Gizakion ileak duen erresistentzia-pisu erlazioa altzairuak duen erlazioarekin alderatzeko modukoa da. Gainera, hautsi aurretik, % 70erainoko deformazioa jasan ahal du. Eta horrez gain, ura aldaratzen du eta biodegradagarria da. Herbehereetako Zsofia Kollar diseinatzaileak ahalmen hori guztia ikusi zuen eta ilea ehun-ekoizpenean lehengai moduan aprobetxatu ahal izateko enpresa bat sortu zuen.