Batzuetan gertatzen da basa-bizia mehatxua dela gizakiontzat eta orduan beraren aurka altxatzen garela, ia desagerraraztea lortuta.
Gaingiroki, hori da aurreko mendeko 70eko hamarkadan Australiaren iparraldean gertatu zena, gizakion jardunaren ondorioz 3.000 aletara murriztu baitzen ur gaziko krokodiloaren espeziea. Hainbat kontserbazio-programari esker, urteekin animalia-mota honen populazioa lehengoratzea lortu da eta XX. mendearen hasieran lur australetan bizi ziren aleen kopuruak berreskuratzea, hori gizakiontzat plaga izan gabe eta industria desberdinetarako janari edo baliabide moduan erabiltzea espezierako mehatxua izan gabe.
Askotan, basa-bizia espezie exotikoekin lotzen dugu. Baina bizi-mota horrek, beste alde batetik, gizakion ongizaterako oinarrizkoak diren eta ia 3.500 milioi urtean gure planeta bizitzeko egokia izan dadin ekarri duten flora, fauna eta ekosistemak hartzen ditu, IPBES erakundeko idazkari exekutibo Anne Larigauderiek gogora ekarri digunez. Gobernuarteko erakunde independente hori 2012ko apirilean sortu zuten, planetako biodibertsitatearen eta zerbitzu ekosistemikoen egoera ebaluatzeko xedearekin.
Zenbait datu bitxi
LURRA Badakizu basoek lurreko espezie guztien ia erdiak hartzen dituztela eta 1.600 milioi pertsona ingururen biziari eusteko baliabideak ematen dituztela?
ITSASOA Badakizu ozeanoek Lurreko ekosistema handi eta askotarikoenetako batzuk hartzen dituztela, hala nola koralezko uharriak, funtsezkoak direnak espezieek irauteko bai urpean eta bai lehorrean ere?
URA. Badakizu hezeguneek landare- eta animalia-espezie guztien ia %40 hartzen dituztela eta funtsezkoak direla planetako ur-zikloak errazteko?
Biodibertsitatearen mende gaude aire garbia arnasteko, elikatzeko, energia lortzeko edo babeslekuak eraikitzeko eta gure eguneroko bizimodua garatzeko lehengaia lortzeko, baina, era berean, egia da habitat edo espezie basati asko galtzen direla haiek kontserbatzeko motibazio-ezarengatik: basogabetzea, ezkutuko ehiza, legez kanpoko merkataritza.
Espezieen %25 galzorian daude eta ekosistema naturalak %47 gutxitu dira batez beste. Egun inoiz baino beharrezkoagoa da erabilera iraunkorra egitea eta basa-bizia kontserbatzea “Lurrean bizi guztiari eutsi” ahal izateko.
“Badirudi gizateriak ahaztu egin duela zenbat behar dugun natura guk geuk irauteko eta ongi egoteko”, gogorarazi digu Antonio Guterresek, Nazio Batuen idazkari nagusiak.
Hondar-alea nola jar dezakezun jakin nahi baduzu, hona hemen lotura bat, dibertsitatearen aldeko 52 keinu edo ekintza dituena. Animatzen zara?
Iturriak: wildlifeday.org
Utzi erantzuna