{"id":29863,"date":"2025-02-10T13:38:09","date_gmt":"2025-02-10T12:38:09","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29863"},"modified":"2025-02-10T13:38:09","modified_gmt":"2025-02-10T12:38:09","slug":"bereizi-bai-baina-ez-nolanahi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/bereizi-bai-baina-ez-nolanahi\/","title":{"rendered":"Bereizi bai, baina ez nolanahi"},"content":{"rendered":"<p>Ba al dakizu plastikozko jostailuak garbigunera eraman behar direla? Eta pixoihalak ezin direla birziklatu eta gainerakoen edo errefusaren frakziorako edukiontzira bota behar direla?<\/p>\n<p>Hondakin bakoitza dagokion tokira bota edo eramatea garrantzitsua da dirua eta energia aurrezteko, klima-aldaketa borrokatzeko eta kalitate handiagoko produktu birziklatuak sortzeko.<\/p>\n<p>Hala ere, hondakinak okerreko edukiontzira botatzen baditugu, edukiontzi batera ongi bota diren gauzen birziklapena zailtzen dugu neurri handi batean. Horregatik da hain garrantzitsua edukiontzi bakoitzera hondakin egokiak botatzea.<\/p>\n<p><strong>Birziklagarriak ez diren objektuak<\/strong><br \/>\nGelditu hogei segundo pentsatzera. Nora botako zenuke sukaldeko espatula bat, biberoi bat, desodorante-pote bat, zotz bat, kopa hautsi bat edo lentilla batzuk?<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29864 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Pamplona_Blog_1_EUSK.png\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"524\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Pamplona_Blog_1_EUSK.png 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Pamplona_Blog_1_EUSK-300x154.png 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Pamplona_Blog_1_EUSK-768x393.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\n<p>Objektu horiek guztiak eta beste asko \u2013besteak beste, bizar-xaflak, animalien gorozkiak, paper-zapi bustiak, baxera, toska eta zeramika, pixoihalak, konpresak eta xurgagailuak, ispilu eta edalontzi hautsiak, maskarak, bolalumak eta azpimarratzekoak\u2013 ezin dira birziklatu eta gainerakoen edo errefusaren edukiontzira bota behar dira.<\/p>\n<p>Beste hondakin asko, ordea, birziklatu eta eraldatu ahal dira, hala nola elikagaiak, ontziak, papera, beira, ehun-gaiak eta abar.<\/p>\n<p>Zer gertatzen da birziklapen-prozesua jarraitzen duten hondakin horiekin guztiekin, ez badira botatzen dagokien tokira?<\/p>\n<p>Galdu egiten direla.<\/p>\n<p>Zer gertatzen da beren edukiontzira ongi botata dauden hondakinak kutsatzen dituzten eta desegoki sailkatuta dauden hondakinekin?<\/p>\n<p>Birziklapena zailtzen dutela eta, askotan, eragotzi ere bai.<\/p>\n<p>Zenbat eta lekuz kanpoko hondakin gehiago egon edukiontzi batean, orduan eta ahalegin handiagoa egin beharko da birziklagarriak diren materialak birziklatzeko. Izan ere, haiek bereizteko iragazte-lan gehiago egin behar da, eta denbora eta energia gehiago behar da.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29865 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Pamplona_Blog_2_EUSK.png\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"524\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Pamplona_Blog_2_EUSK.png 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Pamplona_Blog_2_EUSK-300x154.png 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Pamplona_Blog_2_EUSK-768x393.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\n<p>Gaizki sailkaturiko hondakinen arazoak, nagusiki, hondakinak hautatu eta sailkatzeko plantetan sortzen dira, zabor eta elementu desegokiak egoteak sistema oztopatzen baitu. Zenbat eta lekuz kanpoko hondakin gehiago egon, orduan eta zailagoa da bereizteko lana, handiagoak dira matxurak egoteko aukerak, handiagoa da makineria konpontzeko kalte garestien arriskua, eta txikiagoa da eraginkortasuna eta material birziklatuaren kantitatea.<\/p>\n<p>Gainera, gaizki botatako hondakin birziklagarrien kasuan, materialak ez dira aprobetxatuko eta litekeena da zabortegira bideratzea. Ezin izango dira berreskuratu. Zergatik uzten dugu baliabide horiek guztiak galtzen?<\/p>\n<p>Ez dugu ahaztu behar, gauzak ongi birziklatzen badira, zabortegian hondakinak lurperatzea ekiditen dugula, atmosferara iristen diren CO2 gasen emisioak gutxitzen ditugula eta klima-aldaketa borrokatzen dugula. Gainera, itsasora eta gure organismoetara iristen diren mikroplastikoen kantitatea murrizten dugu (plastikoak birziklatuta) eta naturatik lehengaiak erauztea ekiditen dugu (beira birziklatuta).<\/p>\n<p><strong>Hondakinak ongi bereizteak batu egiten gaitu!<\/strong><br \/>\n<a href=\"https:\/\/www.mcp.es\/eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Iru\u00f1erriko Mankomunitatearen<\/strong><\/a> arabera, Iru\u00f1errian, ontzietarako edukiontzia, estalki horia duena, izan ohi da gaizki botatako hondakin gehien edukitzen duena. Zehazki, edukiontzi honetara, ontziak, latak eta tetrabrikak, aluminiozko papera, poliestireno hedatua, plastikozko botilak, estalkiak eta tapoiak bota behar dira.<\/p>\n<p>Papera eta kartoia botatzeko edukiontziak paper eta kartoi garbiak eduki behar ditu (gaizki botatako zaborrek zikindu gabeak).<\/p>\n<p>Eta beirarako edukiontzira botilak, material horretako flaskoak, elikagaien potoak bota behar dira. Baina kontuz, ez kristala (edalontziak, ispiluak, leihoak\u2026), gainerakoen edo errefusaren frakziorako edukiontzira bota behar baita, lehenago esan den moduan.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-29866 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Pamplona_Blog_3_EUSK.png\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"322\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Pamplona_Blog_3_EUSK.png 1024w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Pamplona_Blog_3_EUSK-300x94.png 300w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Pamplona_Blog_3_EUSK-768x242.png 768w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/>\n<p>Azkenik, estalki marroia duen edukiontzira gai organikoak botako ditugu (elikagaiak, hondakin berdeak, azalak eta oskolak, eta abar), egokia den tratamendua egin eta gero konpost eta energia bihurtuko direnak. Horrenbestez, zenbat eta lekuz kanpoko hondakin gutxiago izan, orduan eta handiagoa izango da haien birziklapenaren eta emaitzaren kalitatea.<\/p>\n<p>Argi dago, ahalegin txiki batekin, lortzen diren onurak biderkatu egiten direla. Birziklapen on batekin klima-aldaketaren eraginak eta ondorioak borrokatzen dira eta, aldi berean, gure eguneroko bizimodurako baliabideak lortzen dira. Aukera honi ihes egiten utzi behar diogu?<\/p>\n<p>Oraindik zalantzaren bat baduzu eta ez badakizu ziur hondakinen bat nora bota, \u2018Nora botako dut?\u2019 online bilatzailea kontsultatu ahal duzu.<\/p>\n<p>Eta gogoan izan ongi egiteak batu egiten gaituela, onura ez baita pertsonontzat bakarrik, baizik eta planeta osoarentzat.<\/p>\n<p>Birziklapenari buruz gehiago jakin nahi baduzu:<\/p>\n<p><strong><a title=\"Zer gertatzen da jada erabiltzen ez dugun arroparekin?\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/zer-gertatzen-da-jada-erabiltzen-ez-dugun-arroparekin\/\" rel=\"bookmark\">Zer gertatzen da jada erabiltzen ez dugun arroparekin?<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Pistatxo-oskolak, karbonoa harrapatzeko\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/pistatxo-oskolak-karbonoa-harrapatzeko\/\" rel=\"bookmark\">Pistatxo-oskolak, karbonoa harrapatzeko<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Afrikan galtzada-harri bihurtzen den plastikoa\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/afrikan-galtzada-harri-bihurtzen-den-plastikoa\/\" rel=\"bookmark\">Afrikan galtzada-harri bihurtzen den plastikoa<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Gizakion ilea, ehun-material moduan\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/gizakion-ilea-ehun-material-moduan\/\" rel=\"bookmark\">Gizakion ilea, ehun-material moduan<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Juanen amonaren altzari zaharraren bigarren bizitza\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/juanen-amonaren-altzari-zaharraren-bigarren-bizitza\/\" rel=\"bookmark\">Juanen amonaren altzari zaharraren bigarren bizitza<\/a><\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaizki sailkaturiko hondakin esaten diegu ez dagokien edukiontzira botatzen diren eta ongi botata daudenak kutsatzen dituzten hondakinei. Edukiontzian halakoak egoteak zaildu eta, batzuetan, ezinezko egiten du hondakinak berreskuratzea eta birziklatzea, eta, horrenbestez, baliabideak eta dirua galtzea ekartzen du berekin. Jatorrian hondakinak ongi bereizteak eragozpen horiek guztiak saihesten ditu eta hondakinak material berri aprobetxagarri bihurtzen laguntzen du. Aukera honi ihes egiten utzi behar diozu?<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29861,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[3029,3108,2979,3110,3102,8264,3645,3303,8229,8231,2859,3299],"class_list":["post-29863","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak","tag-berrerabiltzea","tag-birziklapena","tag-hondakin-organikoak","tag-hondakinak","tag-im","tag-irunerria-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-kontzientzia-hartzea","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-nafarroa","tag-zaborra"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29863","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29863"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29863\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29867,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29863\/revisions\/29867"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29861"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29863"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29863"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29863"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}