Posted

Elkartasuna ura eskura izatearen inguruan, COVID-19ak utziko dizkigun gauza onetako beste bat

Ikerketa, txertoak, osasuna, babes sozialak eta ekonomikoak… COVID-19aren pandemiari aurre egiteko planteatzen diren tresnetako batzuk dira, baina, txertoa eduki bitartean haien guztien gainean, ura agertzen zaigu eraginkorrenetako moduan. Dena den, ura eraginkorra izan dadin mundu osoan, baliabide horri elkartasuna, lankidetza eta enpatia gehitu behar zaio, ahalik eta pertsona-kopuru handienak iturriko ura eskura izan dezan.
Grifo de agua corriente adosado a una pared

- - - -

Ura ezinbestekoa da gizakiok bizirik irauteko. Hori ez da kontu berria. Baina hondamendi edo krisi handiak daudenean, koronabirusa mundu guztian eragiten ari den krisi soziosanitarioa bezalakoa, protagonismo berezia hartzen du. Batik bat, falta denean… Izan ere, hori bera izan daiteke biztanleria osasuntsu baten eta gaixotasunak bereziki zigortutako beste baten arteko diferentzia.

Edateko ura eskura izatea ez dago berdin banatuta munduko toki guztietan. Komunitate batzuek arazoak izaten dituzte lortzeko. Hori da, esate baterako, navajo indiarren Hopi erreserbaren kasua, Ameriketako Estatu Batuetako hego-mendebaldean eta herrialdeko indiarren erreserba handienetako batean.

Hori dela-eta, Ethel Branchek COVID-19ari aurre egiteko funtsak biltzeko kanpaina bat egitea pentsatu zuen. Navajo Nazioaren fiskal nagusi horrek, ordea, ez zuen pentsatu bere deiak halako oihartzuna izango zuenik. Mugak gainditu zituen, eta, gainera, emaileen zati handi bat irlandarren artean aurkitu zuen.

Eta zergatik Irlandan? Elkartasun-istorio honen jatorria 1847an dago, navajo indiarren tribu batek, pobreak izan arren, 170 dolar bildu zituenean eta diru horrekin orduan Irlandar Patataren Gosete Handia jasaten ari ziren irlandarrentzat elikagaiak erosi zituenean. Orain, ia 175 urte geroago, navajo nazioa da –osasun-sistema ahula duela, eta etxebizitza asko iturriko urik gabe eta elikagaiak erraz eskuratzeko aukerarik gabe– premiazko laguntza eskatu eta lortu duena. Ethel Branchek hazia erein zuen eta irlandar kazetari batek –istorio honen berri Twitterren bidez izan zuen eta navajo herriaren deia birtxiokatu zuen– gainerakoa egin zuen. 24 ordu eskasetan, kanpainaren saldoa 2 milioi dolarretatik 3ra igaro zen, eta diru horrekin COVID-19ak navajo indiarren artean izango duen eragina arindu nahi da.

Edonola ere, Ameriketako erreserba horren kasua mundu osoaren etsai nagusiaren, COVID-19aren, kontra borrokatzen diren milioika pertsonak egun duten egoeraren adibidea baino ez da. 

Ura, saneamendua eta higienea birusaren aurkako defentsaren lehen lerroa dira. 

Birusa kutsatzea gure eskuen bidez gertatzen da maiztasun handiagoarekin, eta arriskua handitu egiten da kutsatuta dagoen pertsona bat edo kutsatuta dagoen pertsona batek ukitu duen gainazal bat ukitzen dugunean. Horregatik da hain garrantzitsua eskuak garbitzea janaria prestatzen dugunean, jan aurretik, komuna erabili ondoren eta birusarekiko esposizio-arriskua dugun bakoitzean.

Horrek, alabaina, eskatzen du etxean ur- eta saneamendu-zerbitzu fidagarriak eta nahikoak izatea eskura, osasun-instalazioetan, lantokietan eta abarretan, infekzio-gune bihur ez daitezen. 

We Are Water Fundazioak adierazten duen moduan, iturriko urik ez izatea, saneamendurik eta, ondorioz, higienerik ez izatea arazoa da COVID-19aren eta beste gaixotasun infekzioso askoren kontra borrokatzeko. Eta horretaz asko daki fundazio horrek, 10 urte baitaramatza Afrikan, Asian eta Ameriketan 700.000 pertsonari baino gehiagori komunak, urtegiak, putzuak edo ureztatze-sistemak jartzeko eginahalak egiten. Izan ere, herri batek ura badu, biztanleek aukera handiagoa dute osasuna izateko, elikadura hobea eta bai heziketa hobea ere, izan ere, txikiak ikasten aritu baitaitezke, hurbilen duten putzura oinez joateko ordu mordoa eman ordez.

Egun, kalkulatzen da 2.100 milioi pertsona inguruk –%75 gutxiago garatuta dauden herrialdeetan kokatuta– ez dutela ur-hornidurarik “erabiltzen den tokian, eskuragarri behar denean eta kutsatu gabe, gainera”.

Asko dira beren baliabideak mobilizatu dituztenak, une hauetan milioika pertsonari saneamendu segurua hurbiltzeko.  

SWA Saneamendua eta ura denontzat plataforma globalak deklarazio bat sustatu du, ura, saneamendua eta higienea eskura izatea zabaltzea eskatzeko, COVID-19a borrokatzeko ezinbesteko modu gisa, eta dei horri bere kideetako askok erantzun diote, besteak beste, estatuburu zenbaitek, Nazio Batuen agentzietako liderrek, nazioarteko finantza-erakundeek eta erakunde zibilek.

Dei horrek, gainera, COVID-19ari eta WASHi (Water, Sanitation and Higiene/Ura, Saneamendua eta Higienea) buruzko baliabideen eta tresnen plataforma ireki bat ekarri du, non, adibidez, gai hauen gainean mundu-mailan hartzen ari diren neurrietako batzuk kontsultatu ahal diren. 

Maila partikularrean, beste erakunde askok, hala nola AURA , Comité de Emergencia eta We Are Water izenekoek, funtsak biltzeko kanpainak dituzte, higienea munduan hedatzeko eta ahalik eta pertsona gehienak salbatzeko.

Badirudi ezinbestekoa dela uraren eta saneamendu egokiaren inguruko komunikazioa, elkartasuna, ekintza eta gardentasuna, mundu osoan gaixotasun infekziosoen  aurrean globalki prestatzea, erantzutea eta koordinatzea sendotzeko. 

Argazki:

Tania Melnyczuk. Unsplash

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.