Posted

Antzinako ezaguerak ingeniaritza ekologikoaren zerbitzura

Ura bizitzeko behar dugu, baina gure planeta egarriz dago. Luzaroan gizakiak hamaika azpiegitura-lanak egin ditu ur-baliabide hori bermatzeko baina, bidean, antzinako ezaguerak alde batera utzi dira. Ezaguera horiek ekologiari dagozkion neurri batzuk kontuan hartzen zituzten. Azken bolada honetan, berriz, ingeniaritza ekologikoa asko garatzen ari da, naturan bertan gure arazoak konpontzeko irtenbide anitz dagoela ikusi delako.

- - - -

Gizakiok ur bila ibili gara betidanik eta eskuratzeko irtenbide asko aurkitzen saiatu gara. Hamaika azpiegitura-lanak egin ditugu ur-baliabide hori bermatzeko baina, bidean, antzinako ezaguerak alde batera utzi ditugu. Ezaguera horiek ekologiari dagozkion neurri batzuk kontuan hartzen zituztela ez dugu kontuan hartu. Azken bolada honetan, berriz, ingeniaritza ekologikoa asko garatzen ari da, naturan bertan gure arazoak konpontzeko irtenbide anitz dagoela ikusi dugulako.

Baina non gauden ondo jakiteko eta noruntz abiatu behar dugun argi izateko, nondik gatozen jakiteko beharra dugu..

Ecuadorreko Quito hirian martxoaren hasieran egindako “Ura lortzeko antzinako ohitura zaharrak” nazioarteko mintzaldian historian zehar erabilitako ur-hornidura batzuk ezagutarazi zituzten.

Han adierazi zuten, adibidez, albarradak gizakiek egindako lokaztiak zirela. Herrixkeei eta abereei uraz hornitzeko eginak zeuden. Kolonaurreko garaian oso hedatua zegoen euren erabilera, Hegoamerikan. Txileko Valdivia zonaldean, esate baterako, duela 4000 urte eraikinetakoak aurkitu dituzte.

Amuna baten irudia Andeetan, Perun. Iturria: http://aquafondo.org.pe/

 

Bestalde, Espainiako Granadako Alpujarran eta Peruko Andesetako Amunasetan karga-urdunen arteen artean antza topatu dute. Karga-urdunen artea ubide sistema bat zen, eta, horren bidez, izotza urtzean ur jarioa goitik behera bideratzea lortzen zuten, lurraren higadura sahiesten zuten bitartean.

Tajamareak, altueran zeuden euri –gordetegiak ziren eta isurialdeak betetzeko, baratzeen ekoizpena handitzeko eta ura ez lurruntzeko erabiltzen zituzten. Espainolak iritsi baino lehen Hegoamerikan erabiliak izan arren, gaur egungo erabilera oso hedatua dago oraindik eta, duela gutxi, Unescok eko-hidrologiko leku erakusgarriak izendatu ditu.

Oraingo hornidurak

Ekologia eta iraunkotasuna kontuan hartzen dituen antzinako ezaguera horiek baztertuak geratu ziren hornidura modernoek eta laborategitik etorritako produktuek gero eta garrantzi handiagoa hartzen zuten bitartean.

Orain, ordea, naturan bertan behar ditugun irtenbideak bilatzen hasiak gara berriz. “Azpiegitura berdeak” erabiltzea lehentasunezkoa da eta, horren ondorioz, ingenieritza-ekologikoa gero eta garrantzitsuagoa da, helburu askotarako erabilgarria da eta.

Adibidez, nekazaritza arloan, lurra ureztatzeko sistema berdeak oso baliagarriak dira lur gaineko presioa arintzeko eta lurren higadura sahiesteko. Mundu mailan, ur-kudeaketa ekologikoagoa erabiliz gero, nekazaritza ekoizpena %20a haziko litekeela balioztatzen da.

Lurren eta basoen berreskurapena kudeaketa berde horren menpe dago. Indiako Rajastán Estatuak, 1986an izugarrizko idortea jasan eta gero, ura biltzeko eta lurra berreskuratzeko azpiegitura berriak sortu zituen. Horren eraginez baso multzoa %30a handitu zen, lurpeko urburuen mailak metro batzuk igo eta baratzeen ekoizpena hobetu zen.

Irtenbide berde hauek hiri arloan ere erabil daitezke. Adibiderik ikusgarrienak teilatuetako lorategiak eta lorategi bertikalak dira. Baina gehiago ere izan badira. Hiri batzuetan urmael artifizialak egiten dituzte euri ura biltzeko. Honi esker, 1990tik, New York bihurtu da Estatu Batuetako filtratzen ez den ur gehien duen hiria.

Ur eskaera gero eta handiagoa denez, “Hiri-Esponja” proiektua aurrera eman du Txinak. Lur-irazkor eta ur-pilaketa gailuen medio ur-euriaren %70a birziklatzea du helburu nagusia. Horrez gain, ur arazketa egin nahi dute ondoko hezeguneak errekuperatzeko.

Aipatutako hezegune horiek ur-euria harrapatzen duen hesi eta esponja gisa jokatzen dute eta, horri esker, lurren higadura eta naturak eragindako hondamendien ondorioak murrizten dira. Hori ikusita, herrialde batzuk neurriak hartzen hasi dira. Txile, 2010an kostaldea suntsitu zuen tsunami izan ondoren, kostaldeko hezeguneak errekuperatzen hasi zen. 2005ean Katrina urakana pasa eta gero Misisipiren deltako hezeguneen degradazioaren kontrako neurriak jarri zituen Estatu Batuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.