Posted

ABISAL COLLECTION: Inspirazioa itsasoan eta birziklatzean murgiltzen denean

Edurne Ibáñez iruindarrak moda eta antzerki-jantziak diseinatzen ditu. Bere bildumen ezaugarria da material birziklatuak erabiltzea, eta abangoardiazko itxura eta atenporala ematen die. Aldian-aldian, erronka berriak hartzen ditu helburu, teknika eta material berriak ikertzeko. Abisal bilduma modari egin dion azken ekarpena da.

- - -

Abisal Edurne Ibáñez iruindarraren seigarren bilduma da. Aurreko bostetan bezala, moda eta antzerki-jantziak diseinatzen dituen emakume honek ehun edo material birziklatuak erabili ditu, egiteko eta sortzeko modu berriak ikertzeko, gero antzerki-jantzietako edo jantzi artistikoetako lanetan tankeratuko dituenak.

Bildumaren aurkezpen ofizialaren kariaz, Ibañezekin eta inguruan duen talde artistiko osoarekin –makillatzailea, ile-apaintzailea, modeloa, argazkilaria eta  bideo-sortzailea– argazki saio batean egoteko aukera izan dugu. Abisal bildumaren inspirazioa zein izan den eta jantzietako bakoitza nola egin duen kontatu digu.  Besteak beste, errafiak, zetak eta pailletak edo lentejuelak kautxuarekin, antzokietako zingilekin eta zamau-babesekin nahasi dira bilduma honetan. Emaitza ezin ikusgarriagoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.