{"id":29834,"date":"2025-01-21T08:00:42","date_gmt":"2025-01-21T07:00:42","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29834"},"modified":"2025-01-17T13:59:57","modified_gmt":"2025-01-17T12:59:57","slug":"sarri-for-future-institutuan-etorkizun-iraunkor-bat-ereiten","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/sarri-for-future-institutuan-etorkizun-iraunkor-bat-ereiten\/","title":{"rendered":"Sarri for Future: institutuan etorkizun iraunkor bat ereiten"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/iessarrigurenbhi.web.educacion.navarra.es\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Sarriguren BHI institutuan<\/strong><\/a>, iraunkortasuna lehentasun bihurtu da. Izan ere, \u00abSarri for Future\u00bb programari esker, DBHko 1. mailako ikasleak beren etorkizunaren agintea hartzen ari dira, ingurumena hobetzeko proiektu berritzaileetan lan eginez.<\/p>\n<p>Iraunkortasunarekin eta ekologiarekin lotutako gaiei diziplinarteko moduan heltzeko beharretik jaio zen proiektu honen ideia. Ikastetxeko hondakinen kudeaketan gabezia batzuk zeudela detektatu zutenean, irakasleek erabaki zuten ikasleak inplikatzea irtenbideen bilaketan. Eta hala sortu zen Ingurumen Batzordea eratzeko ideia, ikasleek erabakiak hartzea eta eskola-ingurunea hobetzean aktiboki parte hartzea ahalbidetuko zuen gunea.<\/p>\n<p>Batzorde honen helburu nagusiak hauek ziren:<br \/>\n\u2022 Ingurumena kontserbatzean ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzea.<br \/>\n\u2022 Institutuaren eguneroko erabakietan ikasleek parte hartzeko bide bat erraztea.<br \/>\n\u2022 Ikastetxearen ekoauditoretza batean parte hartzea.<br \/>\n\u2022 Garapen iraunkorreko helburuei heltzea.<br \/>\n\u2022 Institutuan hondakinen kudeaketa hobetzea.<\/p>\n<p>Asmo horrekin jarri ziren harremanetan <a href=\"https:\/\/www.mancoeduca.com\/eu\/home\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Mancoeducarekin<\/strong><\/a>, Iru\u00f1erriko Mankomunitatearen ingurumen-heziketarako programarekin, eta programa horrek aholkularitza eskaini zien, zenbait bilera dinamizatu zituen eta material didaktikoak egin zituen, Batzordeari bere eginkizunak garatzen laguntzeko.<\/p>\n<p>Eta hala, haiek izan ziren ikasle-taldeak ikastetxearen ekoauditoretza bat egin, ingurumen-arazo nagusiak identifikatu eta konponbide zehatzak proposatu ahal izateko modua eman zuten oinarriak.<\/p>\n<p>Institutuaren diziplinarteko astean (aste horretako hiru egunetan jarduera, irteera eta tailer desberdinak egiten dira), CONFIT izeneko bederatzi tailer egin ziren. Detektatutako arazoak azaldu zituzten haietan, eta DBHko 1. mailako ikasle guztiek parte hartu zuten ikastetxeko hondakinen kudeaketa hobetzeko neurriak planteatzean.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29831 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/01\/Hormairudia.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"649\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/01\/Hormairudia.jpg 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/01\/Hormairudia-300x190.jpg 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/01\/Hormairudia-768x487.jpg 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\n<p>Eta, amaitzeko, egindako prozesuaren sintesi-lan bat egin zen, eta 2025eko apirilean egitea aurreikusita dagoen ikastetxe iraunkorren topaketarako horma-irudi batean jaso zen.<br \/>\nSarriguren BHIko ekimenak argi erakusten du gazteak ingurumen-arazoen irtenbideak bilatzean inplikatzea posible dela. Ikasleak ahalduntzean eta beharrezkoak diren tresnak ematean etorkizun iraunkorragoa eraiki dezakegu.<\/p>\n<p><strong>Beste ikastetxe batzuetan hainbat ekimenei buruzko berri nahi baduzu:<\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Ezkaba mendia basoberritzea\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/ezkaba-mendia-basoberritzea\/\" rel=\"bookmark\">Ezkaba mendia basoberritzea<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Elkarlana tresna moduan, proiektu eraldatzaile batean\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/elkarlana-tresna-moduan-proiektu-eraldatzaile-batean\/\" rel=\"bookmark\">Elkarlana tresna moduan, proiektu eraldatzaile batean<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Baratzea eta konpostajea: bonba pedagogikoa\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/baratzea-eta-konpostajea-bonba-pedagogikoa\/\" rel=\"bookmark\">Baratzea eta konpostajea: bonba pedagogikoa<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Naturatik artera\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/naturatik-artera\/\" rel=\"bookmark\">Naturatik artera<\/a><\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sarriguren BHI institutuan, DBHko 1. mailako ikasleek \u00abSarri for Future\u00bb programa jarri dute abian, eta, hala, haren bitartez Ingurumen Batzorde bat sortu dute, ikastetxearen ekoauditoretza egiteko, ingurumen-arazo nagusiak identifikatzeko eta haiek konpontzeko irtenbide zehatzak proposatzeko bidea eman dien gunea. Sarriguren BHIko ekimenak argi erakusten du gazteak ingurumen-arazoen irtenbideak bilatzean inplikatzea posible dela.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29832,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[9364,9370,9366,9368,3102,9362,9372,3217,3970,4228,2947,8264,3645,3219,3303,3649,8229,8231,2859,9374,9376],"class_list":["post-29834","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-ekoauditoretza","tag-etorkizuna","tag-hondakinen-kudeaketa","tag-ikasleak","tag-im","tag-ingurumen-batzordea","tag-ingurumen-heziketa-eu","tag-ingurumen-hezkuntza","tag-ingurumen-kontzientziazioa-eu","tag-ingurumena-eu","tag-iraunkortasuna-eu","tag-irunerria-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-jarduerak","tag-kontzientzia-hartzea","tag-mancoeduca-eu","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-nafarroa","tag-sarri-for-future-eu","tag-sarriguren-eu"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29834","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29834"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29834\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29837,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29834\/revisions\/29837"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29832"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29834"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29834"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29834"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}