Auzokoen erkidego batean beti egoten da bat ez datorren ahots bat. Zenbaitetan, gogaikarritzat hartzen da, baina, beste batzuetan, bere aldarrikapenak ongi entzuten direnean, arreta merezi izatea lortzen du.
Horixe gertatu da Burlatan Arga ibaiarekin, gero eta maiztasun handiagoarekin hiriguneari kalteak ekartzen dizkioten uraldiak eragiten dituen ibai horrekin.
Hala, Burlatako Udalak sustatu duen ekimen bat da Intxausti Berdea, hain zuzen ere, gogaikarria izateko bere arrazoiak dituen auzoko honen aldarrikapenak ongi uler daitezen.

Burlatako Astakatasuna Bigarren Hezkuntzako Institutoak Arga Bizirik proiektua aurrera eraman du ikasturte honetan. Datuak jasotzea, aldaketak ikustea, hori guztia ikertzea, eztabaidak egitea, ondorioak ateratzea… Hori guztia ingurumena ongi ezagutzeko modurik egokientzat hartu dute ikasleek. Proiektu osoa bukatu ondoren ondorio batzuk azpimarratu dituzte: naturaren faktore guztiek elkarri eragiten diétela eta ibaiko aniztasunaren eta naturan dagoen oreka mantentzea premiazkoa dela.