Belaki-hiria, euri-ura hartu, bildu, iragazi eta berrerabiltzeko gai dena, naturaren jokabidea imitatzen. Eredu hori premiazkoa da gaur egun klima aldaketa dela eta, horregatik ezartzen ari da Txinan eta Europako hainbat hiritan. Eta zer gertatzen da gure inguruan? Iruñerria garaiz erreakzionatzen ari da?
2025eko martxoan, Mankomunitateak intsektuentzako bi hotel berri kokatu ditu, bata Artetako iturburuan eta bestea Mendillorriko ur-biltegietako esparruan, biodibertsitatea aberasteko eta bertako fauna behatzea sustatzeko xedearekin.
Ekimen honen helburu nagusia da bi toki horietan interes naturalistikoko guneak sortzea, erle bakartiak, amona mantangorriak edo krisopak behatu eta identifikatzea erraztuta, hartara, intsektu horiek bi kokaleku horietako oreka ekologikoan eta polinizazioan duten eginkizun garrantzitsua nabarmentzeko.












