Liburuen hautaketa bat egin dugu, eta bertan naturako esperientziak aurkituko dituzue, biografia profesionalak ulertzen laguntzen dutenak, basoak, proposatutako bost liburuetatik hirutako protagonistak neurri handiagoan edo txikiagoan, eta, azkenik, aholkuen liburu praktiko bat.
1. Cómo ser una buena criatura. Memorias de una naturalista a través de trece animales.
Idatz al daiteke autobiografia bat hamahiru animalia nola bizi diren eta jokatzen duten oinarri hartuta? Erantzuna baiezkoa da. Horixe eskaintzen digu Sy Montgomeryk, gure garai hauetako naturalistarik garrantzitsuenetako batek. Egileak bere bizitza kontatzen digu, dituen urteetan zehar ezagutu dituen eta, berak esaten duen moduan, bizitzen erakutsi dioten hamahiru izakiren bidez. Liburua Errata Naturae argitaletxean eskuratu ahal da. Argitaletxe horren eskutik, gainera, argitaratze-opari interesgarri bat utziko dizuegu argitalpen honen amaieran. Bien bitartean, hemen duzue lotura hau.
2. El clamor de los bosques (Pulitzer 2019)
Kazetaritzaren arloko planetako sari ezagunenek Richard Powers zientzialariaren liburu hau saritu zuten beren azken edizioan. Hain zuzen, istorio desberdinen bidez, gizakiok naturari egiten ari gatzaizkion kaltea ikertzen du bertan. Saria jaso ondoren egin zuen elkarrizketa batean egileak berak adierazi zuen moduan, liburu honen nahia “irakurlea astintzea da, bizitza norbanakoaren patuaren gainetik dagoen zerbait dela ulertarazi nahian… Liburuaren ideia nagusia da gizakiona baino aberatsagoa, askotarikoagoa, luzeagoa eta eraginkorragoa den bizimodu bat dagoela, eta edo harekin bat egiten dugu edo desagertzera bideratuta egongo gara halabeharrez”. Casa del Libro argitaletxeak liburuaren lehen orrialdeak gure eskura jarrita ditu lotura honetan.
3. El libro de las plantas olvidadas
Aina S. Erice biologoaren lehen liburua orain arte ahaztuta zeuden eta berak dioen moduan “guretzat XXI. mende betean erabat garrantzitsu eta nabarmenak izan daitezkeen” fruituei, hostoei, azalei eta loreei buruzko ikerketa zorrotz baten emaitza da. Era ederrean irudiztatutako inbentario bat da, gauza bitxiez betea, mota guztietako irakurleak harriturik uzten dituena jan daitezkeen, sendatzekoak diren eta apaintzekoak diren 100 landare-motaren gaineko bitxitasunak, erabilera materialak eta erabilera sinbolikoak emanez. Planeta de Libros argitaletxeak lanaren zati bat irakurtzeko aukera ematen digu lotura honetan.
4. Limpieza natural. Fabrica tus propios productos para el cuidado del hogar
Eta, nork daki, beharbada, aurreko liburuaren egileak proposatzen dizkigun errezetetako batzuk erabilita edo ekologiako gaietan espezialista den Fern Green egileak formulen bilduma honekin proposatzen dizkigunak baliatuta, etxean gehien erabiltzen ditugun higiene- eta garbiketa-produktuen kimikoak etxetik ateratzea lortuko dugu. Oso liburu interesgarria da garbiketa naturalaren alorrean hastapenak egiten hasteko, lacocinaalternativa.com blogean adierazten dutenaren arabera.
5. Viaje visual y sonoro por Los bosques de España.
Ekarri dizuegun azken proposamena bere berezitasunarengatik aukeratu dugu, Espainiako basoetako argazki eder eta politen liburu bat baino gehiago baita. Zehazki, egileak, Carlos de Hita Morenok, baso horietako paisaia bereizgarrienetan paseo sonografikoa egitea proposatzen digu. QR kodeen bidez, irakurlea naturan sartu ahal izango da, era harrigarri batean. Beste era batera izan ezin zitekeen moduan, irakurtzeko lotura bat eman ordez, 70 paisaiatan baino gehiagotan ibiltzen den harribitxi txiki honetako orrialde batzuk entzuteko aukera ematen duen lotura bat duzue hemen oraingo honetan
Dena interesgarria da, ezta? Egin dizkizuegun proposamen horietakoren bat eskuratzeko denbora hartzen duzuen bitartean, Errata Naturaek askatu dituen argitalpenen katalogoa duzue hemen. Hogei bat liburu dira, eta zerbait interesgarria aurkitzea espero dugu .
Amaitu aurretik, gainera, eskulan dibertigarri bat partekatu nahi dugu, Planeta de Libros argitaletxeak proposatuta. Erraza dirudi, eta, ziur asko, dibertimendu-tarte atsegina igarotzeko aukera emango dizue.
Irakurketa zoriontsua izan dadila. Zuen oharren eta iruzkinen zain geldituko gara.
Argazki. Roman Synkevych en Unsplash
Utzi erantzuna