Ezohiko egoera bizitzen ari gara! Duela aste batzuk Gobernuak alarma-egoera izendatu zuenetik COVID-19 gaitzarengatik, errepide bidezko zirkulazioa %80 baino gehiago gutxitu da hiri guztietan, funtsezkoa ez den industria- eta merkataritza-jarduera eten egin da, autobideak hutsik daude eta kaleak basamortu bihurtu dira.
Baina erabateko geldialdi honek onuradun handi bat du: arnasten dugun airea.
Datuak argiak dira. Lehenbizi, Txina. Txinako Hubei probintzian otsail osoan egin zuten konfinamenduak nitrogeno dioxidoaren isurpenen murrizketa drastikoa ekarri zuen, NASAk eta Europako Agentzia Espazialak argitara emandako satelite-irudietan ikus daitekeen moduan.
Gero, gainerakoak. Madrilen, martxoaren 10ean, asteartea, lehen euste-neurriak ezarri zituztenetik NO2gasaren mailek egunez egun egin dute behera. Aire garbia arnastu ahal da, nahiz eta inor ezin den kalera atera.
Valentziako Unibertsitate Politeknikoak (UPV), Copernicus programako Sentinel-5Psateliteak jasotako datuak aztertu ondoren –Europako Agentzia Espazialak (ESA) eta Europar Batasunak kudeatua–, azterlan bat kaleratu du, eta bertan ziurtatzen du Espainiako hiri nagusietan nitrogeno dioxidoaren (NO2) kontzentrazio-mailak%64 gutxitu zirela bost egunetan: joan den martxoaren 14an alarma-egoera izendatu zenetik hilaren 20a arte.
Bartzelonan, NO2gasaren maila %83 gutxitu zen, Madrilen %73, Castellon %76 eta Valentzian %64. Antzeko jaitsiera erregistratu zen beste hiri batzuetan, hala nola Alacanten (%68), Bilbon (%66), Gijonen (%65), Malagan (%55) eta Zaragozan (%52). Sevillan %36 murriztu zen, eta, hortaz, aztertu zituzten hirien artean aldaketa txikiena izan zuena izan zen.
Nafarroan, Iruñeko, Tuterako, Erriberriko etaAltsasukonitrogeno dioxido neurgailuek erakutsi zuten egun horietan NO2gasaren mailak %67 eta %85 artean murriztu zirela. Zientzialarien arabera, eremu handi batean urte askoan izan den beherakada handiena da. Izan ere, 2008ko ekonomia- eta finantza-krisian ere ez zen halako bat-bateko jaitsierarik izan.
Ez dakigu zer ekarriko digun COVID-19ak! Hurrengo asteek eta hilabeteek informazio gehiago ekarriko digute, baina ziur pandemia amaitzen denean arnastuko dugun airea garbiago egongo dela. Iraungo ahal du…
Utzi erantzuna