Txalaparta zurezko perkusio-instrumentu moduan jaio zen. Baina bilakaera izan du. Egun, bere oholak metalezkoak eta harrizkoak ere izaten dira, eta bere soinuak musika-notak erreproduzitzen ditu. Edonola ere, bere filosofiak bere horretan jarraitzen du. Kolpe lehor batzuen erritmoan, naturarekin elkartzen diren bi pertsona, Ama Lurraren taupaden antzekoak diren kolpeen erritmoan.
Iruñerriko Mankomunitateak Ibai Parkean antolatutako jardunaldien bidez ibaiaren aberastasuna aurkezteko asmoa du. Bere helburu nagusia gune hau gure eguneroko jardueren tokitzat hartzea da, baita gozatzeko lekutzat ere.