Posted

Jarri zure izena igel bati, orkidea bati edo gogoko duzun beste edozein espezieri

Orquídea descubierta en el Congo y que forma parte del catálogo de especies "bautizares".

- -

Urtero, animalien edo landareen milaka espezie berri aurkitzen dira, eta aurkikuntza horiekin espezie horiek ezaugarritzeko eta beren habitatak aztertzeko kostu handiko ikerketa-prozesu bat hasten da. Alderdi ekonomikoak deskribapen-lan hori –taxonomia– mugatzea saihesteko xedearekin, BIOPAT ekimenak (Patrons for Biodiversity) aukera eskaintzen dio edozein pertsonari aurkikuntza berriari bere izena jartzeko. 

Babestearen edo laguntzearen kostua 2.600 eurokoa da. Hartara, hari esker, aurkitutako espezie berriari dagozkion ondorengo azterlanak diruz lagundu daitezke eta bai aurkikuntza egin den herrialdean natura kontserbatzeko ekintzak ere. 

Urtero 20.000 espezietik gora aurkitzen dira, eta orain arte ia 200 espezie berri izendatu ditu BIOPATek. Proiektuaren atzean Frank Glaw eta Jörn Köhler ikertzaileak daude, eta haiek, era berean, Gerhard Haszprumarren jatorrizko ideia jarri zuten martxan. Egun, Nazioarteko Lankidetzarako Alemaniako Elkartearen (GIZ) babesa dute. 

Alemaniako zenbait institutuk eta natur zientzietako museok ekimen hau babesten dute. Espezie berrien ikerketa- eta katalogatze-lanak egiteko euskarri publikorik ezari aurre egiteko funts pribatuak bilatzeko premian denak bat datoz. Izan ere, nazioarteko beste ingurumen-erakunde batzuek ere, hala nola Wildlife Conservation Societyk eta Ozeanografiako Scripps Institutuak, finantzatzeko modu hau erabiltzen dute.

Edonola ere, jarduerak bere kontrakoak ere baditu, berekin dakarren izen zientifikoen erabileraren merkantilizazioarengatik eta batzuek aurresuposatzen duten zorroztasun zientifikoko ezarengatik. Beste batzuk, aldiz, alde daude, planetako biodibertsitatea kontserbatu eta ezagutzeko garrantzian arreta jartzeko modu bat dela uste dutelako. 

Batzuei eta besteei BIOPATek hau erantzuten die: “Finantza-laguntza pribatuak ez dakar berekin nahitaez kalitate zientifikoa murriztea, baldin eta kontrolerako mekanismoak badaude”. Alde horretatik, eredua oso markatuta duen bide baten bitartez egiten da espezie berri baten bataiatze- edo izendatze-prozesua. Interesdun izan daitezkeenei eskaintzen dieten informazioan jasotzen duten moduan, aurkitu berri den espezie bakoitzak bi zati dituen izen zientifiko bat hartzen du: generoaren izena eta espeziearen izena. “Generoaren izena beribil-marka baten izenarekin alderatu ahal da, eta espeziearen izena, berriz, modelo partikular bati dagokio”

Nazioartean hitzartutako mugen barnean, zientzialari batek libreki aukeratu dezake gogokoen duen izena aurkitu berri den espezie baterako, eta hor izan dezake eragina BIOPATek, espeziearentzat izen-proposamen bat izanda. Proposatutako terminoa latinera itzuliko da gero, eta ospe aitortuko zientzia-aldizkari baten onarpen-prozesua egin beharko du.

Dena den, biodibertsitatearen inguruko ekimen bitxiak ez dira mugatzen espezie berri bati izena jarri ahal izateko aukerara. Erakunde batzuek, esate baterako, New Yorkeko Unibertsitateko Ingurumen eta Basoko Zientzietako Fakultateak, urte bakoitzean aurkitutako hamar espezie deigarrienen zerrenda egiten dute urtero. 

Ikusi hemen 2018ko zerrenda

BIOPATen sortzaileek adierazten dutenez, espezie berrien katalogoa izugarri zabala da, barne hartu ezinezkoa, uste baita planetan hogei milioi espezie daudela eta haietatik 1,8 milioi baino ez daudela identifikatuta eta izendatuta.

Obama Ameriketako Estatu Batuetako lehendakari ohiak animalien 8 espezieri ematen die izena eta Beyoncé abeslariak ere zenbait espezieri lotuta du bere izena. Kasu horietan, hala ere, izena ez dagokio ordaindutako diru-kopuru bati, baizik eta espezie horiek aurkitu eta “bataiatu” zituzten ikertzaileen inspirazioari.

BIOPATen webgunean, berriro izendatzeko prest dauden hamabost espezie ikus daitezke. Bioleten zalea bazara, harrek erakartzen bazaituzte edo erleak badituzu begikoen, taxonomiaren historian zure izena grabatzeko aukera duzu. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.