Posted

Biodibertsitatearen aldeko keinuak eguberrietan

-

Eguberriak gauza asko izan daitezke. Baita urteko garai kontsumistenetako bat ere. Hori dela-eta, une ona da haietan nola parte hartu planteatzeko, ahalik eta modurik jasangarri edo iraunkorrenean.  

Gure ekintza sozialek eta egunerokoek izugarrizko presioa eragiten dute naturan, eta presio hori areagotu egiten da hurbiltzen ari diren egun hauetan. Bazkariak, afariak, joan-etorriak, bidaiak, opariak, Eguberrietako argiak eta apaingarriak dira amaitzen ari den urte honetako protagonistak; ingurumenaren ikuspegitik, joan den uztailaren 31z geroztik zenbaki gorrietan bizi izan dugun urte honetakoak. Izan ere, Global Footprint Networkerakundearen arabera, baliabide naturalei dagokienez, urteko aurrekontua jada “kontsumituta” zuen planetak uztailean.  

Elikatzeko dugun moduak, gure opariak aukeratzekoak edo gure etxebizitza apaintzekoak aukera batzuk dakartza berekin eta horrek bere eragina du inguruan dugun naturan. Haien eragina murrizteko, aholku hauek har ditzakegu aintzat. 

PRODUKTU EKOLOGIKOAK KONTSUMITU

Lurzoruak ahitzea saihesten duten eta lurpeko ur geruzen, hau da, gainazaleko akuiferoen kutsadura murrizten duten ekoizpen-teknikak erabiltzen ditu nekazaritza ekologikoak. Gainera, jeneralean sasoi bakoitzeko eta bertako barietateei balioa ematen dien nekazaritza-mota da, eta horrek berekin ekartzen du garraioan, logistikan eta produktuetarako bilgarri babesgarrian gastua murriztea. Horrenbestez, aurtengo Eguberrietan, ahal den neurrian, bertako eta sasoiko ekoizpeneko frutak eta barazkiak aukeratu.  

ARRAINA MODU ARDURATSUAN EROSI

Hegalaburra, sakoneko bakailaoa, Atlantikoko izokina, Europako mihi-arraina, zapoa edo otarrainxkak Eguberrietako gure mahaietako jaki askotako protagonistak izan ohi dira, baina, egun, dela gehiegi arrantzatzen direlako, dela arrantzatzeko metodo batzuek itsas hondoa suntsitzen dutelako, espezie horien populazioak ez dira berritzen, eta, ondorioz, beren kontsumoa murriztu edo bertan behera uztea gomendatzen da

Ahal den neurrian, kalteberak ez diren espezieetako arraina eta itsaskiak kontsumitzea gomendatzen da, edo bertako arrantzako produktuak, MSC etiketa dutenak. Greenpeace erakundeak amuen edo artisau sareen bidez arrantzatutako espezieak kontsumitzeko gomendioa egiten du, edo modu iraunkorrean lortutako itsaskiak. 

HARAGIAREN KONTSUMOA MURRIZTU

Osasun-arrazoiak gogoan izateaz gain, kontuan izan behar da haragi-kontsumo gehiegizkoak ur-kutsadura eta -gastua handitzen laguntzen duela eta eragin negatiboa duela klima-aldaketan, basogabetzean eta biodibertsitatean. Greenpeaceren zenbait daturen arabera, 1970az geroztik, Lurrak bere basa-bizitzaren erdia galdu du, baina hirukoiztu egin du elikagaiak ekoizteko animalien kopurua. Abereak elikatzeko erabilitako gainazal osoak planetaren gainazalaren %26 hartzen du eta horrek berekin dakar abeltzaintzaren ondorioz igortzen diren berotegi-efektuko gasen kantitatea mundu mailan garraioaren arlo osoan eragiten diren gasen kantitate bera izatea.  

BIODIBERTSITATEAREKIN LOTUTAKO OPARIAK EGITEA

Ideia bat behar duzu opari baterako? Belgikako Natur Zientzien Errege Institutuak (http://www.jedonnevieamaplanete.be/fr/home_10.aspx) biodibertsitateaz eta hura zaintzeak duen garrantziaz hitz egiteko aukera ematen diguten objektuak aukeratzea proposatzen digu. Hartara, iradokitzen digu margo naturalei buruzko eskuliburu bat oparitzea brikolajearen zaleei, jangarriak diren loreei buruzko liburu bat gourmetei, ekoturismoari buruzko gida bat bidaiari edo munduan ibiltzen direnei, prismatiko batzuk lehen urratsetan diren naturalistei… Alepoko xaboi batekin, garbigarri naturalak erabiltzeko interesa piztuko dugu; bonboi ekologikoen kaxa batekin, palmondoaren hazkuntzak Indonesian eta Malaysian dituen arazoen gaineko kontzientzia piztuko dugu (eta tximino handien gainean dagoen mehatxua). Aukerak askotarikoak eta zabalak dira, natura bera bezala.

KANPOKO ARGIEN KUTSADURA MURRIZTU

Urtean zehar jada arazoa da kanpoko argien kutsadura, bai hirietan eta bai landan ere, baina Eguberrietan areagotu egiten da. Argi artifizialek asaldatu egiten dituzte espezie asko, beren ikusmena edo ziklo biologikoa gaueko bizimodurako egokituta baitago. Horrenbestez, ilusio handia egiten badizu zure terraza, ataria edo lorategia Eguberrietako argiekin apaintzeak, saiatu liluratzen ez duten lanparak aukeratzen eta argiak lurrerantz orientatzen. Era berean, etxetik kanpo zaudenean, itzal itzazu.  

Barneko apaingarriei dagokienez, ecologiaverde.com webgunean, oso interesgarriak diren ideien katalogo oso bat eskaintzen digute. 

JOAN-ETORRIEK ERAGINDAKO CO2IGORPENAK KONPENTSATZEA

Egun hauek helmuga turistikoren batera bidaiatzeko baliatzen badituzu, edo senitartekoak bisitatzera joateko egiten baduzu, itzultzen zarenean saiatu igorritako CO2gasak berdintzen. Hori egiteko modu bat biodibertsitatea babesteko proiektuak edo gure eskualdean edo behar duten eskualdeetan basotze proiektuak finantzatzea da

Deloitte etxeak urtero egiten duen Eguberrietako kontsumoaren gaineko azterlanaren arabera,jai hauetan batez beste 601 euro gastatuko dituguoparietan, janarian, aisian eta bidaietan, hau da, aurreko urtean baino %2,7 gehiago. Agian, aipatu ditugun aholku horietakoren bat aplikatuta, kopurua murriztu egingo da. Inor ausartzen al da praktikan jartzera?  

Iturriak: 

Europako Batzordeko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia. “Biodibertsitatea. Denok gara partaide” kanpaina (www.todosomosparte.eu).Institut royal des Sciences naturelles de Belgique (Belgikako Natur Zientzien Errege Institutua)

Argazki: Olivia Basile. Unsplash.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.