Hiri-nekazaritza definitzeko, esan daiteke hirien barnean eta inguruetan landareak landatzea eta animaliak haztea dela. Horrenbestez, landare-elikagaiak (barazkiak, frutak edo landare usaintsuak) landatzea ez ezik, animaliak haztea ere hartzen du barnean, oiloak, ahateak eta abar. Halaber, beste jarduera paralelo, osagarri edo ondoriozko batzuk biltzen ditu, hala nola albaitaritzako zerbitzuak, logistika eta abar.
Oro har, hiri-nekazaritzaren bidez lortutako produktuen helburua autokontsumoa da. Edonola ere, nekazaritza-mota honen garapen esponentziala iragartzen diguten gero eta ahots gehiago entzuten hasten dira: tamainan, antolabidean eta ahalmen sozial eta ekonomikoan hirietarako.
Zenbait erakundek, besteak beste, NBEk eta FAOk gero eta gehiago aitortzen dute hiri-nekazaritzak duen garrantzia, orain arte oso ohikoak ez ziren tokietan elikagai freskoak emateko duen ahalmenarengatik. Munduko biztanleria izaten ari den aurreikusteko moduko hazkundeak baliabide berriak behar ditu eta bai beharrezkoak diren elikagaiak sortu ahal izateko lekuak sortu eta berreskuratzea ere.
Paraleloki, hiri-nekazaritza balioesten da enplegua sortzeko duen ahalmenarengatik, hiriko hondakinak birziklatzeko duen gaitasunarengatik (bereziki, organikoak) eta klima-aldaketaren aurrean hirien erresilientzia sendotzen duten gerriko berdeak sortzeagatik.
Kokaleku behartsu edo baztertuenetan, hiri-nekazaritza hiriko pobrezia murrizten eta elikagai-kontsumoak ziurtatzen laguntzen duten estrategiei lotuta dago. Herrialde garatuetan, ostera, hirien eraldatze ekologikoko prozesuei edo sortzen ditugun hondakinak berrerabiltzeko moduari (adibidez, konposta) lotzen zaie neurri handiagoan.
Baratzeak eraikinen teilatuetan, eraikinen arteko parterreetan, berdeguneetan, lorategi pribatuetan, hezkuntzako edo aisiako zentroetan, lurzorurik gabeko landatzeak, eta abar. Hiri-nekazaritzaren adibide ugari dago, pentsa daitekeena gorabehera, ez duena kutsaduran bere oztopo handienetako bat.
Izan ere, Joan Rieradevall ikertzaileak, Iruñean ekonomia zirkularrari buruz duela gutxi egin den topagune batean, azaldu zuen bere lantaldeak hainbat proiektutan lan egin duela hirien “emankortasuna” baloratzeko eta aztertu zen aldagaietako bat izan zela autoen zirkulazioarengatik kritikoak ziren guneetan landatutako letxugek zuten kutsadura. Hain zuzen, ondorioztatu zuten metal astunen kontzentrazioa ez zela iristen ezta Europako legeriak baimendutako gehieneko kantitatearen %1era.
Hala eta guztiz ere, ezin da minimizatu hiri-inguruneetan elikagaiek izan dezaketen kutsadura: dela lurzoruen kutsadurarengatik, dela maneiatzeko jardunbideengatik edo izurriteak tratatzeko sistemengatik. Bai sustatzaileak eta bai kontsumitzaileak arriskuak minimoak izan daitezen lan egiten ari dira.
Hiri-baratzeak hirietako ingurumena hobetzeko beste estrategia batetzat jotzen hasten dira, autosufizientziaren eta baliabideen fluxuen eta hiriko guneen hobekuntzari dagokionez izan dezaketen aldearengatik. Nolanahi ere, Ruaf Foundation erakundeak nabarmentzen duen moduan, hiri-nekazaritzaren garapenak plangintza zehatza eskatzen du eta interesa duten alde desberdinek parte hartu behar dute hartan: nekazaritza, osasuna, hondakinen kudeaketa, komunitate-garapena, parkeak, naturaren kudeaketa… “Hiri-nekazaritzak ekonomia-sektore dinamikoa bihurtzeko ahalmena du, hirietako baldintza eta eskari aldakorretara azkar egokitzen dena, produktibitatea areagotuta eta eginkizunak dibertsifikatuta. Baina gobernuen politikak esparru-baldintza egokiak sortu behar ditu garapen ezin hoberako, eta aldi berean eragin negatiboak murriztu behar ditu osasun publikoaren eta ingurumenaren gainean, modu egokian administratzen ez badira edo ongi kokatuta ez badaude hiri-nekazaritza mota batzuek izan ditzaketenak”, argitu dute Ruaf fundazioan.
Oihartzuna izan dezakeen hiri-nekazaritzako jardunbide interesgarriren bat ezagutzen duzu? Konta iezaguzu.
Argazki: Anaya Katlego. Unsplash
Utzi erantzuna