Loreen bonbak buztin eta lokatzezko kapsula txikiak dira, barnean landareen edo loreen ale desberdinak izaten dituztenak. Hartara, bonba bat sortzeko buztina, lurra edo konposta, haziak, ura eta esku trebetasun pitin bat besterik ez da behar.
Kontsultatu hemen zure hazien bonbak egiteko prozedura bat.
Pertsona batzuentzat, txikiak naturara hurbiltzeko modu dibertigarri bat da, jostatze eta jakin-min handia eragiten dien jarduera baten bidez, gutxi gorabehera hilabete baten ondoren bonba bakoitzetik sor daitekeenarengatik. Beste pertsona batzuentzat, aleen edo hazien bonbak iristen zailak diren lursailak ereiteko modu bakarra dira. Eta beste batzuek bonbak baliatzen dituzte hirietan andeatuta dauden guneak berreskuratzeko eta kolorez beteta eta biziberrituta dauden paisaia berriak sortzeko.
Richard Reynolds azken talde horretakoa da. Izan ere, 2004an, bera bizi zen Londresko aldean paisaia erabat utzita zegoen eta egoera hori amaitzeko erabakia hartu zuen. Hasteko, bonba horietako batzuk bere etxebizitzen blokearen inguruan utzita zeuden parterreetan bota zituen, eta egun, gerrillako lorezaintza praktikatzen duen mugimendu baten burua da. Zehazki, andeatuta edo utzita dauden inguruak eraldatzeko modu bat da eta arreta jartzekoa “gauzak, ederrak edo gozoak izan, lantzeko espazio publiko gutxi egotearen eta espazio hori bertan behera utzita egotearen kontra”.
Arrazoia edozein dela ere, garrantzitsua da jarduera hau gure ingurunearekiko errespetuzko ekintza segurua izatea ekarriko duten alderdi batzuk adieraztea.
Lehenik eta behin, garrantzizkoa da bertako landareen edo loreen haziak erabiltzea; izan ere, ez baditugu hazi egokiak erabiltzen, kalte handia egin diezaiokegu ekosistemaren orekari, kanpokoak diren espezieak sartuta. Gauza berbera gerta daiteke erositako haziekin. Jarduera hau egiteko erosi egin behar baditugu, ziurtatu beharko dugu hazi horiek genetikoki aldatuta ez egotea, bertakoak ez diren haziekin sor litezkeen arazoen antzekoak eragin baititzakegu. Interneten hainbat plataforma daude mediterranear klimakoak diren hazien bonbak merkaturatzen dituztenak, hala nola mitxoletenak, baltsamo-belarrenak, nabar-loreenak, hirustenak, bitxiloreenak, Celosia argentea landarearenak eta tipulinenak.
Edonola ere, balio duten haziak edukitzeko modu on bat kontsumitzen ditugun elikagaienak gordetzea da: piperrak, kuiak, kalabazak, tomateak…
Loreen haziak erabili behar badira, gainera, garrantzitsua izango da haien ernetze egutegia kontuan hartzea.
Lotura honetan taula oso bat dago, orientagarria, espezie usaintsuak, barazkiak eta landare apaingarriak landatzeko data onenen gainean.
Jarduera honetan dibertsioa ziurtatuta dago, batez ere aukeratzen bada arma natural txiki hauek lortzeko modua etxean egitea izatea. Jaurtitzeko une eta toki onena aurkitzeak, eta fruitua ikusteko itxaroteak ere plazera sentitzea bermatuta du, gure aztarna ekologikoa minimizatzen laguntzen aritzeaz gain, etorkizun eta gure ingurunearen ikuspegi adeitsuagoa sortzen.
Utzi erantzuna