Suedia eta bertako “Minutu bateko hiria”; Los Angelesko “Gerrillako lorezaintza”; Parisko “15 minutuko hiria”; Bartzelonako eta Gasteizko super-etxadiak… Hiri-espazioak berriz konkistatu edo berreskuratzeko ahaleginei erantzuten diete ekimen horiek guztiek, espazio horiek zirkulazioari kenduta eta herritarrei eskainita.
Parterreak abandonatuta dauden ingurune batean bizi zara? Zure inguruan lore eta landare gehiago hazten ikusi nahiko zenituzke? Gerrillako lorezaintzako teknika bat erabiltzen –loreen bonbak– nola lortu ahal izango zenukeen kontatuko dizugu.