Posted

Paperezko txoriak, birziklatzearen gaineko kontzientzia handiena duten hirietarako

Papera eta kartoia biltzean bikaintasunez aritzea Paperezko Txori Urdinak emanda saritzen du Espainian ASPAPEL elkarteak. Papera eta kartoia biltzeko sistemak hobetzeko zenbait hirik egindako lanak, besteak beste, Iruñeak, Soriak, Palmak eta Kordobak, aitortza izan du duela gutxi. Zergatia eta ingurumenerako dituen onurak kontatuko dizkizuegu.

- - -

Iruñerriko Mankomunitateak harrotasunez esan dezake bigarren urtez jarraian lortu dituela “Paperezko Txori Urdinak”, ASPAPEL Ore, Paper eta Kartoi Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak eman ohi duen saria. Zehazki, 2017an, paper eta kartoi bilketan bikaintasunez aritzeagatik eman dio. Sari hori duela gutxi eman zion, eta, hartara, Iruñerriko Mankomunitatea, beste hamabi erakunderekin batera, gai honetan kontzientzia handiena duten hirien artean kokatu du.

Epaimahaiak balioztatu zituen alderdien artean hauek daude: bilketa zerbitzuaren plangintza, edukiontzien hornidura, herritarrei ematen zaien informazioa eta haiei kontzientzia harrarazten saiatzea, bilketa osagarrien kalitatea eta berreskuratutako materialaren trazabilitatea. Iruñerriko Mankomunitatearen paper eta kartoi bilketarako ia 4.000 edukiontzi daude banatuta eskualdean. Etxebizitzen %88k adierazi zuten paper eta kartoi bilketa ona edo oso ona zela, eta negozioen eta enpresen %85ek iritzi bera eman zuten.

Saria eskuratutakoak askotarikoak izateak erakusten du inplikazioa, elkarlana eta etengabeko hobekuntza direla sari hau lortzeko beharrezkoak diren osagaiak. Iruñerriko Mankomunitateaz gain, beste 35 hirik lortu dute saria.

Adibidez, Soriako Udalak ere lortu zituen Paperezko Txori Urdinak, edukiontzi urdinaren bidez gaikako bilketarako duen sistemarengatik. Zehazki, joan den urtean 1.075 tona berreskuratzeko bidea eman zion sistema horrek. Kaleetan bota daitezkeen hondakin horiei hiriaren erdialdeko saltokietarako egiten den ‘atez ateko’ sisteman bildutakoak gehitu behar zaizkie.

Palma hiriak, bere aldetik, paperezko bi txori eskuratu zituen, hiriaren gune historikoan gaikako bilketa mugikorra abian jartzeagatik, saltoki eta bulegoetarako kartoiaren atez ateko bilketarekin osatuta.

Kordobako Aldundiari, berriz, paperezko txori bat eman zioten, lanerako dituen lau ildoengatik: kale-plazetan papera eta kartoia botatzeko edukiontzien hornidura handitzea eta bai biltzeko maiztasuna ere; merkataritzako eremuetan kartoia atez ate biltzeko zerbitzua ematen duten udalerrien kopurua emendatzea; ekoizle handientzat edukiontziak kokatzea, adibidez, egoitza eta merkatuetarako; eta azkenik, udal garbiguneen sarea handitzea.

Paperaren eta kartoiaren birziklapenerako gaikako bilketan udal kudeaketaren kalitatean aholkularitza emateko, ebaluazioa egiteko eta aitortza egiteko urteko programaren barnean daude aitortza horiek guztiak. Ez dago zalantzarik: industriaren, administrazioen eta herritarren inplikazioa giltzarria da karbono igorpenetan baxua, iraunkorra eta zirkularra den ekonomia baterantz aurrera egiteko.

PAPERA ETA KARTOIA ONGI BIRZIKLATZEAK DITUEN ONURAK
1 – Basoak salbatzen dira. Paper birziklatuaren tona batek 15 zuhaitz helduren bizitza salbatzen du.
2 – Energia aurrezten da. Energiaren %60 gutxiago behar da papera egiteko ore birziklatutik abiatuta zelulosa berritik abiatuta baino.
3 – Ura aurrezten da. Paper birziklatuaren tona batek 30.000 litrotik gora ur aurrezten ditu.
4 – Zaborren gainkarga murrizten da. Paper berriaren tona bakoitzak osasun-betegarriaren ia bi metro kubo okupatzen ditu. Zabortegiak erritmo nabarmen txikiagoan hazten dira papera birziklatzen denetik.
5 – Dirua aurrezten da. Ekoizleak %25 gutxitzen du zuntz kostua, eta, beraz, kontsumitzaileak gutxiago ordaindu beharko ditu paper birziklatuarekin egindako gaiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.