Posted

COVID-19a eta arnasten dugun airea

COVID-19 gaitza eragiten duen SARS-CoV-2 koronabirusak drastikoki aldatu du orain arte bizi izan dugun errealitatea, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren maila guztietan. Pandemia honetatik aurrera, gure bizimoduak desberdinak izango dira, baina, bitxia badirudi ere, dena ez da txarra izan. Azterlan ugarik berresten dute gure bizimoduaren abiadura moteltzeak, birusa konfinamenduaren eta muturreko kontrolaren bidez kontrolatzearekin batera, arnasten dugun airearen kalitatea nabarmen hobetzea ekarri duela.
movilidad sostenible

- - -

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) denbora darama ohartarazten kutsadura atmosferikoaren mailak kaltegarriak direla osasunerako munduko hiri nagusietan. Tarteka, gainera, kutsadura horretan goraldi handiak izaten dira eta haiei aurre egiteko kontingentzia-planak abiarazten dira. Plan horien ondorioz, ibilgailu motordun pribatuen erabilera mugatzen da eta herritarrak bultzatzen dira beren jokaera aldatzera, garraio publikoko sareak erabiltzeko edo ibilgailuak partekatzeko.

Kutsadura atmosferikoak osasunean dituen inpaktuen ebidentzia gero eta handiagoa da. Nahiz eta kutsadura handiko egoera edo gertaerek bakarrik bereganatu informazio-arreta, giza osasunerako askoz ere kaltegarriagoa da kutsatzaile atmosferikoekiko esposizio jarraitua eta epe luzerakoa, baita kontzentrazio baxuetan ere.

Life+Respira proiektuko Layman txostenak jasotzen duenaren arabera, azterlan zientifikoek agerian uzten dute Europar Batasunean kutsadura atmosferikoa urtean 467.000 pertsonaren heriotza goiztiarraren arduraduna dela. Bere aldetik, OMEk bere webgunean aipatzen du 2016an biztanleen %91 airearen kalitateari buruz OMEren ildoak errespetatzen ez diren tokietan bizi zirela, eta, urte horretako bertako zenbatespenen arabera, mundu osoko hirietako eta landa-eremuetako kutsadura atmosferikoak 4,2 milioi heriotza goiztiar eragiten ditu urtero.

Eta egoera horretan, 2020ko martxoan COVID-19aren osasun-krisia agertu zen. Aurrekaririk gabeko krisia, pandemiari aurre egitera behartu dituena mundu osoko herrialdeak. Edonola ere, eragin sozial eta ekonomiko guztien aurrean –garrantzi izugarriko eraginak–, ondorio onuragarriak daude ingurumenaren ikuspegi batetik. Kutsadura atmosferikoa murriztea haietako bat da.

Europako Agentzia Espazialak agerian jarri du nitrogeno dioxidoaren mailak nabarmen murriztu direla, koronabirusari aurre egiteko hartutako konfinamendu eta urruntze sozialeko neurrien ondorioz. Copernicus Sentinel-5P satelitearen irudi txundigarriak giza jarduera murriztearen ondoriozko aldaketen ebidentzia argia dira.

Gure herrialdean, alarma-egoerak zirkulazio motorduna %70 eta %80 artean gutxitzea izan zuen ondorio, eta horri lotuta kutsadura-mailak murrizten hasi ziren, nagusiki CO2 eta NO2 gasengatik.

Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Teknologia Fisikoen Zentroak, Europako Agentzia Espazialaren irudi horiek aztertu ondotik, adierazi digu NO2 gasen kontzentrazio horiek batez beste %64 gutxitu direla Espainian.

Ecologistas en Acción konfederazioaren “Efectos de la crisis de la COVID-19 sobre la calidad del aire urbano en España” (COVID-19aren krisiaren eraginak hirietako airearen kalitatearen gainean Espainian) txostenean ondorioztatu zuten “zirkulazioaren murrizketa drastikoa aurrekaririk gabeko airearen kalitatearen hobekuntza ekartzen ari dela, legezkoak diren mugetatik eta OMEren gomendioetatik oso behera”. Datuak martxoaren 14a eta 31 artean bildu zituzten, Espainiako 26 hiritan eta airearen kalitatea ebaluatzeko 126 estaziotan, eta aurreko hamarkadako data horietako batez besteko kutsadurarekin alderatu zituzten. Txostenean gaineratzen da airearen kalitatearen hobekuntza orokorra izaten ari dela, bai hirien erdiguneetan eta bai hirietako aldirietan ere.

Ecologistas en Acción konfederazioaren txostenaren datuek Iruñean kutsadura %54 jaitsi izana aipatzen dute. Gure komunitatean, kutsadura-jaitsierak nabarmenak dira Nafarroako airearen kalitatearen mapan ikus daitekeen moduan. Hain zuzen, aurreikuspenek Nafarroa “bikain” edo “gogobetegarri” moduan markatzen dute.

Horren harira, hona hemen Jesús Miguel Santamaria Uleciaren hitz hauek. Ulecia katedraduna da Kimika Analitikoan eta Nafarroako Unibertsitateko Biodibertsitate eta Ingurumen Institutuko zuzendaria.

“Emaitza horiek guztiek erakusten dute hilabete eskasean ageriko moduan gutxitu direla kutsadura-mailak Europako hainbat hiritan, eta horrek bultzatu behar gaitu gure bizi-kalitatea hobetzeko gutako bakoitzak gauzatu dezakeen eginkizunari buruz gogoeta egitera.

Koronabirusaren krisia aukera ezin hobea da gure ekintzek duten ahalmenaren kontzientzia harrarazteko, ekintza horiek baliagarriak ere izan baitaitezke ingurumen-osasuna hobetzeko. Herritarrok gure esku dugu aldaketa garrantzitsuak lortzeko aukera, eta hori beharrezkoa izango da hurrengo urteetan aldaketa globalaren testuinguru batean. “Mundua gogoan, jardun auzoan” esaldiak inoiz baino balio handiagoa dauka.

Gure planeta zaintzea iraupen-lasterketa denez, denboran eutsiko zaien neurriak hartzea eskatzen duena, COVID-19aren albo-ondorioetatik eratorritako irakaspenak baliatu behar ditugu solidarioak izateko, arduratsuak eta hirietako bizi-kalitatea eta ingurumenaren osasuna hobetzeko borrokatzeko. Gure seme-alabek eta adinekoek eskertu egingo digute”.

Zentzuzkoa dirudi gure auzo, herri eta hirietako airearen kalitatean izan den hobekuntza horri eustea. Horretarako, hainbat neurri –hala nola telelana, administrazio elektronikoa, mugikortasun iraunkorra bultzatzea, garraio publikoko sare egokia bermatzea eta garraio motordunaren abiadura murriztea hirietako bideetan– apustu bikaina dira, administrazioek eta gizarte zibilak sustatu eta mantendu nahi dituztenak.

Gai honen gaineko interesa baduzu, “COVID-19a eta kutsaduraren beherakada” eta “Arnasten dugun airea, COVID-19ak utziko dizkigun onura gutxietako bat” argitalpenak kontsultatu ditzakezu, blog honetan argitaratuak.

+INFO

Nitrogeno dioxidoa (NO2) airearen kalitatearen adierazle ona da.

Haren kontzentrazio handiek arnas sistemari eragiten diote eta zenbait patologia larriagotu ditzakete. N02-ak biriken zati sakonenei eragiten die, zenbait funtzio inhibituz, besteak beste, erantzun immunologikoa, eta infekzioekiko erresistentzia urritzen du. NO2-ren kontzentrazio altuekiko esposizioak kalte handiena egiten dienak neska-mutikoak eta asmatikoak dira.

Beste alde batetik, NO2-ren mailek ozonoa eta partikula material esekiak sortzea ekartzen dute, besteak beste, PM2,5 esaten zaienak (zenbakiak diametroari egiten dio erreferentzia mikrometrotan eta txikiagoak), kaltegarrienak.

Carlos III osasun-institutuaren arabera, NO2-ren ondoriozko kutsadurak 6.946 heriotza eragingo zituen Espainian batez beste urtean 2000-2009 aldian, kausa naturalengatik, arnasketakoengatik eta zirkulaziokoengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.