{"id":30032,"date":"2025-09-29T08:00:00","date_gmt":"2025-09-29T06:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=30032"},"modified":"2025-08-28T14:24:14","modified_gmt":"2025-08-28T12:24:14","slug":"emisio-gutxiko-eremuak-europan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/emisio-gutxiko-eremuak-europan\/","title":{"rendered":"Emisio gutxiko eremuak Europan"},"content":{"rendered":"<p>Hiri-mugikortasuna sakon aldatzen ari da Europan. Klima-krisiaren eta hirietako airearen kalitatea hobetzeko beharraren aurrean<strong>, emisio gutxiko eremuak (EGE)<\/strong> tresna giltzarri bihurtu dira garraioa eraldatzeko eta herritarren osasuna babesteko.<\/p>\n<p>Gaur egun, <strong>Europako 320 hirik baino gehiagok<\/strong> dituzte EGEak martxan edo prestatzen ari dira.<\/p>\n<p><strong>Zer dira emisio gutxiko eremuak?<\/strong><\/p>\n<p>Emisio gutxiko eremuak hirien barnean mugatutako guneak dira, non <strong>murriztu egiten den gehien kutsatzen duten ibilgailuen zirkulazioa<\/strong>. Murrizketa horiek ingurumen-etiketetan oinarritu ahal dira, emisio-mailetan edo baita erregai-motan ere. Helburu nagusiak hauek dira:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Kutsadura atmosferikoa eta akustikoa gutxitzea,<\/strong> poluzioa txikiagotuta eta airearen kalitatea hobetuta.<\/li>\n<li><strong>Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, <\/strong>klima-aldaketaren kontrako borrokan laguntze aldera.<\/li>\n<li><strong>Mugikortasun iraunkorra sustatzea, <\/strong>garraio publikoa, bizikleta eta ibilgailu elektrikoak lagunduta, eta herritarrak oinez ibiltzera bultzatzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Europan, hainbat hiri dira eredu honen alde egin dutenak jada. Guztira, <strong>Europako 320 hiri baino gehiago<\/strong>; Europar Batasunak 2030erako deskarbonizazio-helburuak indartzen dituen heinean handitzen joango den kopurua.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Alemania<\/strong> aitzindaria izan zen 2008an, zenbait hiritan, adibidez, Berlinen eta Munichen, aurreneko Umweltzone izenekoak martxan jarrita. Egun, 70 eremu baino gehiago ditu aktibo.<\/li>\n<li><strong>Italia<\/strong> ere nabarmendu behar da, bere \u201cZone a Traffico Limitato\u201d (ZTL) izenekoengatik. Hiri ugaritan dituzte halakoak, bereziki hirigune historikoetan.<\/li>\n<li><strong>Frantziak<\/strong> urteak daramatza \u201cZones \u00e0 Faibles \u00c9missions\u201d (ZFE) izenekoak ezartzen. Paris liderra da errekuntzako ibilgailuak progresiboki debekatzeko planetan.<\/li>\n<li><strong>Erresuma Batuak<\/strong> Londresko \u201cUltra Low Emission Zone\u201d (ULEZ) ospetsua dauka. Duela gutxi zabaldu egin dute, metropoli-eremuaren zati handiena barne hartzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Espainian, <strong>Klima Aldaketarako eta Trantsizio Energetikorako Legeak<\/strong> 50.000 biztanletik gorako udalerriak emisio gutxiko eremuak ezartzera behartzen ditu. Hain zuzen ere, neurri horiek hartuta dituzten hiri nagusiak hauek dira:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Madril<\/strong>: aitzindaria da Madrid Central eta egun Madrid ZBE egitasmoekin. Azken horrek hirigune osoa hartzen du barne, eta progresiboki mugatzen ditu ingurumen-etiketarik ez duten ibilgailuak.<\/li>\n<li><strong>Bartzelona<\/strong>: Rondas Barcelona emisio gutxiko eremuak 95 kilometro koadro baino gehiago hartzen ditu, eta gehien kutsatzen duten automobil, furgoneta eta motorrei aplikatzen zaie.<\/li>\n<li><strong>Beste hiri batzuk<\/strong>: Valentzia, Sevilla, Zaragoza, Valladolid, M\u00e1laga, Donostia eta Iru\u00f1ea aurrera egiten ari dira beren proiektuetan. Batzuk aktibo daude jada eta beste batzuk hedatzeko fasean.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Emisio gutxiko eremuak eraginkorrak izateko, murrizketa horien osagarri moduan, hiriak <strong>garraio publikoko irtenbide hobetuak<\/strong> ezartzen ari dira. Haien artean, <strong>anezka-autobusak<\/strong> aipatu behar dira:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Lotura zuzena<\/strong>: hiri-periferiako disuasio-aparkalekuak hirigunearekin lotzen dituzte, hartara, autoak ez joateko mugatuta dauden eremuetara.<\/li>\n<li><strong>Flota ekologikoak<\/strong>: eremu mugatuetara joaten diren anezka-autobusak, jeneralean, elektrikoak edo hibridoak dira, eta, hortaz, emisioak eta zarata gutxitzen dira.<\/li>\n<li><strong>Maiztasun handia eta azkartasuna<\/strong>: ibilbide zuzenak eduki ohi dituzte eta bai lehentasuna ere semaforoetan, eta, horrenbestez, ibilgailu pribatuarekiko aukera lehiakorra eskaintzen dute.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Edonola ere, ekimen honek izan ditzakeen onurak gorabehera, protesta asko eta asko izan dira, batez ere ukitutako sektoreen aldetik, adibidez, garraiolarien, saltoki txikien eta abarren aldetik.<\/p>\n<p>Gainera, koordinaziorik ez handia detektatu da administrazioen artean, irizpideei eta seinaleei dagokienez, eta herritarrek aldaketarekiko agertzen duten erresistentzia handitzen du horrek.<\/p>\n<p>Hala ere, emisio gutxiko eremuak gelditzeko etorri dira. Hala, espero da hurrengo urteetan eredua udalerri txikiagoetara zabaltzea eta inbertsio handiagoa egitea anezka-autobusetan eta tranbia elektrikoetan, emisiorik gabeko garraio publikoa bultzatze aldera.<\/p>\n<p>Ekintza hauekin, Europa hiri-eredu baterantz doa, non aire garbia arnastea eta modu iraunkorrean lekualdatzea araua izango den eta ez salbuespena.<\/p>\n<p>Hiri barneko mugikortasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu:<\/p>\n<p><strong><a title=\"Errepideen etorkizuna iraunkortasunari lotuta dago\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/errepideen-etorkizuna-iraunkortasunari-lotuta-dago\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Errepideen etorkizuna iraunkortasunari lotuta dago<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Munduko hiri onenak haietan mugitu eta ibiltzeko\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/munduko-hiri-onenak-haietan-mugitu-eta-ibiltzeko\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Munduko hiri onenak haietan mugitu eta ibiltzeko<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Mugikortasun iraunkorraren alde lan egiten\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/mugikortasun-iraunkorraren-alde-lan-egiten\/\" rel=\"bookmark\">Mugikortasun iraunkorraren alde lan egiten<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Oinez edo bizikletaz ibiltzea: sozialki eta pertsonalki eralda gaitzaketen jarduerak\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/oinez-edo-bizikletaz-ibiltzea-sozialki-eta-pertsonalki-eralda-gaitzaketen-jarduerak\/\" rel=\"bookmark\">Oinez edo bizikletaz ibiltzea: sozialki eta pertsonalki eralda gaitzaketen jarduerak<\/a><\/strong><\/p>\n<p><strong><a title=\"Hiri adiskidetsuaren bila\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/hiri-adiskidetsuaren-bila\/\" rel=\"bookmark\">Hiri adiskidetsuaren bila<\/a><\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Iturriak:<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.miteco.gob.es\/content\/dam\/miteco\/es\/calidad-y-evaluacion-ambiental\/publicaciones\/directricesparalacreaciondezonasdebajasemisiones_tcm30-533017.pdf\">Emisio gutxiko eremuak (EGE) sortzeko ildoak<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/spain.cleancitiescampaign.org\/wp-content\/uploads\/2024\/10\/Zonas-de-Bajas-Emisiones-la-guia-esencial_v3.pdf\">Emisio gutxiko eremuak: oinarrizko gida &#8211; Clean Cities<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ecodes.org\/hacemos\/cambio-climatico\/incidencia-en-politicas-publicas\/campana-por-unas-ciudades-limpias\/zonas-de-bajas-emisiones-tendencias-en-europa\">Emisio gutxiko eremuak: joerak Europan &#8211; ECODES<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.free-now.com\/es\/business\/blog\/normativa-europea-emisiones-2025\/\">Ibilgailuen emisioei buruzko Europako araudia 2025<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Europan, klima-krisiaren eta hirietako airearen kalitatea hobetu beharraren aurrean, emisio gutxiko eremuak (EGE) tresna giltzarri bihurtu dira garraioa eraldatzeko eta herritarren osasuna babesteko.<br \/>\nGaur egun, Europako 320 hirik baino gehiagok dituzte EGEak martxan edo prestatzen ari dira, eta aurreikusten da, aurrerantzean, kopuru hori handitzen joango dela. <\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":30030,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2901],"tags":[3259,9650,9648,9590,3102,3645,8963,8229,8231,4230,4212],"class_list":["post-30032","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mugikortasuna","tag-airearen-kalitatea","tag-ege","tag-emisio-gutxiko-eremuak","tag-europa-es-eu","tag-im","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-klima-aldaketa-eu","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-mugikortasun-iraunkorra-eu","tag-mugikortasuna"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30032","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=30032"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30032\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":30077,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30032\/revisions\/30077"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/30030"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=30032"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=30032"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=30032"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}