Posted

Ingurumen-aktibista zara eta, beharbada, ez dakizu

Badakigu ohartarazpen hau harrigarria izan daitekeela, baina ez dugu inolako zalantzarik, testu hau irakurtzen ari bazara, zu ere aktibista zarela pentsatu eta esatean. Baliteke etiketa edo izendapen horrek bertigoa eragitea, erakunde ahaltsuen kanpaina handiei edo konpromiso pertsonal edo profesional handiei lotzen bazaie. Nolanahi ere, ingurumenarekiko konpromisoa erakusteko modu asko daude, eta bakar bat ere ez dago beste baten gainetik.

- -

Baliteke etiketa edo izendapen horrek bertigoa eragitea, erakunde ahaltsuen kanpaina handiei edo konpromiso pertsonal edo profesional handiei lotzen bazaie. Nolanahi ere, ingurumenarekiko konpromisoa erakusteko modu asko daude, eta bakar bat ere ez dago beste baten gainetik. Hori da duela gutxi Cesare Maglionirekin izan dugun solasaldi batetik atera dugun gogoeta nagusietako bat. Maglionik, hain zuzen, asko daki aktibismoaz eta ingurumen-konpromisoaz, mundu osoan egun dugun arazo handietako bati buruzko dokumentaletan jasota: itsasoko hondakin plastikoak.  

Uda heldu da eta, berarekin batera, denbora gehiago izatea aisiarako eta gozamenerako. Pertsona askok denbora hori itsasotik eta ozeanoetatik hurbil igaroko dute, gehiegi pentsatu gabe, beharbada, itsasoek eta ozeanoek planetak eta bertako biztanleok bizirik irauteko duten garrantzian. Maglionik urte batzuk daramatza pedagogia egitean arreta jarrita, hainbat dokumentalen bidez, besteak beste,  Hondar 2050 (2020ko Greenpeace International Film Festival jaialdirako hautatua, euskal kostaldean eta Kantauri itsasoan itsas zaborren arazoari buruz dagoen dokumental bakar gisa) eta La Plastikería izenekoen bidez. Haietan, hain zuzen, agerian jartzen du itsasoko hondakin plastikoen arazoa uste duguna baino hurbilago dagoela. Hona hemen gure ingurunerako eta, azken batean, ozeanoetarako onuragarria den ingurumen-aktibismoa praktikatzeko Maglioniren aholkuak.

Nork bere buruan pentsatzea eta kontzientziazioan zein unetan zauden ohartzea.  

Argitalpen hau irakurtzen egote hutsak erakusten du ingurumena axola zaizula eta gertatzen denak kezkatzen zaituela. Agian pentsatzen duzu gehiago egin zenezakeela; beharbada badakizu arazoa garrantzitsua dela baina zure eginkizuna ezdeusa; batzuetan zalantzan jarriko dituzu eguneroko kontuak, adibidez, hegazkin bat hartzea edo autoz bidaiatzea. Pentsamendu horiek izate hutsak aktibismoaren prozesuan hasi zaitu, eta aurrerantz ematen dituzun pauso guztiak, laburrak edo luzeak izan, baliodunak izango dira era berean. “Ingurumena maitatzea prozesu bat da, eta aldaketek ez dute zertan izan hutsetik denera egun bakar batean. Pixkana joan behar da”, aitortu du Maglionik. “Hobeki egin ahal izango genituen eta oraindik egiten ari ez garen gauzen kontraesanak sentitzea ere ongi dago. Horrek esan nahi du gauzak era desberdin batean egiteko bidean gaudela”, gehitu du. 

Pentsamendu aktiboa.

Eskuarki mugitzeko jartzen dugun pilotu automatikoa deskonektatzea eta erabaki kritikoagoak hartzea, pentsamendu aktiboarekin. Geure buruari planteatzea zer egiten dugun, nola egiten dugun, hobeki egin dezakegun.

Hori guztia oso kontu praktikoen bidez gauzatzen da, esate baterako: “plastikozko poltsa bat behar duzu erostera joateko edo berrerabilgarri bat eraman dezakezu etxetik?”, “zergatik ez dituzu aukeratzen freskagarriak edo edariak beirazko ontzietan, makina bat alditan berrerabil daitezkeenetan, eta ez plastikozkoetan?”. Eta ez badago beirarik, ziur asko berbera aurkituko duzu latan edo potoan… 

Zu ere influencer-a zara.

Denok ematen ditugu iritziak, eta erakusteko edo konbentzitzeko gaitasuna dugu.  Cesare Maglioniren iritziz, tresna hori oso boteretsua da, batik bat ikuspegi positibo batetik erabiltzen bada, behartu gabe eta/edo umorearekin. Beharbada ez zaio zuzenean aurpegiratu behar lurrera zerbait botatzen duen pertsonari, baizik eta pertsona horren aurrean bildu behar da gauza hori. Eragina bi aldiz izan daiteke hezigarria.  Gure jarrerak edo adibide praktikoak inguruan ditugunei eman diezaiekegun irakaspen onenak dira eta, batez ere, txikiak badira. Nahiz eta ingurumenaren gaia gai kezkagarria den eta konponbide azkarrak behar dituen, Maglionik argi du hobekien funtzionatzen duena adibidea dela eta “efektu normatiboa”. Horrek, hain zuzen, ez du zerikusirik legeekin, baizik eta ikuspuntu psikologiko batekin, zeinaren bidez pertsona batek taldeko gehiengoaren erantzuna hartzen duen (askotan konbentzituta edo sinetsita egon gabe), haien onespena lortzeko edo baztertzea ekiditeko helburuarekin. 

Natura ezagutzea eta zure denbora eskaintzea berari.

Naturarekin eta ingurumenarekin lotutako ezin konta ahala gairi buruzko informazio egiaztatua edukitzeko aukera ematen digu Internetek. Gainera, naturaren alde zerbait egiteko daukadan denbora behar dezaketen taldeak edo erakundeak ezagutzeko gunea ere izan daiteke.

Eta zuk, konta iezaguzu nola gauzatzen duzun zure ingurumen-aktibismoa edo erakuts ezazu, gogoeta hau interesgarria iruditu dakiokeen jendearekin partekatzen!  Egin ezazu sareetan partekatzeko gure loturen bidez, blogaren feedean edo gure buletinean harpidetuta. 

Argazki: Altansukh EUnsplash

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.