Posted

Garbiguneak Iruñerrian: etengabe hazten ari den sarea.

Iruñerriko Mankomunitateak lanean jarraitzen du herritarrei gauzak errazteko etxeko hondakin bereziak bereizteko gaian. Zeregin horretan, edonola ere, iraunkortasunarekiko konpromisoa eta elkarlana, bai herritarrena eta bai erakundeena ere, funtsezkoak dira.

Etxeko hondakin bereziak bereiztea errazteko lana duela 19 urte hasi zen Iruñerrian, lehen garbigunea kokatu zenean, Eroski hipermerkatuaren aparkalekuan. Geroztik, sare zabal bat eratzen joan da, une honetan hiru garbigune finko, bost garbigune mugikor –Iruñeko eta Iruñerriko 37 toki desberdinetan zerbitzua ematen dutenak– eta landa-eremurako sei garbigune berri dituena, Nafarroako Egues, Taxoare, Zubiri, Arre, Etxauri eta Muruzabal herrietan kokatuak.

Sistema honen xedea hau da: herritarrei erraztea hondakin bereziak era irisgarri eta egonkorrean bota ahal izatea, eta, era berean, haien ezaugarriak eta izaera kontuan hartuta, ingurumenean eragin ditzaketen arazoak saihestea. Azkenik, hondakinetako bakoitzari beharrezkoa duen tratamendua eman nahi zaio, hartara, gero, egoki birziklatu ahal izateko.

Aipatutako herri horietako udalen konpromisoa eta elkarlana erabakigarria izan da espazioak lagatzea eta egokitzea errazteko, sei garbigune horiek martxan jarri zirenean Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari Aritz Ayesak nabarmendu zuen moduan. Hala eta guztiz ere, etxeko hondakin bereziak bota ahal izateko tokien sarea handitzeko nahi horren pean benetan datzana ingurumen-iraunkortasunarekiko konpromisoa da.

Hori aintzat hartuta, aurreikusita dago sareak ez uztea ez hazteari ez eta hobetzeari ere. Izan ere, duela gutxi eraberritu eta handitu egin da lehenago aipatu den Eroski hipermerkatuaren aparkalekuko garbigunea. Halaber, aurrerantzean, bi garbigune mugikor gehiago jarriko dira martxan eta landa-eremurako 20 garbigune berri, beste hainbeste herritan.  

Nora bota behar duzun ez dakizun hondakinen bat baduzu, Iruñerriko Mankomunitatearen webgunean kontsulta dezakezu. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.