Imajina ezazu zure etxebizitzako edozein gelatan soil-soilik bost kandela piztu edukita neguan etxe osoa berotzeko gai izango zinatekeela, tenperatura atsegina eta aldaketarik gabea lortu arte. Etxebizitzako gastuetan, urtean 2.000 euro inguru aurrezteko bidea emango lizuke. Zientzia fikzioa dirudi, baina arkitekturaren eta energiaren arloko aurrerabideei esker, etxebizitzen eraikin batzuetan, erabilera publikokoetan, bulegoetan, igerilekuetan, kiroldegietan, eskoletan, haurtzaindegietan, unibertsitateetan… dirua aurreztea posible da.