2025eko martxoan, Mankomunitateak intsektuentzako bi hotel berri kokatu ditu, bata Artetako iturburuan eta bestea Mendillorriko ur-biltegietako esparruan, biodibertsitatea aberasteko eta bertako fauna behatzea sustatzeko xedearekin.
Ekimen honen helburu nagusia da bi toki horietan interes naturalistikoko guneak sortzea, erle bakartiak, amona mantangorriak edo krisopak behatu eta identifikatzea erraztuta, hartara, intsektu horiek bi kokaleku horietako oreka ekologikoan eta polinizazioan duten eginkizun garrantzitsua nabarmentzeko.

Irisgarritasun unibertsalaren helburuetako bat, eta, hortaz, Iruñerriko Mankomunitatearena, inklusioa da; desgaitasuna duten pertsonentzat jarduera bereziak antolatzen ez dituen inklusio hori, baizik eta pertsona horiek gainerakoek egiten duten berbera egiteko aukera ematen duten jarduerak antolatzen dituena.
Mancoeducak, Iruñerriko Mankomunitatearen heziketa-programak, urteak daramatza zentroak mota guztietako behar berezietara egokitzen. Izan ere, begizta magnetikoa du zenbait instalaziotan eta zeinu-hizkuntza gehitzen du bere bideoetan, beste neurri batzuen artean.
Orain, irakurketa errazeko bisitak eskaintzen ditu, desgaitasuna duten pertsonek gidari lana eginez.