Posted

Europan zehar bizikletaz ibiltzeko Modua

Asteburu bat, oporraldia, bidaldi bat, familiarekin, lagunekin, bakarrik… Edozein formatuk balio du Europan zehar bizikletaz ibiltzeko, Europa osoko 45.000 kilometro baino gehiago hartzen dituzten 16 ibilbide handien bidez. Txirrindularien Europako Federazioak bultzatu eta koordinatzen du Eurovelo sarea, eta 2020an jarria du begirada, ordurako aurreikusten baitu sarea osorik eratuta egotea, bizikletaz egin ahal izango diren 70.000 kilometro izango dituena.

Ibilbide historikoak, besteak beste, Erromesen ibilbidea eta Via Romea Francigena; Europako hiriburuak konektatzen dituzten ibilbideak, besteak beste, 2.a, Galway eta Mosku batzen dituena; Europaren duela gutxiko historia ezagutzeko ibilbideak, besteak beste, 13.a, Altzairuzko oihalean ibiltzen dena; eta txikiekin egiteko ibilbideak, besteak beste, 15. ibilbidea eta Rhinekoa. Aukerak izugarriak dira, eta mugak edo baldintzak bidaiariak baino ez ditu jartzen. 

“Egun dugun ibilbide osatuena EuroVelo 6 izenekoa da, Ozeano Atlantikotik Itsaso Beltzera doan ibilbidea. Guztiz seinaleztatuta dago eta mapak ditu eskuragarri” adierazi dute Eurovelo sarea koordinatzeko Espainian dagoen zentroko kideek. “Distantzia luzeko zikloturismoko lehen esperientzia baterako aukera ezin hobea da. 10 herrialdetan igarotzen da, 4.448 kilometro eginez. Ibilbide laua da, erraza eta, bertako azpiegiturak ongi garatuta daudenez, bidaia segurua eta atsegingarria izan dadin beharrezkoa den guztia eskaintzen dute”. 

Eurovelo sarea eratzen duten ibilbideek hainbat bHasieratik planifikatu ziren eta bizikletaz egin ahal izango diren 70.000 kilometroak osatzen direnean 2020an, Txirrindularien Europako Federazioaren eta bazkide britainiar eta daniarren arteko bilera batean 1995ean jaio zen helburua beteko da: zikloturismoa era eraginkorrean sustatzeko Europa osoko azpiegitura bat sortzea, hain zuzen. Kalkulatzen da Eurovelok 60 milioi bidaiatik gora eragin ditzakeela urtean, eta inpaktu ekonomikoa 7.000 milioi eurotik gorakoa izan daitekeela urtean.konexiorik gabeko sekziorik izaten ez dutenak (erakundeak asko baloratzen ditu trenbide-bidezko konexioak edo haiekiko garraioko alternatibak), eta, gainera, bai zikloturistek bai eta bertako bizilagunek ere erabili eta gozatzeko diseinatuta daude, eguneroko edo aisiako lekualdatzeetarako erabil baititzakete. 

Egun, Eurovelo sarea hartzen duten errepideen %56 asfaltatuta daude eta zirkulazio gutxi dute. %14 zirkulaziorik gabeko errepideak dira, nahiz eta haien %6 asfaltatu gabe dauden. Eta beste %14k zirkulazio handia dute. 

Aurreikusitako ibilbideetako bakoitzaren plangintza egiteko eta sarearen egoera egiaztatzeko aukera ematen du eurovelo.com webguneak (http://en.eurovelo.com). Kolore berdearekin markatuta daude osatuta eta seinaleztatuta daudenak; horiarekin, oraindik Txirrindularien Europako Federazioaren kalitate-zigilua ez dutenak, baina jada badauden bizikleta-ibilbideei jarraitzen dietenak; eta gorriarekin, planifikatuta daudenak baina oraindik eginda ez daudenak. Gainera, mugikorretarako aplikazioek eta seinaleek aurreikusitako ibilbideetako bakoitza planifikatzen eta ibilbideak seguru eta galdu gabe egiten laguntzen dute. 

Hasieratik planifikatu ziren eta bizikletaz egin ahal izango diren 70.000 kilometroak osatzen direnean 2020an, Txirrindularien Europako Federazioaren eta bazkide britainiar eta daniarren arteko bilera batean 1995ean jaio zen helburua beteko da: zikloturismoa era eraginkorrean sustatzeko Europa osoko azpiegitura bat sortzea, hain zuzen. Kalkulatzen da Eurovelok 60 milioi bidaiatik gora eragin ditzakeela urtean, eta inpaktu ekonomikoa 7.000 milioi eurotik gorakoa izan daitekeela urtean.

Hasieratik planifikatu ziren eta bizikletaz egin ahal izango diren 70.000 kilometroak osatzen direnean 2020an, Txirrindularien Europako Federazioaren eta bazkide britainiar eta daniarren arteko bilera batean 1995ean jaio zen helburua beteko da: zikloturismoa era eraginkorrean sustatzeko Europa osoko azpiegitura bat sortzea, hain zuzen. Kalkulatzen da Eurovelok 60 milioi bidaiatik gora eragin ditzakeela urtean, eta inpaktu ekonomikoa 7.000 milioi eurotik gorakoa izan daitekeela urtean.

16 ibilbideetako hiru igarotzen dira Espainiatik: 1. ibilbidea edo Ozeano Atlantikoaren kostaldekoa ; 8. ibilbidea edo Mediterraneokoa ; eta 3. ibilbidea edo Erromesena. Eta denetan, gainera, proiektu handi honen beste alderdi interesgarrietako bat erakusten da: paisaia askotarikoak batzea, paisaia-interesa, kultura- eta gastronomia-interesa.

Eurovelo sareko 16 ibilbideek beren gaia dute eta zenbaki bat, norabidearen arabera (iparra-hegoa, ekialdea-mendebaldea). 

Iparra-hegoa ibilbideak

  • 1- Ozeano Atlantikoko ibilbidea: North Cape – Caminha, 9.110 km
  • 3- Erromesen ibilbidea: Trondheim – Santiago de Compostela, 5.122 km
  • 5- Via Romea Francigena: Londres – Roma, Birindisi, 3.900 km
  • 7- Eguzkiaren ibilbidea: North Cape – Malta, 7.409 km
  • 9- Baltikotik Adriatikorako ibilbidea: Gdansk – Pula, 1.930 km
  • 11- Ekialdeko Europako ibilbidea: North Cape – Atenas, 5.984 km
  • 13- Altzairuzko oihalaren ibilbidea: Barents itsasoa – Itsaso Beltza, 10.400 km
  • 15- Rhineko ibilbidea: Andermatt – Hoek van Holland, 1.320 km
  • 17- Rodanoko ibilbidea: Andermatt – Mediterraneo itsasoa, 1.115 km
  • 19- Mosako ibilbidea: Pouilly-en-Bassigny in Haute – Marne, 1.160 km

Ekialdea-mendebaldea ibilbideak

  • 2- Hiriburuetako ibilbidea: Galway – Mosku, 5.500 km
  • 4- Europaren Erdialdeko ibilbidea: Roscoff – Kiev, 4.000 km
  • 6- Ozeano Atlantikotik Itsaso Beltzerako ibilbidea: Nantes – Konstantza, 4.448 km
  • 8- Mediterraneoko ibilbidea: Cádiz – Atenas eta Zipre, 5.888 km

Zirkuituak

  • 10- Baltikoko ibilbidea: 7.980 km
  • 12- Ipar itsasoko ibilbidea: 5.932 km

Eta zu, animatzen al zara Europan zehar bizikletaz ibiltzen? Beharbada, ezagutzen duzu jada ibilbide horietakoren bat. Hala bada, atsegin handiz izango genuke zure esperientziaren berri. 

Argibide gehiagotarako: http://www.eurovelospain.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.