Barazkiak lurrunetan, plantxan edo erreak, sobera gelditu direnak eta berrerabil daitezkeenak, zopa egiteko, krema egiteko edo pasta gehituta jateko. Sandwich batean erabil daitezkeen oilasko-hondarrak. Mokadu bat jateko hummus ezin gozoagoa bihur daitezkeen txitxirioak, sobera gelditu zaizkigunak. Edo duela egun bateko edo biko ogia, oliba-olioa gehituta, tomate ondu batekin igurtzita, gatza, piperbeltza eta oreganoa gehituta, eta aluminiozko paperean bildu eta labean erreta zaporea eta testura berreskuratzen duena.
Ideia errazak dira, eskuarki Julio Flamesek Iruñean eta Emausko Trapuketariek Berriozarren duten ingurumen-gelan elikagaiak berriro aprobetxatzen ikasteko ematen dituen sukaldaritza-ikastaroetara joan diren askok jada dastatuko zituztenak. Flamesek eskarmentu handia du sukaldariburu moduan mundu osoko jatetxe garrantzitsuetan, baina ingurumenarekiko duen kontzientzia handiak eraman gaitu elikagaiak berriro aprobetxatzeko menu gozo bat diseinatzeko eskatzera. Hasteko, entsalada gozo bat prestatuko dugu:
Jarraitzeko, plater nagusi moduan erabil dezakegun jaki bat egingo dugu: enpanada.
Julio Flamesek adierazten duen moduan, enpanadak edo enpanadillak, kroketak bezala, ezin hobeak dira edozein motatako janari-hondarretarako. Kasu honetan, oilasko-hondarrak erabiliko dira.
Eta jaki baten eta bestearen artean, hummusa, mokadu bat jateko.
Krema-errezeta erraza, sobera gelditu zaizkigun txitxirioak erabiltzeko. Ia denarekin igurzteko balio du, gainera.
*Julio Flames espezialista da elikagaietan, sukaldaritzan, elikagaiak prestatzean eta hotelen industrian. Eskuarki aritzen da lankidetzan, Emausko Trapuketariek Berriozarren duten zentroan Iruñerriko Mankomunitateak antolatzen dituen tailerretan.
Argazkiak: Raphael Nogueira, Damien Creatz eta Toa Heftiba. Unsplash
Utzi erantzuna