Duela gutxi argitaratutako azterlan baten arabera –Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren “Elikagai gehiago, hondakin gutxiago” estrategia nazionalean oihartzuna izan duen azterlana–, elikaduraren arloa mobilizatzen ari da jan-edanen aprobetxamendu maximoa lortzeko helburuarekin, hartara, ingurumenarekin eta gizartearekin duen konpromisoa sendotzen. Ondorio horiek Intenso Food Service enpresak urtero egiten duen berrikuntzen mapatik sortu dira, eta haren bidez haiek “sektorerako aukerak” esaten diotenak atera eta nabarmentzen dira, beste alderdi batzuen artean, iraunkortasuna bilatzea xede dutenak.
“HONDAKINETATIK” SORTUTAKO ELIKAGAI-PRODUKTU BERRIAK
Intenso FoodService enpresak alor honetan aurkitutako berrikuntzako adibideek sinesgarri egiten dute deskribatutako joera gero eta onartuagoa izatea merkatuen aldetik. Besteak beste, Instock etxearen adibideen bidez erakusten da hori.
Danimarkako supermerkatuen kate bateko langileek sortutako marka bat da. Asper-asper eginda zeuden ustez saltzeko egokiak ez ziren produktuen tonak eta tonak zaborretara botatzen zirela ikusteaz, eta, hartara, biltzea eta helburu horretarako sortutako jatetxeetan dastatzen den janari bihurtzea erabaki zuten. Gainera, ekimena ez zen mugatu elikagaiak menu aberats eta askotariko bihurtzera, baizik eta Instock etxeak sukaldaritzako liburu bat sortu du, ‘Instock Cooking’, eta bertan etxebizitzetako elikagai-hondarrak berrerabiltzeko eta mantentzeko gakoak ematen dira. Era berean, hainbat produktu sortzen ere hasi da, hala nola garagardoak, pataten eta ogiaren hondarrak abiapuntu hartuta, eta gosarirako lekaleak, aleak, oloa, hazi kurruskatsuak, almendrak, kanela eta eztia baliatuta.
Intenso Food Service enpresak aitortzen duen moduan, adibide horrek agerian uzten du ekoizpen prozesu desberdinetan sortzen diren hondakinak beste modu batera baloratzen hasten direla enpresak; eta beste modu berri horretan materia erabilgarri hori produktu berri berriro bihurtzeko beharrezkoak diren balio dosiak ematen ditu berrikuntzak. Aperitiborako txipak, besteak beste, Ameriketako Forager Project markak zukuen ekoizpeneko mami edo pulparekin egindakoak; 42 Below, Zeelanda Berriko vodka marka, koktelak prestatzean tabernek erabiltzen dituzten milaka limoiak baliatuta xaboia egiten duena; eta Ameriketako Misadventure marka, saldu ez diren produktu laberatuak abiapuntu hartuta vodka egiten duena, produktu horiek prozesuan erabil daitezkeen almidoiak baitituzte oraindik. Hondakinetan produktu berrietarako lehengaiak ikusten dituzten enpresen adibideak dira.
DENA JATEA
Intenso Food Service enpresan uste dutenez, elikagaiak aprobetxatzea izen handiko sukaldari eta enpresetarako erronka berria ere bada, eta bai gobernuetarako ere: “Sukaldariburu handiek eta enpresek gero eta argiago ikusten dute denbora luzean aurreiritziengatik edo modengatik baztertu izan denak tokia izango duela etorkizuneko elikaduran”.
Helburua dena aprobetxatzea da, eta dena esaten dugunean, adibidez, landare bat sustraitik hostoetaraino jateaz ari gara, edo animalia baten atal guztiak aprobetxatzeaz, barnean hartuta erraiak eta halakoak (Javi Estévezek La Tasquería bere jatetxean egiten duen moduan, eta belaunaldi gazteen artean produktu mota hau boladan jartzea lortu du), edo intsektuak jateaz, hainbat elikagaitan sartuta, adibidez, hanburgesetan edo irabiakietan
INGURUNEA LEHENERATZEN DUEN JANARIA
Intenso Food Servicek nabarmentzen du jada ez dela nahikoa egungo iraunkortasun arazoak eragin dituzten iraganeko jokaerak saihestea. Kontsumitzaileek, etorkizun hurbil batean, baloratuko dute negozioek epe laburrerako moduan kalte egin zaien lurzorua, airea eta ura leheneratzen laguntzea.
Eta, hartara, jokatzeko modu honetan sendo sinesten duten hiru enpresaren adibideak jarri dizkigute: Patagonia Provisión, General Mills eta Lotus Foods. Lehenak konpromisoa hartzen du, bai emaitzekin, bai eta Argentinako ekosistema leheneratzeko beste ekintza batzuekin ere. Bigarrenak polinizazioarekin eta lurzorua leheneratzearekin. Hartara, lan horrek balio izan dio Ameriketako Estatu Batuetan klima aldaketaren kontrako borrokan enpresa liderraren aitortza izateko. Eta hirugarrenak, Lotus Foodsek, bere aldetik, arroza sortzeko erabilitako ur tanta bakoitzeko arroz gehiago lortzeko beharrezkoak diren baliabideak optimizatzean egiten du lan.
Planetaren gainean dituen eragin kaltegarriak arintzen saiatzeko elikagaiak alferrik galtzeak lan agenda asko markatzen jarraitzen duen egoera batean, Intenso Foods aholkularitza enpresak ematen dituen datuak pozgarriak dira
Iturriak: FOOD SUSTAINABILITY INDEX; Intenso FoodService. Argazki: Peter Bond
Utzi erantzuna