{"id":30027,"date":"2025-08-25T08:00:53","date_gmt":"2025-08-25T06:00:53","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=30027"},"modified":"2025-08-04T12:31:22","modified_gmt":"2025-08-04T10:31:22","slug":"hirigintza-gero-eta-beroagoa-den-mundu-batean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/hirigintza-gero-eta-beroagoa-den-mundu-batean\/","title":{"rendered":"Hirigintza, gero eta beroagoa den mundu batean"},"content":{"rendered":"<p>Gero eta handiagoa den erronka bat dute aurrez aurre hiriek: muturreko beroa. Bero-boladak areagotzen dituen eta tenperatura globalak berotzen dituen klima-aldaketa honekin, hirigintzaren betebeharra egokitzea da, hiri-ekonomia, -osasuna eta -azpiegitura babesteko.<\/p>\n<p>Izan ere, hiriak haien inguruetan dauden landa-eremuak baino beroagoak dira, nabarmen beroagoak, eraikinen dentsitate handiarengatik, azpiegiturak pilatzeak beroa hartzen baitu egunez eta astiro askatzen baitu gauez.<\/p>\n<p>Gainera, jeneralean, beroa xurgatzen duten azalerek inguratuta egoten dira, adibidez, asfaltoak eta hormigoiak inguratuta.<\/p>\n<p>Kasu batzuetan, itzala emango duen zuhaitzik edo berdegunerik ez egoteak aurrekoaren ondorioak okertzen ditu eta horren guztiaren emaitza da \u201chiriko bero-uharte\u201d esaten zaion efektua, zeina energia-eskaera handitzearen (energia-eskaera izugarri altxatzen da, batez ere, hozteko, eta, beraz, gainkargak eta kostu elektriko handiak gertatzen dira) eta airearen kalitatea okertzearen arduraduna den, nagusiki, hiri handietako kutsadura handitzen delako.<\/p>\n<p>Uste izatekoa den moduan, horrek guztiak ondorio zuzenak ditu herritarrengan, bero-kolpeak eta deshidratazioa pairatu baititzakete eta bai arnasa hartzeko arazoak edo arazo kardiobaskularrak ere.<\/p>\n<p>Ez dugu ahaztu behar, gainera, herritar horiek, gehienak, langileak direla, eta, hortaz, osasun-arazo horiek kostu ekonomikoak ekartzen dituztela, beroak lan-produktibitatea gutxitzen baitu, bereziki, aire zabaleko lanetan (eraikuntza, hirietako mantentze-lanak, hiri-periferiako nekazaritza) eta aireztapen txarra duten toki itxietan egiten direnetan.<\/p>\n<p>Horren guztiaren aurrean, hirietan, bero-babeslekuak sortzeak protagonismo berezia hartzen du, hau da, berdeguneak sortzeak, adibidez, parkeak edo korridore ekologikoak.<\/p>\n<p>Beste alde batetik, sabai berdeak edo estalki eta zoladuretarako eguzki-argia islatzen duten material islatzaileak erabiltzeak beroa xurgatzea gutxitu ahal du eraikin eta azpiegituretan.<\/p>\n<p>Eraikin horiek, gainera, aireztapen naturala alde izateko orientazio egokia badute eta energia gutxiago kontsumitzeko eta iturri berriztagarriak erabiltzeko diseinatuta badaude, hondar-beroa sortzea murrizteko, kontrol termikoa pitin bat errazagoa da.<\/p>\n<p>Ez dago dudarik, egoera hau izanda, hiri-plangintzak garai berrietara egokitu behar duela eta kale zabalen, itzala dutenen eta, gainera, berdeguneak hartzen dituztenen alde egin behar duela.<\/p>\n<p>Azken batean, baliteke klima aintzat hartzen duen eta horretaz ohartzen den hiri-diseinua garatzea izatea herritarren erosotasuna eta osasuna hobetuko duena, hirien ekonomia- eta ingurumen-erresilientzia indartuko duena izateaz gain.<\/p>\n<p>Eta gero eta beroagoa den mundu honetan badirudi ez dagoela, gutxienez, horretan saiatu beste erremediorik.<\/p>\n<p>Gehoago jakin nahi baduzu:<\/p>\n<p><strong><a title=\"Hiriko zuhaitz baten itzalean\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/hiriko-zuhaitz-baten-itzalean\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Hiriko zuhaitz baten itzalean<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Bartzelona, berdez janzten den hiri handi bat\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/bartzelona-berdez-janzten-den-hiri-handi-bat\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Bartzelona, berdez janzten den hiri handi bat<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Zementuaren eta berdeguneen bizikidetza Nafarroako udalerri txikienean\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/zementuaren-eta-berdeguneen-bizikidetza-nafarroako-udalerri-txikienean\/\" rel=\"bookmark\">Zementuaren eta berdeguneen bizikidetza Nafarroako udalerri txikienean<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"\u201cSantander, hiriburu naturala\u201d, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/santander-hiriburu-naturala-herritarren-bizi-kalitatea-hobetzeko\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">\u201cSantander, hiriburu naturala\u201d, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko<\/a><\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Klima-babeslekuak sortzeko, herritarren osasuna zaintzeko, eta ekonomiaren eta azpiegituren segurtasuna zaintzeko gai izango den hirigintza-plangintza berri bat behar duten hiri handiak estuasunean jartzen ari da klima-aldaketa. Aurre egitea beste erremediorik ez dagoen erronka handia da, argi baitago gero eta beroagoa den mundu batean bizi garela.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":30025,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2899],"tags":[3257,3134,3776,9610,3102,3645,8963,8229,8231],"class_list":["post-30027","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gune-publikoak","tag-aire-kutsatua","tag-aztarna-ekologikoa","tag-hiri-berdeak-eu","tag-hirigintza","tag-im","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-klima-aldaketa-eu","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30027","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=30027"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30027\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":30028,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30027\/revisions\/30028"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/30025"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=30027"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=30027"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=30027"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}