{"id":30281,"date":"2026-05-04T11:17:08","date_gmt":"2026-05-04T09:17:08","guid":{"rendered":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/?p=30281"},"modified":"2026-05-04T11:17:08","modified_gmt":"2026-05-04T09:17:08","slug":"mancorutas-bisita-gidatua-ibai-parkean-klik-baten-bidez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/mancorutas-bisita-gidatua-ibai-parkean-klik-baten-bidez\/","title":{"rendered":"Mancorutas: bisita gidatua Ibai Parkean, klik baten bidez"},"content":{"rendered":"<p>Imajinatzen al duzu paseo natural batean ibiltzea eta, aldi berean, inguruan duzun guztia ezagutzea, bitxikeriak xuxurlatuko lizkizukeen, istorio zaharrak kontatuko lizkizukeen edo inguruan dagoen flora eta fauna ikusteko begiak zabalduko lizkizukeen poltsikoko gida bat eramango bazenu bezala? Hori da, hain zuzen ere, Iru\u00f1erriko ibai-pasealekuari buruzko <a href=\"https:\/\/mancorutas.mcp.es\/eu\/hasiera\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Mancorutas<\/strong> <\/a>web aplikazio berriak proposatzen duena: oinez ibiltzen zaren bitartean ingurunearekin konektatzeko modu berritzaile bat.<\/p>\n<p>Aplikaziorik deskargatu behar izan gabe, \u201chori egitea gero eta gehiago kostatzen zaigula jakitun gara, gure telefonoa erabiltzen ez ditugun aplikazioez betetzeko beldurrarengatik\u201d, eta aurretiko erregistrorik egin behar izan gabe, \u201cez ditugu inoren datu pertsonalak eskatu behar, tresna honetaz gozatu ahal izateko\u201d, Iru\u00f1erriko Mankomunitateak hiru ibilbide proposatzen ditu: bi ibilbide, <em>Arga ibaia<\/em> eta <em>Ultzama ibaia<\/em>, helduentzat bideratutakoak; eta <em>Ibaian Gora Birusa<\/em>, ibilbide gamifikatua, familia osoarentzat pentsatua.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-30278 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/sekarro-7.png\" alt=\"\" width=\"452\" height=\"468\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/sekarro-7.png 452w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/sekarro-7-290x300.png 290w\" sizes=\"auto, (max-width: 452px) 100vw, 452px\" \/>\n<p>Proiektuaren ardura duten profesionalek azaltzen dutenez, helburua da \u201cpaseoez gozatzen duten pertsonek gozatzen jarraitzea. Asmoa ez da begirada eta arreta kentzea natura-ingurunetik, baizik eta beren ezagutza eta informazioa zabaltzea toki jakin batzuetan. Ibai-pasealekua natura, biodibertsitatea eta aisia elkartzen diren toki horietako bat da. Baina askotan, bertan ibiltzen gara han bizi diren espezieez konturatu gabe, toki horren historia edo bere kontserbazioaren garrantzia ezagutu gabe\u201d.<\/p>\n<p>Bideoak, irudiak, testu idatzia eta abar dira paseatzaileek aurkituko dituzten edukietako batzuk. Hartara, paseo arrunt bat esperientzia interaktibo bihurtzen da. Zuhaitzek, hegaztiek, azpiegiturek edo historia duten zokoek balioa hartzen dute publiko guztientzat pentsatutako azalpen ulergarrien bidez.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"MANCORUTAS: Nola erabiltzen da?\" width=\"563\" height=\"1000\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/n_uEqA4rj3c?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p><em>Birus Ibaian Gora<\/em> ibilbidean, gainera, eduki-mota hori joko bihurtzen da, errealitate areagotuaren bitartez Arga eta Ultzama ibaien ibai-ingurunea mehatxatzen dituzten hainbat birus harrapatzea proposatzen baita. Arriskuak zikinkeria, lehortea eta abar dira, eta harrapatzen joan behar da toki jakin bakoitzean, bilduma osatu eta, hala, ibai osasuntsua lortu arte.<\/p>\n<p>\u201cEkimen honen balio handietako bat da naturalki hezteko duen gaitasuna. Kontua ez da ikasgai edo lezio teorikoa ematea, baizik eta ikastea inguruneaz gozatzen den bitartean. Hori dela-eta, tresna hau bereziki aproposa da familientzat, ikastetxeentzat edo jakingura dutenentzat, inguruan dugun ekosistema hobeki ulertzeko aukera ematen baitie. Uste dugu modu honetan naturarekiko harreman kontzienteagoa bultza dezakegula. Hala, ikusten duguna ezagutzen dugunean, errazagoa da baloratzea\u2026 eta babestea\u201d.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"MANCORUTAS: BIRUS IBAIAN GORA\" width=\"563\" height=\"1000\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/pnGwZ7wq2hk?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Orokorki, aplikazioak intereseko informazioa ere hartzen du barne, adibidez, pasealekura sartzeko tokietara iristen diren garraio publikoko lineak, ibai-parkearen mapa osoa, parkea erabiltzeko oinarrizko arauak eta abar.<\/p>\n<p>Halaber, eduki-mota horiek libreki eta aurretik ezarritako ibilbide bati jarraitu behar izan gabe eskuratu nahi dituenak Iru\u00f1erriko Ibai Parkeko seinale fisikoei gehitu zaizkien QR kodeen bidez egin ahal izango du.<\/p>\n<p>Proiektu osoaren aurrekontua 19.989 eurokoa izan da (BEZa kanpo), eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko funtsekin finantzatu da \u2013plan hori Europar Batasunak-Next Generation EBk finantzatutakoa da\u2013, Iru\u00f1erri Landatarreko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planaren barnean.<\/p>\n<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-30102 size-full\" src=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Logos-turismo.jpg\" alt=\"\" width=\"736\" height=\"85\" srcset=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Logos-turismo.jpg 736w, https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-content\/uploads\/2025\/10\/Logos-turismo-300x35.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 736px) 100vw, 736px\" \/>\n<p>Teknologiak naturatik aldentzen gaituela dioen mitoa baztertu eta naturara gerturatzeko aliatua izan daitekeela ulertzeko adibide ona da Mancorutas. Era berean, erakusten digu berrikuntzak lagundu dezakeela ingurumen-dibulgazioan eta naturaguneen erabilera arduratsuan.<\/p>\n<p>Izan ere, askotan, ingurunea zaintzea oso soila den zerbaitek hasten baitu: ulertzeak.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Mancorutas Eusk\" width=\"680\" height=\"383\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/82fknwdzwaM?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Ibai Parkeari buruz gehiago jakin nahi baduzu:<\/p>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Iru\u00f1erriko Ibai Parkea\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/custom_type\/irunerriko-ibai-parkea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Iru\u00f1erriko Ibai Parkea<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Argako ibai parkeak altxor bat du ezkutuan\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/argako-ibai-parkeak-altxor-bat-du-ezkutuan\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Argako ibai parkeak altxor bat du ezkutuan<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/biodibertsitate-erakarleak-irunerrian\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Biodibertsitate-erakarleak Iru\u00f1errian<\/a><\/strong><\/h3>\n<h3 class=\"search-title entry-title\"><strong><a title=\"Mankomunean zegoen errota\" href=\"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/mankomunean-zegoen-errota\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Mankomunean zegoen errota<\/a><\/strong><\/h3>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iru\u00f1erriko Mankomunitateak Mancorutas web aplikazioa jarri du abian, hiru ibilbide proposatzen dituen tresna: bi ibilbide, Arga ibaia eta Ultzama ibaia, helduentzat bideratutakoak; eta Birus Ibaian Gora, ibilbide gamifikatua, familia osoarentzat pentsatua. Helburua da Iru\u00f1erriko Ibai Parkean egiten den paseoaz gozatzea eta, aldi berean, ondare historikoari, florari eta faunari buruzko informazioa jasotzea.<\/p>\n","protected":false},"author":7,"featured_media":30279,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[2899],"tags":[10140,9758,10138,3102,3970,8264,3645,3303,8229,10142,8231,2859],"class_list":["post-30281","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-gune-publikoak","tag-gamifikazioa-eu","tag-ibai-parkea","tag-ibilaldiak","tag-im","tag-ingurumen-kontzientziazioa-eu","tag-irunerria-eu","tag-irunerriko-mankomunitatea","tag-kontzientzia-hartzea","tag-mancomunidad-de-la-comarca-de-pamplona-eu","tag-mancorutas-eu","tag-mcp-eu","tag-nafarroa"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30281","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/users\/7"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=30281"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30281\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":30282,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30281\/revisions\/30282"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media\/30279"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=30281"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=30281"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/ecoblog.mcp.es\/l4r\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=30281"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}