Marta Barberá Vázquez da ‘2ndfunniestthing’, eta 40.000 pertsonatik gorako audientzia duen komunitate bat kudeatzen du. Izugarri berritsua da, eta sinpatia eta zorroztasuna bateratzen daki, iraunkortasun-gaien gainean duen ezagutza eta esperientzia emateko.
Markek izugarri baloratzen dute bere profesionaltasuna, eta haien bidez hitz egiten du aholkuak, gomendioak edo tutorial praktikoak emateko. Berak bezala, beste profil batzuek, adibidez, @sinplastico, @planteaenverde, @esturirafi, @nomedalomismo, @loquemaspuedo eta @lamaletadecarla izenekoek, orduak eta orduak ematen dituzte sare sozialetan plastikoaren alternatibak, bizimodu ekologikoa, zaborrik gabea, erabaki kontzienteak hartzea eta iraunkortasunez bidaiatzea planteatzen, besteak beste.
– Nor da Marta Barberá Vázquez, sareetan 2ndfunniestthing esaten diotena?
Ingurumen-aktibismorako moduan EGITEA defendatzen duen norbait.
– Zein balio dute sare sozialek ingurumen-kontzientziazioan?
Beren eragina egunetik egunera hazten doa, eta bizitzen ari garen ingurumen-larrialdia ikusgai egingo duen bozgorailu moduan erabili behar ditugu. Gehien kontsumitzen den hedabide-mota da, eta bai “aisia-mota” ere zenbaitentzat, eta, horrenbestez, herritarrengana heltzeko gaitasun handiena duena.
– Zer ezaugarri eduki behar dira ingurumenaren arloko influencer-a/aktibista izateko?
Garrantzitsua da informazioa izatea eta begirada kritiko bati eustea. Horrez gain, ez dugu ahaztu behar denok dugula gure eragin-eremua, egoera hobetzen joateko aurkitzen goazen baliabide onak eta ideiak partekatzeko pertsonena. Izan ere, aldaketak erein daitezke, baita igogailuko solasaldi azkar batean ere. Animalia sozialak gara, eta lagun hurkoaren jokaerek edo hitzek eragiten digute.
– Orain Plastic Free July kanpainan parte hartzen ari zara. Nola sortu zen lankidetza hau eta zer aholku emango zenioke etxeko plastikoa baztertzen hasi nahi duen pertsona bati?
Plastic Free July mugimendu global bat da, Australian hasi zuena 2011n Earth Carers Waste Education taldeak, eta geroztik milaka pertsona joan dira batzen urtetik urtera. Nire aholkua da erabilera bakarreko plastiko-kantitatea murriztean jartzea arreta soil-soilik. Asmoa bada plastikoa bizitzako alderdi guztietatik kentzea eta bat-batean, litekeena da gaizki irtetea eta azkenean etsitzea. Hobe da pixkana egitea aurrerantz eta arrakastak dastatzen, motibazioari eutsi ahal izateko. Irmo egon behar dugu honetan.
– Zure edukiek upcycling-etik asko dute eta horrek birziklapena, ingurumena zaintzea eta abar lantzeko balio dizu. Zergatik jartzen duzu arreta ikuspegi horretan?
Nagusiki sen on hutsarengatik. “Erosi-erabili-bota” ekoizpeneko eta kontsumoko eredu lineala ingurunea eta pertsonak suntsitzen ari da. Ostera, begirada aldatzen baduzu, eta zerbait behar duzunean zuk zeuk egiten baduzu sobera duzun beste objektu edo material bat abiapuntu hartuta, zure aztarna ekologikoa murriztuko duzu argi eta garbi. Nor bere altzariak, arropa, hainbat tresna eta bai apaingarriak ere egiteaz ari naiz, birziklapeneko pilan uzten dena berrerabiliz, jada erabiltzen ez zenuena edo beste norbaitengandik iritsi zaizuna. Agian, hasieran ez duzu zure burua gai ikusiko zerbait hutsetik sortzeko, baina beharbada bigarren eskuko pieza batean edo kalean aurkitutako batean esku hartzera animatuko zara, zure behar edo gustuetara egokitzeko.
– Azkenik, ziur asko zuk ere izango dituzu adi jarraitzen diezun erreferenteak. Emango diguzu izenen bat?
Azkenaldian oso lotuta nago altzariak eta egiturak norberak egiteko gaiei, Makea tu vida, Laura Kampf, Ben Uyeda eta Cristiana Felgueiraskideen asmakizunei esker. Eta beti gomendatzen dut begiratu bat ematea hainbat proiekturi, adibidez, Makesmthng izenekoari, Precious Plastickomunitate global itzelari edo norberak konpontzeko jaiak antolatzen dituen edozein erakunderi, esate baterako, Bartzelonako eremuko erakunde honi.
Utzi erantzuna