{"id":29914,"date":"2025-06-04T08:00:44","date_gmt":"2025-06-04T06:00:44","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=29914"},"modified":"2025-06-04T14:50:34","modified_gmt":"2025-06-04T12:50:34","slug":"arazoak-konpontzen-dituzten-plastikozko-adreiluak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/arazoak-konpontzen-dituzten-plastikozko-adreiluak\/","title":{"rendered":"Arazoak konpontzen dituzten plastikozko adreiluak"},"content":{"rendered":"<p>\u201cCasa Macondo\u201d argitalpenaren arabera, gizateriak <a href=\"https:\/\/iucn.org\/sites\/default\/files\/2024-05\/plastic-pollution-issues-brief-may-2024-update.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>460 milioi tona plastiko inguru ekoizten ditu urtero<\/strong><\/a>, planetako gizaki guztiok pisatzen duguna baino 70 milioi tona gehiago.<\/p>\n<p>Datu horiek eragindako kezkak eta Kolonbian dagoen etxebizitza-krisia konpontzen laguntzeko nahiak bultzatuta, <strong>Isabel Cristina G\u00e1mez<\/strong> ingeniari elektronikoak eta <strong>\u00d3scar Andr\u00e9s M\u00e9ndez<\/strong> arkitektoak <strong>Conceptos Pl\u00e1sticos<\/strong> enpresa sortzea erabaki zuten. Hain zuzen, plastikoa eraikuntzarako material bihurtzen aritzen da.<\/p>\n<p>Hartara, 2010az geroztik, poltsak, ontziak, potoak eta botilak adreilu bihurtzen dituzte, eta Lego eraikuntza-joko piezen antzeko formatua dute.<\/p>\n<p>Sistemak plastiko-kantitate handiak birziklatzeko bidea ematen du, eta, aldi berean, etxebizitzen kostuak merkatu eta haiek eraikitzea bizkortzen du.<\/p>\n<p>Erabiltzen duen teknologiarekin lortzen diren egiturak, ongi isolatuta egoteaz gain, lurrikarekiko eta suteekiko erresistenteak dira. Sortzaileen arabera, material horrekin eraikitzen diren eraikinek \u201c200 urtetik gora\u201d iraun beharko lukete.<\/p>\n<p>Conceptos Pl\u00e1sticos enpresa hasieratik enpresa pribatuekin eta GKE batekin elkartu zen, Kolonbian etxeak eta eskolak eraikitzeko (50 bat, orain arte).<\/p>\n<p>2017an, gainera, Aboubacar Kampo medikua \u2013Unicefek Boli Kostan zuen ordezkaria zen garai hartan\u2013 harremanetan jarri zen Cristinarekin eta \u00d3scarrekin, Afrikako herrialde horren kasuaren berri emateko.<\/p>\n<p>Izan ere, Boli Kostan garai horretan eskolak gutxi ziren eta, gainera, jada bazeudenak hobetu egin behar ziren.<\/p>\n<p>Conceptos Pl\u00e1sticos enpresaren teknologia praktikan jartzeak irtenbidea eman ziezaiekeen arazo horiei, eta, horrez gain, beste batzuk txikiagotu ahal zituen, hala nola malaria hedatzea, hondakin plastikoen erruarengatik estolderia-sistemak buxatzearen ondorioz.<\/p>\n<p>M\u00e9ndezek eta G\u00e1mezek bisita egin zutenean herrialdera, berretsi zuten hura guztia egia zela. Gainera, bizkarrean haurrak zeramatzatela, emakume-kopuru handia ikusi zuten zabortegietatik plastikoa biltzen, soldata ziztrin baten truke.<\/p>\n<p>Gero, Unicefekin hiru milioi dolarreko akordio bat izenpetzeari esker, Conceptos Pl\u00e1sticosek lantegi berri bat eraiki zuen Abidjanen, herrialdeko hiri jendetsuenean, eta emakumeak kontratatu zituen, beharrezkoa zen plastikoaz hornitzeko, soldata duin baten truke.<\/p>\n<p>rain arte, 4.000 tona plastiko baino gehiago 550 gela bihurtu dira, eta gizarteko sektore bat ahaldundu da, emakumeena, zeina lan-baldintza kaskarretan bizi baitzen.<\/p>\n<p>sperientziak, era berean, Etiopian antzeko eskola-proiektu bat gauzatzeko oinarriak jartzeko eta Hego Sudanen iheslarien esparruetan komunak nola eraiki ikertzeko balio izan du.<\/p>\n<p>Lan hori guztia eta ibilbidea aintzat hartuta, National Geographic aldizkariak Cristina G\u00e1mez eta \u00d3scar Andr\u00e9s M\u00e9ndez munduko 33 lider berritzaileenen artean sartu zituen.<\/p>\n<p>Gai honi buruzko beste post batzuk:<\/p>\n<p><strong><a title=\"Afrikan galtzada-harri bihurtzen den plastikoa\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/afrikan-galtzada-harri-bihurtzen-den-plastikoa\/\" rel=\"bookmark\">Afrikan galtzada-harri bihurtzen den plastikoa<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Aulki eta banku bihurtzen diren bolalumak\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/aulki-eta-banku-bihurtzen-diren-bolalumak\/\" rel=\"bookmark\">Aulki eta banku bihurtzen diren bolalumak<\/a><\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>*Iturriak:<\/strong><br \/>\nhttps:\/\/casamacondo.co\/edicion-80\/contaminacion-plastico-mundo\/?srsltid=AfmBOorE7mGQuELamtOCUVstMqOlIdysQ2z1eG7WB1037-1c2jxHqLQa<\/p>\n<p>https:\/\/www.nationalgeographic.com\/culture\/article\/oscar-andres-mendez-and-isabel-cristina-gamez-nat-geo-33-2025<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2010ean, Isabel Cristina G\u00e1mez ingeniari elektronikoak eta \u00d3scar Andr\u00e9s M\u00e9ndez arkitektoak Conceptos Pl\u00e1sticos enpresa sortzea erabaki zuten. Enpresa, hain zuzen, plastikoa eraikuntzarako material bihurtzen ari da, eta hainbat arazo txikiagotzen laguntzen du, adibidez, hondakin plastiko gehiegi egotea, Kolonbian dagoen etxebizitza-krisia, eskola eskasia izatea Boli Kostan, malaria, lan-baldintza ez duinak, komunak behar izatea iheslarien esparruetan\u2026  <\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":29912,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2903],"tags":[3029,3108,9496,9498,3261,3110,3102,9494,2947,3645,9500,9502,8229,8231,3981,9504,9506],"class_list":["post-29914","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hondakinak","tag-berrerabiltzea","tag-birziklapena","tag-boli-kosta","tag-conceptos-plasticos-eu","tag-etxebizitza","tag-hondakinak","tag-im","tag-ingurume-munduko-eguna","tag-iraunkortasuna-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-isabel-cristina-gamez-eu","tag-kolonbia-eu","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-nazio-batuak-eu","tag-oscar-andres-mendez-eu","tag-unicef-eu"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29914","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29914"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29914\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29915,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29914\/revisions\/29915"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29912"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29914"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29914"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29914"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}