Tipula-itxurako hiriak edo mahats-mordo itxurako hiriak

Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) munduko 174 hiri jendeztatuenetako giza mugikortasuna aztertu du, eta ondorioztatu du hirigune sendoa duten hiriak bizi-kalitate handiago batekin lotzen direla: garraio publikoa gehiago erabiltzen da, ibilbide gehiago egiten dira oinez, auto gutxiago dago, kutsadura gutxiago, eta larrialdiei ere arreta hobea ematen zaie.