Nola lortu duen meatze hiri batek Europako Hiriburu Berde izatea

Essen hiria tradizionalki ezaguna izan da meatzaritzaren arloan zuen industria garrantzitsuarengatik, eta bertan ikatza eta altzairua nortasun ezaugarriak ziren. Hiriko lursailetan Zollverein meatzea zegoen, munduko harrikatz meatze handiena eta egun Unesco etxearen ondare dena. Hiria ezaguterraza egiten zuten beste meatze batzuetako erauzte dorreek eta zeuden ezin konta ahala tximinietako keak. Egun, 150 urte geroago, Ipar Renania-Westfaliako hiri berdeentzat jotzen da eta Alemania osoko hirugarrena, Hannover eta Magdeburg hirien atzetik baitago.

Eraldaketa hori airearen kalitatea hobetzeko, energia eraginkortasunerako, hondakinen kudeaketarako eta garraioarekin lotutako proiektuetarako plan zabalei esker lortu da.

Aldi luze horretan, Essenek hiri azpiegitura berde bat sustatu du, herritarrei ingurune osasungarri batean garatzeko aukerak ematen diena: uraren kalitatea handia da, aisiarako balio handia duten parkeak daude, negozio berritzaileak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak dituzte, heziketa integratzailea jorratzen dute eta mugikortasun iraunkorreko kontzeptuak.

Essenek hiriko gune asko lehengoratu ditu, herritarrek gozatu ahal izateko. Argazkia: Jochen Tack.

Emaitza moduan, hiritar gehienen eskura dauden berdeguneak daude, hiri osoan bizikletetarako bidexken ia 300 kilometro, ikatz meatzeko burdinbideen garai bateko bideetan garatuta dauden ibilbideekin, hiriko bidegorriak, hiri osoan bizikletak alokatzeko sistema zabal batek lagundutakoak, naturgune ugari, lehengoratu diren errekak besteak beste, eta auzoko lorezaintzarako eta naturarako pasio sustraitua.

Essenen hiriko bidegorri luze eta garrantzitsuak daude, hiri osoan bizikletak alokatzeko sistema zabal batek lagundutakoak. Argazkia: Jochen Tack.

Ingurumenaren alorreko alderdi horiek beste alderdi batzuekin bizi dira ibilbide eta txango tematiko ugari eskaintzen dituen hiri batean, erlijioko beste erakargarri batzuez gozatzeko, historikoez –hala nola ikatz meatzeak–, sukaldaritzakoez –ezin dugu aipatu gabe utzi Alemanian dagoen garagardoaren kultura– eta naturakoez –haien artean ibaia nabarmendu behar da–.

Zenbait haur, hiriko ibai nagusiaz gozatzen. Argazkia: Jochen Tack.

Garai batean estoldatzat hartzen zutela, Emscher ibaiak onura handia atera dio hiriko hondakin urak tratatzeko sistema lehengoratzeko eta ibaiaren uberka eta ertzak berriro natural bihurtzeko egindako kostu handiko inbertsio bati. Ibaia eta bere ingurunea hirirako lehengoratze hori, Europa osoko azpiegitura proiektu handienetakotzat jotzeaz gain, Essenek Europako Hiriburu Berdearen titulua eskuratzeko hautagaitzarako mugarri nabarmengarrienetako bat da. Hari eta uraren kalitatea kontrolatzeko sistema konplexu bati esker, Europa osoan, Essenen baino ez dago baimenduta ofizialki bainua hartzea ibaian.

Europako Hiriburu Berde izateak hirigintzaren arloko jardunbide bikain bat ikusarazten du, eta, era berean, erakargarri handia da turismorako, 500.000 pertsona inguru erakarri nahi baitira, egun Essenen bizi diren ia 600.000 biztanleei gehituko zaizkienak.

Haientzat eta bertakoentzat 300 ekitalditik gora antolatu dira urte osorako, azpiegitura berdeei buruzko nazioarteko biltzar bat, hiriko jai bat uztaileko hiru egunetarako, eta jada lortu diren ingurumen estandar handiak eta hiriak garapen iraunkorra lortzeko etorkizunerako dituen erronkak agerian jartzen dituzten beste jarduera batzuk.

150 urte behar izan dira hiri honen kanpoko itxura eraldatzeko. Egun, eremu osoaren ehuneko 54 baino gehiago dauka urbanizatu gabe. Egin den ahaleginak aitortza merezi du eta bai begirunea ere etorkizuneko iraunkortasunerako.

Essengo Grugapark parkearen irudia. (c) Rupert Oberhäuser, www.oberhaeuser.com