Posted

“Ez utzi inor atzean”

“Sinetsiko al zenuke gaur gerrarako arma bat erabili duzula esango banizu? Pertsonak bereizten ez dituen arma da. Haurrak hil eta familiak suntsitzen ditu, eta hiriak menderatu ere egin ditzake”. Itxura batean asmakizuna diruditen hitz zirraragarri horien atzean –12 urte baino gutxiago dituen neskato batek esandakoak– uraren erabilera desberdinari buruz egun mundu-mailan dagoen kezka dago.

-

“Ura arma moduan erabiltzen ari dira. Edateko ona den ura eteten ari dira. Hodiei eraso egiten ari dira. Haurrak ur kutsatua edatera behartzen ari dira. Gatazka askotan, urarekin lotutako gaixotasunengatik hiltzen diren haurrak balen edo bonben ondorioz hildakoak baino gehiago dira”. Mezu sendo eta biribil horren bidez Unicefek gure kontzientziak astintzea erabaki du bere azken kanpainetako batean. Hain zuzen, heldu den martxoaren 22a Uraren Mundu Eguna izango dela-eta, prestatu duenean, aurten “Ez utzi inor atzean” leloa izango duenean.

Urtero, Nazio Batuen Erakundeak Uraren Mundu Eguna baliatzen du natura-baliabide horrekin lotutako alderdi berezi bat nabarmentzeko. 2019an, oraindik edateko ona den urik gabe (etxean, eskolan, lantokian, etxaldean, fabrikan) bizi diren milioika pertsonengan jarri du arreta-gunea, bizirik iraun eta aurrera egiten saiatzen direnengan. Emakume-taldeak, adingabe txikiak, errefuxiatuak, herri indigenak, desgaitasunen bat duten pertsonak eta beste talde asko dira, behar duten ur edangarria lortzen eta kudeatzen saiatzen direnean diskriminatu eta baztertu egiten direnak. 

NBEk gogora ekartzen digunaren arabera, garapen iraunkorrerakofuntsezko elementua da ura. Baliabide hidrikoek eta ematen dituzten zerbitzuen aukerak eginkizun giltzarria dute pobrezia gutxitzean, hazkunde ekonomikoan eta ingurumenaren iraunkortasunean. Edonola ere, funtsezko giza eskubide hau munduan normalizatuta egotetik urrun dago. Horixe adierazten digute kopuru hauek: 

.- 2.100 milioi pertsona inguruk ez dute eskura edateko ona den urik (Iturria: OME/Unicef, 2017).

.- Gutxi gorabehera 4.500 milioi pertsonak ez dute saneamendu-zerbitzu osasungarririk (Iturria: OME/Unicef, 2017).

.- Ur-eskasiak planetako biztanleen %40ri eragiten die (Iturria: OME).

.- Natura-hondamendien %90 urarekin lotuta daude. (Iturria: UNISDR, Hondamendien Arriskua Murrizteko Nazio Batuen Bulegoa).

.- Mundu osoko Lehen Hezkuntzako lau eskolatatik batek ez du ur edangarriaren hornidurarik, eta ikasleak egarriak egoten dira edo babestuta ez dauden iturrietatik edaten dute ura. 

.- Egunero, 700 adingabe baino gehiago hiltzen dira beherakoarengatik, bost urteak bete baino lehen, ur osasungaitza kontsumitzeagatik edo saneamendua urria delako.

Nazio Batuen Erakundeak ingurumenari eta garapenari buruz Rio de Janeiron (Brasil) 1992ko ekainaren 3a eta 14a artean egin zuen konferentzian proposatu zuten martxoaren 22a Uraren Mundu Eguna izendatzea. Helburua zen mundu osoak kontzientzia hartzea natura-baliabide honetaz egin behar den erabileraren eta duen garrantziaren gainean. Geroztik, arreta gehien jartzen zaion nahitaezko hitzorduetako bat da.

Iturriko ura eta ur komertziala bereiz daitezkeen jakiteko dastatzeak itsuka, urak tratatzeko zentroak ezagutzeko ate irekien egunak, konponbideei buruz eztabaidatzeko txatak edo solasguneak Twitterren edo urari eragiten dioten arazoei buruzko kontzientziazioa handitzen laguntzen duten ekintzen gainean hitz egitea… World water day egunaren katalogoa (), mundu osoan eta martxo osoan antolatutako jarduerekin, zabal-zabala da. Nolanahi ere, zalantzarik gabe, lorpen handiena izango litzateke planetako biztanle bakoitzak egunez egun ura balorizatzearen eta arrazoiz erabiltzearen alde lan egitea lortzea, eta, hartara, ura izateko eskubideari inork betorik jarrita ez izatea lortzea.

Blog honetan, gure hondar-alea jarri nahi dugu. Jada lehenago landu ditugun eta eskura izatean eta kontsumitzean diskriminatzen diren pertsonentzat urak duen garrantzia nabarmentzen duten zenbait alderdi berreskuratu ditugu.  

Ura, aldaketaren motorra Turkanan (Kenya)

Ezagutza tradizionala eta indigena, ingeniaritza ekologikoaren zerbitzura

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.