Posted

COVID-19a eta kutsaduraren beherakada

COVID-19 gaitzaren pandemiarengatik konfinamendua hasi zenetik, ia mundu osoan hitz egiten da hirietako kutsadura murriztu izanaz, nitrogeno dioxidoa (NO2) izugarri jaitsi delako. Baina, zer da NO2-a? Zerk eragiten du eta zergatik erabiltzen da kutsaduraren adierazle moduan?

- - -

Airearen agente kutsatzailetzat jotzen dira pertsonen, landareen edo animalien osasuna bestelakotu edo kaltetzeko gai diren substantzia guztiak. Mota desberdinak daude: partikula esekiak, nitrogeno dioxidoa, ozonoa, CFCa, sufre dioxidoa, karbono dioxidoa, karbono monoxidoa, metanoa eta beste batzuk.  

Zergatik aztertzen da bereziki nitrogeno dioxidoa, NO2-a?

Irizpide-kutsatzailetzat (criteria pollutant) hartzen da atmosferara isurtzeak airearen kalitatea okertzea ekartzen duelako. Giza jarduerak eragiten du kasuen %99tan, eta naturak beste %1ean.  

Hirietako airearen kutsadura neurtzeko adierazle gisa balio du %60 (giza jarduerak eragiten duen %99 horretatik) ibilgailuen motorren errekuntzarengatik sortzen delako eta oso kantitate handietan kontzentratzen delako ibilgailuak pilatzen diren eta aireztatze posiblerik ez dagoen hirietan.  

Hasiera batean pentsa dezakegu kutsadura-maila handiak dituzten hiriek asteak edo hilabeteak beharko dituztela atmosfera garbitzeko, baina ez da hala. Zirkulaziorik gabeko egun baten ondoren, airearen kalitatea nabarmen hobea da eta NO2asko gutxitzen da. Greenpeacek adierazitakoaren arabera, lehenbiziko egunetan Madrilen eta Bartzelonan ibilgailu-zirkulazioa %60 inguru murrizteak ekarri zuen martxoaren 19an NO2-ren batez besteko mailek Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta EBk finkatutako metro kuboko 40 mikrogramoren mugaren %40 lortzea.  

Greenpeaceren arabera, erregistro horiek egiaztatzen dute “automobila hirietako kutsatzaile nagusia dela,beste iturri batzuek, besteak beste, etxebizitzetako berogailuek eta garraio publikoak, funtzionatzen jarraitu baitzuten egun horietan”. Eta premisa hori aintzat hartuta, gaineratzen dute gogoan hartu beharko genukeela eta administrazioak bultzatu beharko genituzkeela, alarma-egoeraren ondotik, airearen kalitatearen hobekuntza aztertzera eta berriro ere kutsadura-maila maximoak ez betetzeko beharrezkoak diren neurriak hartzera.

NOgasari buruzko ohar interesgarri batzuk

NO2bizitza laburreko kutsatzailea da, atmosferan egun bat inguruko prebalentzia izaten duena. Gas toxikoa da, horixka, eta naturan ere sortzen da, sumendien jardueran, basoetan izaten diren suteetan edo egurra erretzean, baina oso kantitate txikian (%1). Gizakion jarduna da kantitate izugarrian sortzea ekartzen duena: ibilgailuen motorren errekuntzak, eta fabrikek eta zentral termikoek egiten dituzten isurpenek. Kalkulatzen denaren arabera, N02-ren isurpen kutsatzaileen %60 inguru ibilgailuen zirkulazioak eragiten ditu.  Egiatan, autoek sortzen dutena nitrogeno oxidoa da (NO), baina atmosferara igotzean nitrogeno horrek bigarren oxigeno-atomoa hartzen du (hau da, oxidatu egiten da) eta NO2 bihurtzen da.

NO2-ak inpaktu larria du biztanleongan 

OMEren azterlanetan frogatu izan dute korrelazioa dagoela NO2-ren kontzentrazioen eta biriketako funtzioen galeraren artean. Arnasa-gaixotasunekin lotzen da eta, oro har, osasunak okerrera egitea ekartzen duen osagaietakotzat jotzen da. Gas honek atmosferan dituen ondorioak pairatzeko arrisku handiena dutenak asma eta alergia duten pertsonak dira. 

NO2-ren beste ondorioetako bat da urarekin kontaktua izatean azido nitrikoan disolbatzen dela eta euri azidoa ekartzen duela. Euri azidoak kalte egiten die landareei, eraikinei, ur-metaketei (adibidez, aintzirak eta urmaelak) eta izaki bizidun guztiei ingurune horietan. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.