Mikroplastikoak bost milimetro baino gutxiagoko plastiko-zatiak dira, egun planetako ia zoko guztietan daudenak… eta bai gizakion gorputzean ere. Nahiz eta ikerketa garatzen ari den oraindik ere, zientzia-azterketa ugarik ohartarazten dute mikroplastikoek partikula fisiko arrotz moduan jokatzen dutela, batetik, eta substantzia toxikoak, metal astunak eta mikroorganismoak garraia ditzaketela, bestetik. Haien inpaktua ulertzea eta garaiz jardutea giltzarria da, ingurumena babesteko ez ezik, baita egungo eta etorkizuneko belaunaldien osasuna zaintzeko ere.












