez gain, gas natural konprimatua erabiltzen duten autobusak hornitzeko modua ematen duen gasinera edo gas-hornitegi bat kokatu da.<\/p>\n<p>Erabaki horiekin, 2030. urtean karbonoari dagokionez neutroa izateko helburu nagusirantz doa Mankomunitatea. 2014az geroztik, hain zuzen, isurpen gutxiko autobus guztiei esker, 3 milioi litro gasolio kontsumitzea saihestu da.<\/p>\n<p>Autobusak alde batera utzita, Mankomunitateak dirulaguntzak ematen ditu \u201c0 ISURPEN\u201d (elektriko hutsak eta hibrido entxufagarriak, 40 kilometrotik gorako autonomia elektrikoa dutenak) ingurumen-bereizgarria duten taxiak eskuratzeko eta bai \u201c<a href=\"https:\/\/www.dgt.es\/nuestros-servicios\/tu-vehiculo\/tus-vehiculos\/distintivo-ambiental\/etiqueta-eco\/\">ECO<\/a>\u201d (hibridoak) ingurumen-bereizgarria duten eurotaxiak erosteko ere.<\/p>\n<p>Halaber, erakundearen estatutuak aldatu ditu, mugikortasunaren gaian beste eskumen batzuk eduki eta Iru\u00f1erri osoan bizikleta publikoen alokairua kudeatu ahal izateko. Orain, IMk eskumen hori jasotzeko, udalek eskumena lagatzeko akordioa hartu behar dute.<\/p>\n<p>Laburbilduz, gaurko m8ugikortsaunak ez du zerikusirik erakundeak duela 25 urte jaso zuenarekin. Mundua aldatzen ari da, eta horrekin batera, Iru\u00f1erriko Mankomunitatea.<\/p>\n<p>Iru\u00f1erriko Garraio Publikoari buruz gehiago jakin nahi baduzu irakur ditzakezu honako postak:<\/p>\n<p><strong><a title=\"Iru\u00f1era joaten bazara, billabesaz galdetu\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/irunera-joaten-bazara-billabesaz-galdetu\/\" rel=\"bookmark\">Iru\u00f1era joaten bazara, billabesaz galdetu<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Iru\u00f1erriko Mankomunitatearen eta TCC Pamplonaren autobus bat Cabo Verdera\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/irunerriko-mankomunitatearen-eta-tcc-pamplonaren-autobus-bat-cabo-verdera\/\" rel=\"bookmark\">Iru\u00f1erriko Mankomunitatearen eta TCC Pamplonaren autobus bat Cabo Verdera<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Eskolako autobusak kontatutako  billabesen istorioak\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/eskolako-jolastokiko-autobus-batek-kontatutako-billabesen-istorioak\/\" rel=\"bookmark\">Eskolako autobusak kontatutako billabesen istorioak<\/a><\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2021ean, Iru\u00f1erriko Mankomunitateak (IM) EHGan gutxiago kutsatzeko energien II. plana onartu zuen, kutsatzen duten autobusak progresiboki ordezten joateko. Ondorioz, IMk ez du erosten gasolioa erabiltzen duen autobusik eta Hiri Garraioko flotan erregai hori progresiboki alde batera uzten jarraitzen du.<br \/>\nHartara, erabaki horiekin, 2030ean karbonoari dagokionez neutroa izateko helburu orokorrerantz doa Mankomunitatea.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29798,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2901],"tags":[3102,2947,8264,3645,8229,8231,4230,4212,2859],"class_list":["post-29797","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mugikortasuna","tag-im","tag-iraunkortasuna-eu","tag-irunerria-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-mugikortasun-iraunkorra-eu","tag-mugikortasuna","tag-nafarroa"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29797","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29797"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29797\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29799,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29797\/revisions\/29799"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29798"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29797"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29797"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29797"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}