{"id":30267,"date":"2026-04-20T09:28:14","date_gmt":"2026-04-20T07:28:14","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=30267"},"modified":"2026-04-20T09:28:14","modified_gmt":"2026-04-20T07:28:14","slug":"balkoia-lorategia-da-eta-balkoi-maistrak-artistak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/balkoia-lorategia-da-eta-balkoi-maistrak-artistak\/","title":{"rendered":"Balkoia lorategia da, eta balkoi-maistrak, artistak"},"content":{"rendered":"<p>Irudikatzen al duzu balkoi-maistren lana agerian uzteko helburua duen erakusketa bat eta lehiaketa bat? Izan ere, emakume horiek (kasu gehienetan, emakumeak baitira), egunerokotik eta etxebizitzaren esparrutik, auzoak naturalizatzen lagundu dute eta egiten jarraitzen dute.<\/p>\n<p>Hori proposatu du <a href=\"https:\/\/labea.net\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>LABEA Arte-, zientzia- eta natura-laborategiak<\/strong><\/a>, hiri-naturalizazioko sorkuntza-ekintzek osatutako bere <a href=\"https:\/\/labea.net\/plantadania\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong><em>Plantadan\u00eda<\/em> <\/strong><\/a>programaren barnean. \u201cOso garrantzitsua iruditzen zaigu balkoietako arte horren garrantzia azpimarratzea, landaredi-mota horrek biodibertsitatea eta edertasuna ematen baitio hiri-inguruneari\u201d, azaldu dute sustatzaileek.<\/p>\n<p>Hala, sorkuntza-, prestakuntza- eta partaidetza-ekintzekin, ekimen honek hiri-naturalizazioa sustatu nahi du herritarren ekimenetik, balkoiak mikro-lorategi bihurtzea eta lorategi-komunitate bat sortzea inspiratuz.<\/p>\n<p>Proiektua Iru\u00f1eko Kale Nagusian, Kale Berrian eta Eslava kalean hasi da. \u201cHirietako alde zaharrak, oro har, etxez, kale estuz eta asfaltoz beteta egoten dira, eta oso berdegune gutxi edukitzen dute. Horregatik egin genuen San Zernineko burgu historikoko hiru kale hauen alde, nolabait naturalizatzeko eta atseginago egiteko.<\/p>\n<p>Balkoiak lorategi txiki bihurtzeko ekimenarekin batera, balkoi horietan berberetan inspiratu beharko diren ilustrazioen lehiaketa bat antolatu dute.<\/p>\n<p>Hartara, saritutako lanak, eskudirutako sariak eta arte ederretako pack edo sortak jasotzeaz gain, \u00abBalkoi bat lorategi bat da: omenaldia balkoi-maistrei\u00bb erakusketan jarriko dira erakusgai, Iru\u00f1eko Kondestablearen Jauregian, Iratxe L\u00f3pez de Munainen ilustrazioekin eta Eduardo Barbaren testuekin batera.<\/p>\n<p>\u201cZorte handia da haiek aintzat hartu ahal izatea, proiektuan sentsibilitate handia erakutsi duten pertsonak baitira, profesional bikainak izateaz gainera\u201d.<\/p>\n<p>Izan ere, <strong>Iratxe L\u00f3pez de Munain<\/strong> nafar ilustratzailea eta egilea da, eta nazioko eta nazioarteko argitaletxe, aldizkari eta publizitate-kanpainetarako lan egiten du. Bere bezeroen artean daude APPLE, Nike, Conde Nast, Penguin Random House, Lumen, Mondadori, SM eta Edelvives. Horrez gain bere liburuak idatzi eta irudiztatu ditu, eta erakusketak egin ditu New Yorken, Txileko Santiago hiriburuan, Parisen, Teheranen, Dubain, Shanghain, Bartzelonan eta Madrilen.<\/p>\n<p><strong>Eduardo Barba, bere aldetik, <\/strong>lorezaina da, paisajista, lorezaintzako irakaslea eta ikertzaile botanikoa artelanetan. Landareak testuinguru desberdinetan jorratzen dituzten zenbait liburu kaleratu ditu, eta Prado Museoaren eta Huescako Museoaren gida botanikoak idatzi ditu. Lorezaintzaz hitz egin eta idazten du El Pa\u00eds egunkarian duen zutabean eta SER irrati-kateko \u2018Meterse en un jard\u00edn\u2019 atalean.<\/p>\n<p>\u00abBalkoi bat lorategi bat da: omenaldia balkoi-maistrei\u00bb erakusketak Art Cinco eta Florister\u00eda Krabelinen laguntza du eta <em>Plantadan\u00eda<\/em> programaren barnean dago, Fundaci\u00f3n Daniel &amp; Nina Carasso fundazioak eta Iru\u00f1eko Udalak lagunduta eta RUNA Ekintza Planari \u2013 Azpiegitura Berde eta Urdinari eta Hiri Drainatze Jasangarriko Estrategiari lotuta.<\/p>\n<p>Hiriko naturalizazioarekindagozkion beste jarduera batzuk ezagutu nahi badituzu:<\/p>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Bartzelona, berdez janzten den hiri handi bat\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/bartzelona-berdez-janzten-den-hiri-handi-bat\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Bartzelona, berdez janzten den hiri handi bat<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Hirigintza, gero eta beroagoa den mundu batean\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/hirigintza-gero-eta-beroagoa-den-mundu-batean\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Hirigintza, gero eta beroagoa den mundu batean<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"\u201cSantander, hiriburu naturala\u201d, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/santander-hiriburu-naturala-herritarren-bizi-kalitatea-hobetzeko\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">\u201cSantander, hiriburu naturala\u201d, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Hiri-erlezaintza, hiriaren bioadierazle gisa\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/hiri-erlezaintza-hiriaren-bioadierazle-gisa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Hiri-erlezaintza, hiriaren bioadierazle gisa<\/a><\/strong><\/h3>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hirietako alde zaharrak, oro har, etxez, kale estuz eta asfaltoz beteta egoten dira, eta oso berdegune gutxi edukitzen dute. Hori dela-eta, Iru\u00f1ean, LABEA Arte-, zientzia- eta natura-laborategiak, bere Plantadan\u00eda programaren barnean, erakusketa bat eta lehiaketa bat proposatu ditu, balkoi-maistren lana agerian uzteko helburuarekin, emakume horiek (kasu gehienetan, emakumeak baitira), egunerokotik eta etxebizitzaren esparrutik, auzoak naturalizatzen lagundu baitute eta egiten jarraitzen baitute.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":30265,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2905],"tags":[10100,3261,3776,10102,3102,10104,8264,3645,10106,8229,8231,2859,10108],"class_list":["post-30267","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-mundu-iraunkorra","tag-eduardo-barba-eu","tag-etxebizitza","tag-hiri-berdeak-eu","tag-hiriko-naturalizazioa-eu","tag-im","tag-iratxe-lopez-de-munain-eu","tag-irunerria-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-labea-eu","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mcp-eu","tag-nafarroa","tag-plantadania-eu"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30267","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=30267"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30267\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":30269,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30267\/revisions\/30269"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/30265"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=30267"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=30267"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=30267"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}