Posted

Itsasotik iristen diren sakelako telefonoetarako zorroak

Sakelako telefonoak eta haiek babesteko plastikozko zorroak. Beharbada, planetan ezin iraunezkoena den binomioetako bat. Kalkulatzen da Europan ia 26 milioi tona plastiko botatzen direla eta haietatik %30 baino ez dela birziklatzen. Bi ekintzaile nafarrek kopuru horiek murrizteko xedea hartu dute, sakelako telefonoetarako zorroak itsasotik berreskuratutako plastikoak oinarri hartuta egiten.

- - -

Amaia eta Julen Rodríguez anai-arrebek hiru kilogramo plastiko behar dituzte sakelako telefono baterako zorro bat egiteko. Eta badirudi ez zaiela lehengairik faltako, kalkulatzen baita urtean itsasoen hondora 13 milioi tona plastiko baino gehiago iristen direla. Hartara, zatiketa azkar bat eginez, urtean sakelako telefonoetarako 4.300 milioi zorro birziklatu egiteko aukera izango lukete. Telefonia mugikorraren sektorean osagarriak berehala gelditzen dira zaharkituta, eta kalkulatzen da urtean 1.000 milioi zorro inguru botatzen direla; horrenbestez, Mediterraneo itsasoan abandonatuta utzitako arrantza-sareetatik heldu den plastikoa berrerabiltzeko ideia aukera oso onargarri eta txalogarri moduan ageri da. 

Asmo horrekin jaio da Gravity Wave, sakelako telefonoetarako osagarrien merkataritzan esperientzia duten eta plastikoa oker botatzearen ondorioen jakitun diren bi gazte iruindar horiek sortutako proiektua. Beren xedea da arrantza jasangarria eta arduratsua bultzatzea, plastikoak birziklatzea sustatzea, eta negozio-eredu zirkular bat bultzatzea, non zorroak bildu eta berriro birziklatuko diren. Oraingoz, Greziako uretan arrantzan egiten duten 130 itsasontziren baino gehiagoren babesa dute. Zehazki, prestakuntza eman diete “plastikoa arrantzatzen” ikasteko. Gero, bildutako materiala Alacantera bidaltzen da, eta han garbitu, hautatu eta zatikatu egiten dute. Jarraian, beste enpresa batera eramaten dute, Alacanten bertan, isurpenik eragiten ez duen sistema garbi baten bidez mugikorretarako zorroak egiteko. 

Amaiak adeitasunez erantzun die gure galderei, eta pitin bat gehiago hurbildu gaitu Gravity Wave egitasmora.

Nola iritsi dira bi gazte iruindar itsasotik ateratako hondakinak birziklatzeko proiektu batera?

Nahiz eta ez garen jaio itsasoa duen toki batean, konexio handia dugu harekin, eta, gainera, inoiz baino gehiago behar gaitu. Julen LEINN Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzako ikasketak amaitzen ari da Mondragon Unibertsitatean, eta duela bi urte sakelako telefonoetarako osagarrien enpresa bat sortu zuen, smartphone-etarako zorro usaindunak egiten aritzen zena. Dena oso ongi zihoan enpresaren ikuspuntutik, baina arazo bat zegoen: dena plastiko berriarekin egiten zen eta planeta kutsatzen laguntzen ari zen. Hori dela-eta, Julen aukerak bilatzen hasi zen. Ni, beste alde batetik, bi urtean bizi izan nintzen Asian, eta Asiako hego-ekialdeko herrialde askotara bidaiatzeko aukera izan nuen. Ozeano Bareko uharte sinestezinak bisitatu nituen, baina sarritan plastikoz beteta zeuden. Etxera itzuli nintzenean ingurumenaren gaineko kontzientzia handia nuen, eta nire inguruko pertsonak kontzientziatzen hasi nintzen, Julen barne. 2019ko irailean, Iruñean nuen lana utzi nuen, zerbaiti ekin nahi niolako. Eta une hori Julenek bere negozioa eraldatzeko erabakiarekin batera gertatu zen. Halaxe sortu genuen The Gravity Wave. Zerbait egin nahi genuen planetaren alde, eta ez banako-mailan bakarrik, baizik eta maila globalean, inpaktu askoz ere handiagoa izango zuena.

Zorroak egiteko, itsasoan abandonatuta dauden arrantza-sareak erabiltzen dituzue. Zer egiten duzue itsasotik ateratzen diren gainerako material plastikoekin? 

Zorroak egiteko erabiltzen ditugun materialak gehienbat mamu sareak dira. Dena den, sareak, oso material erresistentea eta gogorra izatean, plastiko bigunagoekin nahastu behar dira, besteak beste, botilen tapoiekin. Hori dela-eta, gure produktuak ekoizteko plastikozko produktu desberdinek balio dute, eta dena itsasoan bildu den eta Alacanten birziklatu den materialarekin eginda dago. Gainerako materialak 3Dko inprimatze-harizpia egiteko erabiltzen ditugu, eta hurrengo urterako produktu berriak aterako ditugu.  

Enpresa bazkideak dituzue Grezian eta Alacanten. Asko kosta al zaizue ezaugarri hauek dituen proiektu batean sinestea enpresa horiek?

Egia da hasieratik bertatik sinetsi dutela proiektu honetan. Julenek eta biok lan handia egin dugu enpresaren ereduan eta kontzeptuan, baina Greziako Enaleia eta Alacanteko Tecnikoa enpresak gabe ezingo genuke egin egiten duguna. Elkarrekin jardunda indartsuagoak gara, eta taldean lan egitea ezinbestekoa da. Izugarri pozik eta zoriontsu gaude, gauza handiak egiteko ezagutzak eta azpiegiturak dituzten enpresa batzuekin egin dezakegulako hau!

Eta merkatua, zuen ustez, irekita al dago bidaltzen duzuen mezua jasotzeko? ercado, ¿creéis que está abierto al mensaje que lanzáis? 

Gure ustez, merkatuak inoiz baino informazio gehiago du, eta kontsumitzaileak gero eta zorrotzagoak dira erosten dutenarekin, produktuen gardentasuna eskatzen dute eta erosten dutena nondik etortzen den jakin nahi dute. Horregatik, helarazten dugun mezua harrera handia ari da izaten, gure produktuen trazabilitatea oso argia baita. Dena Espainian egitea ere baloratzen dute, ia bakana baita telefonia mugikorraren arloan. Gure ustez, gainera, hau moda batetik baino askoz harago doa, iraunkortasuna, birziklapena eta berrerabiltzea; jada ez da zalantzan jar dezakegun zerbait. Elkarrekin lan egin behar dugu erosi, erabili eta botatzeko eredua behin betiko amaitzeko.

Crowdfundingedo finantzaketa kolektiboko kanpaina bat jarri duzue martxan, beharbada nahi zenuten finantzaketa-helburua lortuko ez duena. Eragiten al dio horrek zuen proposamenari? 

Kanpaina honekin zerbait zoragarria egiaztatu dugu: produktua baliodundu dugu, mundu osoko 120 pertsonak, 43 egunetan, Mediterraneo itsasoko plastikoarekin egindako 90 zorro birziklatu baino gehiago erosi dituzte, eta, beraz, hil honen amaieran iPhone X eta Xs zorroak ekoizten hasiko gara, martxoan egongo direnak prest eta sareko gure dendaren bidez salduko ditugunak. Ekoizten jarraitu ahal izateko eta itsasotik ahal dugun plastiko guztia atera ahal izateko finantzaketa bilatzen ari gara. 

Iturriak: 2018ko Europar Batzordea, Plastikorako estrategia europarra ekonomia zirkular bateanizenekoa.

Argazkiak: Gravity Wave

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.