Iruñerriko Ibai Parkea korridore ekologiko garrantzitsua da, eta bertan elkarrekin bizi dira pertsonak, animaliak eta landareak. Mankomunitateak ahalegin handia egiten du ibai-parkearen eta bertako biztanleen egoera ona babesteko, hainbat ekintzaren bitartez. Ekintza horiek behatze hutsetik eta diagnostikoak egitetik kontserbazio, babes eta dibulgazioraino doaz.

Zulueraz, “ubuntu” hitzak “Ni banaiz, bagarelako” esan nahi du. Nolabait, komunitate bateko kide izatearen eta guztien ongiaren kontzeptua adierazi eta helarazten du. Atarrabiako Udalak, Nafarroan, erreferentziazko hitz hori hartu eta jai-jardunaldi bat antolatu zuen, hiri atsegina eta iraunkorra eraikitzen jarraitzeko inplikazio kolektiboaren garrantziari buruz herritarrak sentsibilizatzeko eta kontzientzia harrarazteko helburuarekin.

Sarritan ahaztu egiten zaigu gizakia ez zela oinetakoekin jaio. Izan ere, gure arbaso zaharrenak oinutsik ibiltzen ziren bide basatietan. Egun, galdu egin ditugu erreferentzia horiek eta, haiekin batera, naturaren kontaktuak gure oin biluziei ekar diezazkiekeen onurak. Orain, Lietebergeko bisitarien zentroak (Belgika) 3 kilometroko luzerako paseoa oinutsik egiteko aukera eskaintzen du, hondar eta hartxintxarrezko harrobi zahar batean.

“Erlaxatzeko, naturaz gozatzeko eta hildako pertsona maitearekin elkartzeko parke bat sortu nahi genuen. Ez mausoleo handirik ez eta panteoirik ere”. Eta badirudi Roques Blanqueseko hilerri hau asmatu zuten pertsonak beren helburua lortzen ari direla.

Bartzelonan argi dute bizi-kalitatea hiri berdearen sinonimoa dela. Egiturak polinizatzaileentzat, belar-mozte partzialak, polinizatzaileen erakargarri diren loreez beteriko lorategiak, hiri-egituraren eta alde naturalen arteko trantsizio-guneak zaintzea… Naturguneek hiriko biztanleen osasunean zuzenean eragiten dutela ulertzen den hiri batean gauzatzen dituzten jarduketak dira horiek guztiak.

Viladecans hiria erleen laguna da, eta haiek aintzakotzat hartzen ditu hiriaren ingurumen-kalitatea aztertu, zaindu eta hobetzeko. Hirian dituzten hiru erlauntzetako eztiarekin bisitariei harrera ona egiten diete, Erleen Etxean neska-mutiko eta helduentzako jarduerak egiten dituzte, eta etxebizitzetako balkoiek eta txorkoek lore erakargarriak erakusten dituzte, intsektu polinizatzaile horiek bila ibiltzen diren jaki gozoa aurki dezaten.

Paper-zapi bustien presentzia gure ingurunean etengabea da, eta azpiegitura publikoak buxatzen ditu, hala nola estolda-sareak, ponpaketa-ekipoak eta araztegiak. Eta horrek %10-15 garestitzen ditu hondakin-uren mantentze-, tratamendu- eta arazketa-lanak. Kordoban, gainera, paper-zapi bustien uhartetxoa sortu da.

Bertako hazien banku bat, haziak biderkatzeko baratze bat, haziak eta ezagutzak trukatzeko saioak, hiri-baratze bat sortzen ikasteko tailerrak, landareen osasunari edo hazien hautaketari buruzko tailerrak, eta baratzean lantzen diren sendabelarren onuren gaineko beste tailer batzuk. Horiek guztiek osatzen dute Mendillorriko Hazitokia proiektua, Iruñerriko landareen barietateak kontserbatzeko eta natura beti beren aliatu handi moduan ikusi duten pertsonen jakintza eta lan ona sustatzeko asmoa duen ekimen bat.

“Eta street-scape bat antolatzen badugu Patruila Jasangarriarekin eta hondakinik gabeko kilometro koadro bat planteatzen badugu? Argazki-rally bat egin dezakegu kalean aurkitzen ditugun hondakinekin eta sareetan kaleratu, hondakinak bildu eta haien tokian pegatinak jarri, gaizki botatako hondakinak non zeuden adierazteko”. “Nire txokoa garbiena da lehiaketa antolatu ahal dugu”. “Kartoizko betaurreko berde batzuk banatu ahal ditugu, “Jantzi iraunkortasunaren betaurrekoak” leloa dutenak, eta herritarrak gonbidatu kaleei begiratzera ingurumenaren ikuspuntutik”. “Eta photocall bat jar…