“Adineko Emakumeak Klima Babestearen Alde” Suitzako 2.000 emakume adinekok eratutako taldeak herrialde hori auzitegira eraman zuen, gobernuak klima-aldaketa borrokatzeko neurririk ez hartzeak beren osasuna eta ongizatea mehatxatzen zuela argudiatuta, eta, horrenbestez, pertsona nagusien giza eskubideak urratzen zituela.
Historikoa izan den epai batean, Europako auzitegiak arrazoia eman zien eta Suitzari agindu dio asmo handiko neurriak har ditzala, bertako biztanleak klima-aldaketatik babesteko.
Baliteke erabaki honek ondorio esanguratsuak izatea mundu osoan, beste pertsona eta komunitate batzuk inspiratuz beren gobernuei exijitzera klima-krisiari heltzeko ekintzak.

Rita Míguez de la Iglesia ANMUPESCA Arrantzako Emakumeen Elkarte Nazionalaren lehendakaria da. Horrez gain, galiziarra da, eta, horrenbestez, lekuko zuzena izan da itsaskien hilkortasun handian, klima-aldaketaren ondorioz gertatu denean eta Eguberrietako kanpainak porrot egitea ekarri duenean. Halaber, zuzenean ikusi du plastikozko pinporten isuria, egun Atlantikoko eta Kantauri itsasoko kostaldea suntsitzen ari dena.
Harekin hitz egin dugu, bere iritzien berri izateko.