Posted

#30diasenbici

Apirilaren 1a eta 30a bitartean, hilabeteko egun guztietan pedalei eragiteko eta beren esperientzia sare sozialetan #30diasenbici traol edo etiketarekin partekatzeko helburua jarriko diote beren buruari milaka pertsonak. Zertan datza, ordea, jada mundu osoko ia hirurogei hiri batu zaizkion ekimen bitxi hau?

-

“30 Días en bici” (30DEB) duela sei urte jaio zen, Carlos Rodríguez buru zuen herritarren ekimen bati esker, Minneapolisen 2010ean sortu zen antzeko mugimendu bat Espainiara egokitu zuenean. Geroztik, herritarren erantzuna handitzen joan da etengabe eta urtetik urtera gero eta gehiago dira proiektuarekin bat egiten duten hiriak, pertsonak, erakundeak, enpresak eta bai unibertsitateak ere.

Gainerakoa lanera edo ikastera bizikletaz joatean datza, egunero paseatzera ateratzean, bizikleta etxadiari itzuli bat egiteko hartzean edo ogia erosteko besterik ez bada, eguzkia edo euria egin. Eta garrantzitsuena: jarduera horietako edozein edo bizikletaz egin daitezkeen beste batzuk sare sozialetan kontatzean, #30díasenbici traola jarrita.  

Azken batean, ekimenaren asmoa bizikletak kalera ateratzea da, ikus daitezela egitea eta horrekin hirietan bizikletaren eguneroko erabilera normalizatzea lortzea, bizikleta bidezko mugikortasuna eta hari lotutako onurak sustatzeko: garraio pertsonal iraunkorra, kutsatzen ez duena, onuragarria osasunerako eta ingurumenerako.

30DEB ekimenaren arduradunek adierazten dute bizikleta, garraiobide gisa, erronka dela Espainiako hirietan. Bizikleta-mugikortasuneko konponbideak garatzean duten esperientzia kontuan hartuta, kontzientziazioaren, sentsibilizazioaren eta prestakuntzaren arloan, Europan adibidetzat har daitezkeen askoz ere hiri gehiago badaude ere, detektatzen dute gure gizartean oraindik ere zalantzak daudela bizikleta hiriko garraiobide egingarri eta segurua izatea egiteko moduaren gainean.

Bien bitartean, hori lortzeko ezinbestekoak diruditen neurriak ari dira jartzen martxan: txirrindularien bide-segurtasuna hobetzea, bizikletaren intermodalitatea bermatzea, Estatu mailako Bizikleta Bideen Oinarrizko Sarea sortzea eta neurriak sartzea legegintzaren arloan, besteak beste. 30DEB ekimenak bizikletak erabiltzea sustatzeko kanpaina hau proposatzen du, bizikleten irudia hobetzeko.

Aurten, deialdiak motibazioa bultzatzeko hainbat ekintza dakartza berekin. Haietako bat, hain zuzen, egindako kilometroak Ciclogreen aplikazioan erregistratzea da. Egindako 30 kilometroetatik aurrera, parte-hartzailea zikloak pilatzen joango da, gero deskontuekin edo sariekin trukatu ahal izango dituenak.

Ekintzetako beste bat argazkilaritzako lehiaketa bat egitea da. Bizikletaren zalea den edozeinek parte har dezake, apirilaren 30a baino lehen (apirilaren 30eko 23:59). Gainera, antolatzaileek enpresak sartu nahi izan dituzte aurten erronka paralelo batean, Reto 30 Días En Bici al Trabajo izena duenean. Hartara, aktiboki sustatuko da lantokira bizikletaz egitea joan-etorriak. Oraingoz, hogeita hamar enpresatik gora eta Espainiako hogei unibertsitate garrantzitsu dira izena emanez erantzun dutenak. Zu ere parte hartzera animatzen bazara, apirileko 30 egunetan bizikleta erabiltzeko eta gainerakoekin partekatzeko konpromisoa hartu lehenik eta behin, konpromiso hori hemen sinatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.