{"id":29900,"date":"2025-06-02T08:00:42","date_gmt":"2025-06-02T06:00:42","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29900"},"modified":"2025-05-23T14:04:25","modified_gmt":"2025-05-23T12:04:25","slug":"gazteen-artean-ekoantsietatea-nagusi-denean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/gazteen-artean-ekoantsietatea-nagusi-denean\/","title":{"rendered":"Gazteen artean ekoantsietatea nagusi denean"},"content":{"rendered":"<p>\u201cEkoantsietate\u201d hitzak ingurumenarengatik, bereziki, klima-aldaketarengatik eta haren ondorioengatik, eduki daitekeen kezkari eta erantzun emozionalari egiten dio aipamena.<\/p>\n<p>Nahiz eta ez den arazoa eragiten duen lurralde nagusia, Afrika klima-aldaketaren ondorio larrienetako batzuk pairatzen dituen kontinentea da: urpean gelditutako hiriak, lehortearen ondorioz galdutako laborantza-lursailak, bero-bolada jasanezinak\u2026<\/p>\n<p>Han, Nigerian zehazki, jaio zen <strong>Jennifer Uchendu<\/strong>. Biokimikako gradua eskuratu zuen Covenanteko Unibertsitatean, eta ikasketa-masterraren arreta klima-aldaketan jarri zuen, ingurumen-krisiaren eta biztanleen osasun mentalaren artean dagoen harremanean interesa hartuta.<\/p>\n<p>Gero, gazteen, emakumeen eta klima-aldaketaren arteko loturari, justizia klimatikoari, arteari, gazteriari eta, jakina, ekoantsietateari buruzko azterlan gehiago iritsi ziren.<\/p>\n<p>Aldi berean, bekaduna izan zen zenbait erakundetan, hala nola Ashoka, Chevening eta Mandela Washington erakundeetan.<\/p>\n<p>Bere lan-bizitza tokiko komunitateetako iraunkortasuneko aholkularitza-enpresa batean abiatu zen.<\/p>\n<p>Eta, aldi berean, <a href=\"https:\/\/sustyvibes.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>SustyVibes<\/strong><\/a> sortu zuen. Hain zuzen, erakunde horretan gazteek iritzia ematen dute iraunkortasuna sustatzeko metodoei buruz eta ardura handiagoa hartzea jorratzen da.<\/p>\n<p>Edonola ere, berak aldaketa handiagoa bilatzen zuen.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, 2020an, <a href=\"https:\/\/teap.sustyvibes.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Eco-Anxiety \u00c1frica<\/strong><\/a> (TEAP) egitasmoa jarri zuen martxan. Egitasmoaren nahia da ekoantsietatearen esperientzia ulertzea Afrikako populazioetan, ikerketaren eta dibulgazioaren bidez, gai honi buruzko kontzientzia eta tokiko ekintzak sortuz eta elkarrizketa eta elkar zaintzeko guneak zabalduz.<\/p>\n<p>Egoitza Lagosen du, eta afrikar gazteei errazten die elkartzea eta klima-aldaketak eragiten dizkien emozioei buruz hitz egitea. Dena den, ez dute horretaz bakarrik hitz egiten, kideen arteko hizketaldiek komunean dituzten beste zailtasun batzuk mahaigaineratzen baitituzte, esate baterako, argindarraren faktura ordaintzeko zailtasunak, langabeziaren gaia eta elikagaien prezio altuak.<\/p>\n<p>Hain ona izan da esperientzia, ezen Jeniferrek aurreikusita baitu profesionalei prestakuntza ematea, antzeko guneak ezartzeko Hegoafrikan, Ghanan eta Kenyan.<\/p>\n<p>Bien bitartean, Ingalaterrako Nottingham hiriko unibertsitatearekin ikerketa bat egiten ari da, klima-aldaketak Afrikako hiri handietako hiritarrengan duen inpaktu emozionalari buruz.<\/p>\n<p>\u201cA Guide to Business Sustainability in Nigeria\u201d (Gida enpresa-jasangarritasunerako Nigerian) liburuaren egilekide, aktibista klimatiko, iraunkortasuneko analista eta gazteen ekoantsietatea arintzea zaintzen duten erakundeen sortzaile honek, 32 urterekin, \u201cNational Geographicen 33ak\u201d aitortza jaso du.<\/p>\n<p>Zehazki, mundu osoan eragin handiko 33 pertsona nabarmendu eta ohoratzen dituen ekimena da; gure munduak irudimenezko irtenbideak eta urgentziazko ekintzak behar dituela sinetsita dauden 33 pertsona.<\/p>\n<p>Klima aldaketak leku batzuetan duen eragina ezagutu nahi baduzu:<\/p>\n<p><strong><a title=\"Metamorfosi, Europako herri klimigratzailea\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/metamorfosi-europako-herri-klimigratzailea\/\" rel=\"bookmark\">Metamorfosi, Europako herri klimigratzailea<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Gamelu gehiago eta behi gutxiago\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/gamelu-gehiago-eta-behi-gutxiago\/\" rel=\"bookmark\">Gamelu gehiago eta behi gutxiago<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Suitzaren aurkako epaia, klima-aldaketaren kontra ez jarduteagatik\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/suitzaren-aurkako-epaia-klima-aldaketaren-kontra-ez-jarduteagatik\/\" rel=\"bookmark\">Suitzaren aurkako epaia, klima-aldaketaren kontra ez jarduteagatik<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong>*Iturriak<\/strong>:<br \/>\nNational Geographic, 2025eko apirila<\/p>\n<blockquote class=\"wp-embedded-content\" data-secret=\"SF8Llk83FK\"><p><a href=\"https:\/\/mujeresbacanas.com\/jennifer-uchendu-1992\/\">Jennifer Uchendu (1992)<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p><iframe loading=\"lazy\" class=\"wp-embedded-content\" sandbox=\"allow-scripts\" security=\"restricted\" style=\"position: absolute; visibility: hidden;\" title=\"&#8220;Jennifer Uchendu (1992)&#8221; &#8212; Mujeres Bacanas\" src=\"https:\/\/mujeresbacanas.com\/jennifer-uchendu-1992\/embed\/#?secret=GWvR3Q2nAY#?secret=SF8Llk83FK\" data-secret=\"SF8Llk83FK\" width=\"600\" height=\"338\" frameborder=\"0\" marginwidth=\"0\" marginheight=\"0\" scrolling=\"no\"><\/iframe><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jennifer Uchenduk SustyVibes sortu zuen, iraunkortasuna sustatzeko metodoei buruz gazteek iritzia ematen duten eta ardura handiagoa hartzea jorratzen duen erakunde bat. Gero, Eco-Anxiety \u00c1frica (TEAP) proiektua jarri zuen martxan, eta haren nahia da ekoantsietatearen esperientzia ulertzea Afrikako populazioetan, ikerketaren eta dibulgazioaren bidez, gai honi buruzko kontzientzia eta tokiko ekintzak sortuz eta elkarrizketa eta elkar zaintzeko guneak zabalduz.<br \/>\nHain ona izan da esperientzia, ezen Jeniferrek aurreikusita baitu profesionalei prestakuntza ematea, antzeko guneak ezartzeko Hegoafrikan, Ghanan eta Kenyan. <\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29898,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[3188,9468,9466,3102,3970,3645,9470,8963,3303,8229,8231,9472],"class_list":["post-29900","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-afrika","tag-eco-anxiety-africa-eu","tag-ekoantsietatea","tag-im","tag-ingurumen-kontzientziazioa-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-jennifer-uchendu-eu","tag-klima-aldaketa-eu","tag-kontzientzia-hartzea","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-sustyvibes-eu"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29900","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29900"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29900\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29901,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29900\/revisions\/29901"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29898"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29900"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29900"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29900"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}