Kafe-hondarrak, esnearen tetrabrika, dilisten kontserba-potea, erratzez garbitutakoan bildutakoak, arropa-garbigarriaren ontzi hutsa… Ikaragarrizkoa da egunero sortzen dugun hondakin-kantitatea.
Kartoizko kaxa bat edukiontzi grisera botatzen dugunean, zabortegian lurperatuko duten hondakin bihurtzen da. Alabaina, teknologiak aurrera egin du, eta gure kartoizko kaxak bereizi eta baliabide berri bihurtzeko aukera ematen duten tokietan bizitzeko zortea dugu, hartara, gurpila etorkizun iraunkorrago baterantz birarazten jarraitzeko. Kartoizko kaxa bat toki egokian botatzea… Garrantzi handiko ondorioak dituen keinu txiki bat, ezta?

Mundua aldatzen ari da, eta berarekin batera, irakaskuntza-premiak. Bigarren Hezkuntzako eta goi-mailako zikloetako ikasleek ongi aski dakite hori eta zerbaitegatik ari dira prestakuntza hartzen inguruan duten guztia eraldatzeko.

Horren adibidea da Somorrostro Prestakuntza Zentroa, non hidrogenoa ikertu eta ikastea zerbait liluragarri bihurtu den; industria-engranajean benetako aplikazioa bilatzen duen zerbait, hain zuzen.

2010ean, Isabel Cristina Gámez ingeniari elektronikoak eta Óscar Andrés Méndez arkitektoak Conceptos Plásticos enpresa sortzea erabaki zuten. Enpresa, hain zuzen, plastikoa eraikuntzarako material bihurtzen ari da, eta hainbat arazo txikiagotzen laguntzen du, adibidez, hondakin plastiko gehiegi egotea, Kolonbian dagoen etxebizitza-krisia, eskola eskasia izatea Boli Kostan, malaria, lan-baldintza ez duinak, komunak behar izatea iheslarien esparruetan…

Jennifer Uchenduk SustyVibes sortu zuen, iraunkortasuna sustatzeko metodoei buruz gazteek iritzia ematen duten eta ardura handiagoa hartzea jorratzen duen erakunde bat. Gero, Eco-Anxiety África (TEAP) proiektua jarri zuen martxan, eta haren nahia da ekoantsietatearen esperientzia ulertzea Afrikako populazioetan, ikerketaren eta dibulgazioaren bidez, gai honi buruzko kontzientzia eta tokiko ekintzak sortuz eta elkarrizketa eta elkar zaintzeko guneak zabalduz.
Hain ona izan da esperientzia, ezen Jeniferrek aurreikusita baitu profesionalei prestakuntza ematea, antzeko guneak ezartzeko Hegoafrikan, Ghanan eta Kenyan.

Hainbat arlotan energia-iturri klasikoen alternatibak aurkitzeko egiten ari diren ahaleginek garrantzi berezia hartzen dute.
Sendoa Florez Palacio telekomunikazioetako eta elektronikako irakaslea da, eta bai hidrogenoak eskain ditzakeen aukerak esploratzen ari den ikerketa-arloko zale amorratua ere.

2024an, Iruñerriko bio-hondakinen (edukiontzi marroietako gai organikoak, etxeko eta auzoko konpostajean jasotakoa eta hondakin berdeak) gaikako bilketan 28.444 tona jaso ziren, hau da, sortutako guztiaren % 46,28. Nora joan ziren? Zer bihurtu ziren? Zer abantaila izan zituen gai organiko horiek berreskuratzeak?
Gai organikoak gure lursailetarako ongarri bihur daitezke eta bai energia ematen duen biogasa ere. Zergatik galdu behar ditugu?

Mancoeducak eta Hegoalde ikastolak proiektu batean parte hartzen dute. Proiektu horretan, enara azpizuriak eta sorbeltzak behatzen eta aztertzen dituzte ikastetxearen inguruan, eta auzokoen arteko komunikazio-kanpaina bat diseinatzen eta abian jartzen dute, hegazti horien babeslekuak gordetzeko.

Gaizki sailkaturiko hondakin esaten diegu ez dagokien edukiontzira botatzen diren eta ongi botata daudenak kutsatzen dituzten hondakinei. Edukiontzian halakoak egoteak zaildu eta, batzuetan, ezinezko egiten du hondakinak berreskuratzea eta birziklatzea, eta, horrenbestez, baliabideak eta dirua galtzea ekartzen du berekin. Jatorrian hondakinak ongi bereizteak eragozpen horiek guztiak saihesten ditu eta hondakinak material berri aprobetxagarri bihurtzen laguntzen du. Aukera honi ihes egiten utzi behar diozu?

Janzten ez duzun zenbat arropa daukazu armairuan? Pentsatu al duzu inoiz arropa hori baztertzea? Jakingo zenuke nola egin? Galdetuko zenioke zeure buruari nora iritsiko litzatekeen? Edukiontzi arrosetan edo garbiguneetan jasotzen diren ehun-gaien % 75 inguru primeran berrerabil edo birzikla daitezke. Bihur ditzagun hondakin horiek baliabide.

Duela denbora batetik ikusten ari da hirietako berdeguneak handiagotu eta gehitzeak eta haietan sor daitekeen biodibertsitatea kontserbatzeak eragin positiboa duela herritarrengan, haien bizi-kalitatea hobetzen baitu. Xede horrekin ari da eraldatzen Santander hiria, non hainbat kontzeptu, hala nola “alokairuko urmaelak”, “hiriko minibasoa”, “hegazti txikientzako buffet librea”, “belarra gutxitan mozten den tokia”, “kontuz, deskonposatzen ari den egurra”, ohiko bihurtzen ari diren.