Olioa gure sukalde guztietan aurkitzen dugun produktua da. Izan ere, ia errezeta guztien oinarria da. Baina zer egiten dugu harekin erabili eta gero?
Badakizu Europar Batasunean etxebizitzetan kontsumitzen den olio guztiaren %5 baino ez dela birziklatzen, nahiz eta 2030erako helburua %60 birziklatzea den?
Nafarroan, olio erabilia jatorrian balorizatzeko teknologia bat garatu duen enpresa bat jaio da, hartara, ingurumenari eta ekonomiari eragiten dizkion kalteak ekiditeko. Enpresa horren lehen garapena etxetresna elektriko txiki bat da, olio erabilia hainbat erabileratarako xaboi bihurtzen duena, kapsula biodegradagarrien kit baten bitartez.

Diario de Navarra

Landa-eremuetan mugikortasuna ez da hiri handietakoa bezalakoa. Gehienetan, auto pribatuaren erabilerara murrizten da, sarritan autobusak ordutegi eta ibilbide urriak izaten baititu. Metroak eta tranbiak ez dira haietara iristen. Ia ez dago taxirik. Berehalako mugikortasuneko beharra, ordea, hiri handietan eta herri txikietan existitzen da. Zein da irtenbidea, beraz?
Patxi Mirandak KUDEA>Go! sortu du, elkarlaneko mugikortasunerako plataforma bat, landa-inguruneko herri edo eskualdeetarako.