Mundu aldakor batean bizi gara, eta bertan berehalakotasuna eta presa etengabeak dira. Hala ere, badirudi slow fashion edo moda lasaiak aurka egin nahi diola erritmo horri eta bere joko-arauak ezarri nahi dituela, hartara, ingurumena eta pertsonen komunitatea lehentasun bihurtzeko. Indonesiako SukkhaCitta enpresa horren erakusgarri ona da.
Gaur egun, ehun-gaien ekoizpenaren % 13 baino ez da birziklatzen. Ehun-hondakinen 92 milioi tona iristen dira urtero zabortegietara. Eta hori gelditu eta amaitzeko unea iritsi da. Orain, indarreko legediak enpresak eurak egiten ditu beren hondakinen kudeaketaren arduradun, eta ekonomia zirkularra haien guztien helburu nagusi bihurtu da. Asmoa da ehun-hondakinak etorkizuneko produktuetarako lehengai bihurtzea.












