Pasa den mendearen 20. hamarkadan Estatu Batuetako bonbillen fabrikatzaile garrantzitsuenetako batzuek produktuen ezaugarri bitxi batzuk finkatu zituzten haien iraupena 1000 ordukoa izan zedin, eta ez ordura arte 2500 ordukoa izan zena. Akordio hura gero oso ezaguna bihurtu zen zaharkitze programatuaren oinarritzat hartu zen. Geroago, 50. hamarkadan, Brooks Steven diseinatzaile amerikarrak hitz hauek erabili zituen horri buruz hitz egiteko: “Zaharkitze programatua: eroslearen senean beharrezkoa den baino lehenago zerbait berriagoa eta hobeagoa izateko nahia sortzea”.
Zaharkitze programatua, beraz, ez da gauza berri bat. Baina azken bolada honetan kezkagarria bihurtu da, tresna elektronikoek oso kutsagarriak diren hondakinak sortzea eragiten baitituzte.
Hori dela eta, Europako Parlamentuko Kontsumitzaileen Babesaren Komisioak, baita Barneko Merkataritza Komisioak ere, ebazpen bat bultzatu dute Europar Komisioaren aurrean, tresnak iraunkor eta konpongarriak egitera fabrikatzaileak behartuko dituen legegintza berri bat sinatzeko helburuz. Horretarako, tresnen iraupena, haien ekologiari dagokion diseinua eta benetako konpontzeko aukera dagoen edo ez islatuko den bolondresko europar esteka bat sortzea proposatzen dute.
Legegintza horren helburua oraindik baliagarriak diren gaien hondakinak gelditzea da, gai horiek berrerabil daitezkeelako.
Mugikorren osagaien %95a birzikla daitezkeela kontuan hartu behar da eta oso mugikor gutxi birziklatzen direla.
NBE-k (Nazio Batuen Erakundea) munduan sortzen den zabor teknologikoaren %80a araurik ez duten hirugarren munduko lurralde batzuetara eramaten dela uste du. Mendebaldeko herrialdeek haien RAEE (txatarrerako hondakin elektronikoak) botatzeko erabiltzen dituzten zabortegiak Txinan eta Ghanan dituzte kokaturik. Hango lurraren hartutako laginek metal astunek (beruna, kobre eta merkurio batez ere) eragindako kutsadura handia islatzen dute. Metal hauek gaitz handiak gauzatzen dituzte bai ingurumenarentzat, baita gure osasunarentzat ere.
Bestalde, tresna elektronikoen barruko metala errazago eskuratzeko inguratzen dituen plastikoa erretzea oso ohitura arrunta eta hedatua da eta horrek eragiten duen kea oso kaltegarria da.
Baina kutsua ez da hondakin elektronikoetatik ondorioztatzen den kalte bakarra. Bai zaharkitze programatua, bai mugikorrak eta beste tresna elektroniko batzuk maizegi eta gehiegi erostea gizartean gauzatutako ondorio ikaragarrien arduraduna dira.
Esate baterako, 115 gramoko mugikor bat egiteko 75kg lehengai erabiltzen dira. Lehengai horien artean koltana dago. Mineral honen munduko erreserbaren %80 Kongoko Errepublika Demokratikoan dago eta hura menperatzeko nahia1998tik herrialdea erraustu zuen gerraren oinarria da. Horrez gain, hobietan lan egiten duten langileak oso baldintza txarretan ari dira: antzinako baliabideak, ziurtasun falta, osasunerako kaltegarriak diren lanak eta esklabo egoerak.
Azkenik, gizon-emakumeek egiten duen guztiak naturan ondorioak eragiten dituela ezin dugu ahaztu. Koltanen hobi nagusia, adibidez, Kahuzi-Biega Parke nazionalean kokatua dago, Kongoko mendiko gorilaren habitatean, alegia. Koltanen prezioa azken urte hauetan asko igo denez, meatzariak oihana suntsitzen ari dira, ahalik eta lehengai gehien lortzeko asmoz, eta, horren ondorioz, animalien biziraupena arrisku gorrian dago.
Bistan dagoenez, mugikorra askotan aldatzea prezio etiketetan agertzen dena baino askoz garestiagoa izan daiteke.
Utzi erantzuna